Taillarra


2 . txantxilloi (txintxilloi). iz. (VO). Muestra, modelo, pieza muestra. Txantxilloia batzutan izaten zan pieza bat, muestra moduan. "Échantillon" izaten da negurri bat.


adabakin (arabakin, arabagin) [adabaki]. iz. (TE). Petacho, remiendo. Zulatuta edo apurtuta daguan gauza bati konpontzeko josten jakon pieza zatixa (ETNO). Prakak, belaunetan arabakiñegaz erabiltzen zittuan. / Arrasaldetan, jostuna etortzen jata etxera, arabagiñetarako. / Hau tanborrau be, behiñ oiñ ezkeriokan baztartu laikek, horma zaharren moduan arabakiñez beteta dagok eta. Ik. txaplata.
adabakiña bota / ezarri / ipini / jarri. esap. (TE). Remendar, hacer remiendos. Adabakiña edo petatxua josi. Soiñekua eukan arabakiñak bota biharrian goi eta behe.


lima-hauts. iz. (TE). Limaduras. Dibujokuen lima-hautsa gorde eitten zan, burdiñ-hautsa iman bategaz jaso eta urre-zidarrak garbi ataratzeko. / Puntarengo limarixa izan nahi badok heu tapatzeko aiña hauts atara biharko dok limiakin. / Limia dok gauza bat, egiñak bakarrik erakusten dabena. Ik. karraska-hauts.


trintxa. iz. (ETNO). Cincel, formón. Zura lantzeko erabiltzen dan galtzairuzko tresnia, zizelan antzekua baiña zabalagua eta zapalagua. Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza. Klase asko dagoz: biribilla, laua, hiru puntakua, erdi biribilak... Ik. eztanbedar, formoi.


perdoi. iz. (ETNO). Tolerancia. Pieza baten mekanizaziñuan neurri estandarrarekingo onartzen dan diferentzia. Horri trankil jan heikixo beste pare bat milimetro gehixago, hainbeste perdoi bajaukak-eta. / Perdoi gitxiko gauzentzat, kalibria baiño mikrometrua neurtzaille hobia dok; neurrixa ziurrago hartu leikialako.


2 . torlojo. iz. (ETNO). Husillo roscado. Zorro batian sartuta, biraketa-mogimendua mogimendu lineal bihurtzen daben ardatz hariduna.


birola. iz. (TE). Arandela; suplemento. Errobera honi, birolia lokatu jako.


montadore. iz. (TE). Empresario,-a; patrón,-a armero. "Patrón empresario de la época de los oficios y la manufactura" (TE, 559). Patxiko Ertzill, montadoria Errebalian.


galda-burdiña. iz. (ETNO). Hierro fundido. Burdiña eta karbonoz (%2,1etik gora) eratutako aleaziñua, zuzenian egoera likidotik moldiatzen dana. Taillarretako berbia da. Ik. iraz-burdiña.  HB: burdinurtu.


2 . azpijan. iz. (ETNO). Destalonado. Ebaketa-erreminttak sorbatzan edo ahuan onduan, txiribirixa urtetzen ez dan aldetik dauken atzeragunia. Bere zeregiña, erreminttiak piezia rozau ez deixan lekua lagatzia da. Perfil konstanteko fresa-hortzen bizkarrak mekanizatzeko, azpijana etaratzeko, tornu berezixa erabiltzen da.