Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

GAUR BERTSO SAIO MUSIKATUA TXALTXA-ZELAIKO AUDITORIOAN

Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut egitasmoaren barruan, gaur gauean, 22:00etan, Txaltxa-zelaiko auditorioan Bertso saio musikatuaz gozatzeko aukera izango da.

Bertsotan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Jon Martin izango dira, musikariak, berriz, Xabier Matxiain eta Gari Otamendi, eta gai-jartzaile lanetan Haritz Casabal.

Ekitaldi hau Hankamotxak bertso eskolak antolatu du.

Bihar, irailak 21, azoka izango da, Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut Azoka, 11:00-14:00 bitartean.

EIBARREN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT AZOKA

Irailaren 21ean, larunbata, Untzaga plazan izango da azoka.

Bertan Eibarren euskara ikasi, euskara erabili eta euskara aberasteko aukera eta baliabideak eskaintzen dituzten elkarte eta erakundeen azoka egingo da goizeko 11:00 eta 14:00 bitartean.

Erakusketa girotzeko jolasak, jokoak, musika eta zozketak egongo dira. 20 erakundek egiten duen lana ezagutzeko aukera paregabea izango da.

 

 

EUSKARAZKO IRAKURKETA KLUBA: IDAZLEAREKIN HARIXARI EMOTEN

Udazken honetan Juan San Martin Udal Liburutegiak ...eta Kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean Idazlearekin harixari emoten irakurketa kluba jarri du martxan.

Irakurketa klubaren saioetan irakurritako liburuaren idazlea izango da bertan eta baita Antxon Narbaiza ere saioaren gidari lanetan.

Lehen saioan Kirmen Uribe izango da Mussche liburua aztertzeko.

Saio guztiak PORTALEan izango dira, astearteetan 19:00etan. Hona hemen egutegia

GURASOENTZAKO EUSKALDUNTZE-ALFABETATZE IKASTAROAK ERDI PREZIOAN

Eibarko Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan 0-12 urte bitarteko umeen gurasoentzako ikastaro bereziak antolatu ditu.

Ikastaroen berezitasunak honako hauek dira:

IRAILAREN 2AN ZABALDUKO DA JUAN SAN MARTIN IKERKETA BEKAN PARTE HARTZEKO EPEA

Aurtengo gaia KAZETARITZA da.

Beka lortzeko lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren proposamena irailaren 2a eta urriaren 11 bitartean aurkeztu behar dute PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.

Bekaren zenbatekoa 9.000 €koa da, eta bekaren irabazleak 18 hilabeteko epea izango du ikerketa lana burutzeko.

Ikusi hemen oinarriak osorik.

 

UEUren HITZALDI IREKIAK MARKESKOAN

UEUren udako ikastaroen osagarri gisa hitzaldiak antolatu dira Markeskoan.

Lehenengo biak aste honetan izango dira. Irekiak eta doanekoak dira, interesa daukan edonorentzat eta ez dago izena eman beharrik.

Uztailak, 3 asteazkena

OSTIRALEAN KALIAN JOLASIAN

Ostiralean, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, 5-8 urte bitarteko umeentzako  eta gurasoentzako euskarazko jolasak egingo dira Untzaga plazan.

Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz jardutea da. 

Ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Bitarte horretan Astixako begiraleak Untzagako plazan egongo dira umeekin jolasteko prest. Jolasei amaiera emateko KALEJIRA eder bat egingo da.

UEUko UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Dagoeneko Udako Euskal Unibertsitaeak antolatzen dituen Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Eibarko Udalak diru-laguntzak ematen dizkie ikastaro horietan parte hartzen duten eibartarrei. Ikusi hemen diru-laguntzak eta bete beharreko baldintzak.

UMEEN BERTSO JAIALDIAK COLISEOAN

Urtero bezala, maiatzean, Eibarko ikastetxeetako umeen bertso jaialdi bi izango dira Coliseoan.

Lehen saioa maiatzaren 21ean, asteartean, izango da 18:00etan. Egun horretan La Salle, Aldatze eta Arrateko Andra Mari ikastetxeetako 5 eta 6 mailetako umeak izango ditugu taula gainean bertsotan.

Bigarren saioa maiatzaren 23an izango da ordu berean, eta Iturburko eta Amañako ikasleen txanda izango da.

Sarrera irekia izango da eta 2€an eros daiteke.

OPORRAK AFARIKETAN eta UDAN JOLASETAN: IZEN EMATEA ZABALIK

Iritsi da ordua uda prestatzen hasteko. Betiko moduan bi egitasmo: OPORRAK AFARIKETAN, DLHko 1. mailatik 6. mailara bitarteko neska-mutikoentzat eta UDAN JOLASETAN 5 urteko gelan dabiltzan umeentzat. Izena ematea MAIATZAREN 6tik 9ra izango da, INDIANOKUA GAZTELEKUAN (Muzategi 3), goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 4etatik 6etara. Informazio gehiago behar izanez gero, jo ASTIXAra (Zezenbide kalea 7, 943206231. kaixo@astixa.com)