Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Argitalpenak

Liburu hau Juan San Martin bekaren 2. edizioko irabazleak egindako lanaren emaitza da. Juan San Martin beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan.

Albisteak

IRAILEKO EUSKARAREN AGENDA

Erantsitako dokumentuan duzue iraileko Euskararen Agenda. Bertan irailean zehar Eibarren euskaraz eta euskararen inguruan izango den eskaintzaren eta aukeren berri ematen da.

EKAINEKO EUSKARAREN AGENDA

Eibarren ekainean zehar euskaraz edota euskal kulturaren inguruan antolatu diren ekitaldien agenda dago erantsitako artxiboan.

FÉNIX 11*23 FILMA PORTALEAN EKAINAREN 9AN

Ekainaren 9an, astelehena, Portaleko Areto Nagusian, Fénix 11*23 filma ikusteko aukera izango da. Jatorrizko hizkuntza katalana du, baina euskaraz azpititulatua emango da.

Filmaren 3 emanaldi egingo dira, denak irekiak eta doan. Lehena goizeko 9,45tan, bigarrena 14:30ean eta azkena 19:00etan.

Filma hau gertatutako bizipen batean oinarritua dago. Éric Bertran 14 urteko katalan gaztea egun batean terrorista informatikoa izateaz akusatu zuten, bere krimena supermerkatu-kate bati mezu bat bidali izana bere produktuak katalanez ere etiketatzeko eskatuz.

UDAL EUSKALTEGIKO UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Datorren astelehenean, ekainaren 2an, zabaltzen da euskalduntze-alfabetatzerako udako ikastaroetan izena emateko epea. Izen-ematea ekainaren 19 arte egin daiteke Udal Euskaltegian, Bista Eder 10, PORTALEAn.Telefonoa 943700912 e-posta euskaltegia@eibar.net .

Ikastaroak 100 ordukoak izango dira eta maila guztiak eskaintzen dira.

HITZALDIA: KANTAURIAR MENDIETAKO HARTZAK

Datorren asteazkenean, maiatzaren 28an, PORTALEko Areto Nagusian, goizeko 9,30etan Fernando Garitagoitia biologoak gure mendietako hartzari buruzko hitzaldia emango du.

Hitzaldia irekia da, baina bereziki euskaltegietako ikasleei zuzendua dago.

Antolatzailea Udal Euskaltegia da.

UDAL LIBURUTEGIAREKIN DUZUN HARREMANA NOLAKOA DA?

Izenburu horren pean, Juan San Martin Udal Liburutegiak galdetegi bat betetzeko gonbitea egiten die herritar guztiei, bai eraltzaile dierenei, bai ez direnei.

Azken urteetan euskaraz irakurtzeko eskaintza handitu egin da udal liburutegian eta nobedade guztiak eskura daude. Horretaz gain, aurten eta iaz euskarazko irakurketa klubak ere antolatu dira.

Garrantzitsua da herritarron balorazioa liburutegiak eskaintzen duen zerbitzuaren inguruan.

MAIATZAK 23, OSTIRALA, KALIAN JOLASIAN UNTZAGAN

Euskal Jaiaren barruan, ostiralean, Untzaga plazan 5-8 urte bitarteko umeekin eta euren gurasoekin euskarazko jolasak egingo dira.

Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz jardutea da, eta bide batez gure aittitta-amamen sasoiko jolasak berreskuratzea.

Ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da. Bitarte horretan Astixako begiraleak jolaserako prest egongo dira Untzaga plazan. Jolasei amaiera emateko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako soinu-joleen laguntzarekin kalejira ederra egingo dugu.

EUSKARAREN TRANSMISIOA MINTEGIA

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, maiatzaen 6an PORTALEA eraikinean transmisioari buruzko egun osoko mintegia egingo da.

Ponetzietan honako gai hauek landuko dira:

UEUko IKASTAROETARA JOATEKO DIRU-LAGUNTZA ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALIK

Eibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Eibarren erroldatuta egon eta UEUko ikastaroetan 2013ko irailaren 1etik 2014ko uztailaren 31 bitartean dagoeneko parte hartu edota hartuko dutenei.

Diru-laguntza: matrikularen %50 itzuliko zaio eskatzaileari deialdiko balintzak betez gero. Ikusi deialdia erantsitako artxiboan

Eskaerak:

TAILER DIGITALAK: WIKIPEDIA EDITATZEN ETA GEOLOKALIZAZIO AKTIBOA

GERTATU ekimenaren barruan bi tailer digital eskainiko dira apirilean. Izen-ematea martxoaren 10etik 21era egingo da PEGORAN.

Eibarren erroldatutakoek 6€ ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 10€

  • GEOLOKALIZAZIO AKTIBORAKO TAILERRA: apirilaren 1ean eta 3an, 18:30-20:00 PORTALEAN

Gaur egungo teknologiek eskaintzen dituzten geolokalizazio aukerak modu pasibo hutsean kontsumitzetik, modu aktiboan eta euskaraz erabiltzea garatuko da tailer honetan. MApak, gida lokalak, ibilbideak eta abar landuko dira.