Taillarra


arua emon. du ad. (ETNO). Templar. Tenplatzeko eragiketia. Galtzairuari bihar daben gogortasuna eta erresistentzia emotia.


2 . ale. iz. (ETNO). Grano (en estructura del acero). Galtzairuen egitturako partikulia. Apurtu jatan erremintta honek galtzairu ona izateko ale larregixa jekan.


taillardun. iz. (ETNO). Industrial,dueño,-a de taller. Taillarra ipintzen dabeneri esaten jakue taillardunak. / Eibarren industriari edo fabrikiari "taillarra" esaten detsagu, eta industri-gizon edo industrialari "taillarduna".


argi erain [argi eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar; dar brillo, sacar brillo. Baiñu galvanoplastikuan ondoren piezeri brist eraitteko akabatzaillien biharra (ETNO). Eruaizuz Sosuanera honek piezok, argi eraittera. / Argi eraitteko paiñuzko poleia eta pastia bihar. / Hi, mesedez argi eraixok honi ebillioni; baiña argi ibilli hari neria dok eta. Ik. brist erain.  Batzuek, barruekin bakarrik darabixe hau berbiau; kanpuetarako akabau da darabixena (ETNO).


1 . leuntzaille (leguntzaille) [leuntzaile]. iz. (TE). Alisador,-a; pulidor,-a. Piezak leuntzeko eginbiharra daukan bihargiña. Armerixan, leguntzaillieri "akabatzaillia" eta "dultzitzaillia" esaten jakue. Ik. akabatzaille, dultzitzaille.


2 . salda. iz. (TE). Caldo de metal, metal fundido. Burdiñia urtu eta gero, saldia botatzen da moldietan. / Urtutako burdiñiari "burdiña-saldia" deitzen jako. / Aspaldi ez dala, Bergarako labetan, saldia jausitta bihargin bat harrapau eta urtu (egiñ) ei eban.


moldiau, moldiatze. du ad. (ETNO). Moldear. Moldia prestau. Fundiziñuan haretan moldiatzia biharra zikiña.


2 . terraja. iz. (ETNO). Terraja de roscar. Kanpoko harixa emoteko ebaketa erreminttia. Mota bittakuak dira: kontrara jiratuz etaratzen diranak eta zabalduz libratzen diranak. Haundixa ez jatak kabitzen eta ekarrirak terraja txikixa honi tubuoni harixa etaratzeko.


moldiatzaille [moldeatzaile]. iz. (TE). Moldeador,-a de la fundición; moldeador,-a. Moldiatzaille eitten eban, Loidiko Fundiziñuan. / Ofizioko moldiatzaillia billatzia ez pentsau gero erreza danik.


euskarri. iz. (ETNO). Soporte, apoyo, sostén. Zerbaitti eusten detsan oiñarrixa, zerbaitti finkotasuna emoten detsana. Taillarretako berbia da.