Albisteak

NARRASA DA EUSKARAZKO BERBARIK ZATARRENA

Eibarko udal euskaltegiak, AEK-k eta Euskara-Kultura sailak antolatutako lehiaketako emaitzen arabera NARRASA da aurkeztutako berben artean itsusiena.

Guztira 54 berba aurkeztu ditu jendeak, eta web  orri honetan jasotako botoen %22ak eman dio garaipena NARRASA berba aurkeztu duen Izaskun Bustindui eibartarrari. Hurrengo berbarik bozkatuenek botoen %8a jaso dute, eta URRUTIZKINA eta PREFOSTA berbak izan dira.

IGANDEAN "LINGUA NABAJORUM" COLISEOAN

Datorren igandean, martxoaren 10ean, Coliseoan Lingua Nabajorum antzezlana ikusteko aukera izango da, 20:30ean.

Antzele ezaguna izango dira tuala gainean: Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Zuzendari lanetan, Jokin Oregi.

Lingua Nabajorum antzezlanean bikote zoro batek euskararen historia kontatuko du.

TRANSMISIOAREN GAINEKO III. MINTEGIA EIBARREN

Maiatzaren 7an, asteartea, egun osoko mintegia izango da Portalea eraikinean aurten ere.

Antolatzailea ...eta Kitto! Euskara elkartea da eta laguntzaile Eibarko Udala beste erakunde batzuekin batera.

Mintegia bereziki ikastetxeetako irakasleei, orientatzaileei, udaletako euskara teknikariei, euskara elkarteetako normalizatzeileei, aisialdi eta kirol taldeetako begirale eta arduradunei zuendua dago.

Aurtengoan ere, aurreko urteetan bezala, maila handiko hizlariak izango ditugu Portalean.

"GAUERDIAN" ANTZEZLANA BIHAR COLISEOAN

Bihar, Antzerki Jardunaldien barruan, Gauerdian Tanttaka teatroak antzeztutako lanaz gozatzeko aukera izango da Coliseoan.

Eguna: 2013/02/27, asteazkena

Ordua: 20:30

Lekua: Coliseoa

Sarrera:  11€, Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

ZAPATUKO IPUINA: ORAIN DELA URTE ASKO

Datorren zapatuan, otsailak 23, arratsaldeko 6etan, Miren Mendoza ipuin kontalaria izango da Umeen liburutegian.

Orain dela urte asko... Horrelaxe hasiko dira han kontatuko dituzten ipuinak.  Aitona-amonen ipuinak gogoratuz mundu zoragarrian mulgiltzeko aukera egongo da.

Informazio gehiago hemen

MUNDUARI ITZULIA COLISEOAN

Datorren larunbatean, otsailaren 23an, 17:00etan Coliseoan, Julio Verneren Munduari itzulia antzezlana eskainik dute GORAKADA taldekoek. Bertan munduari bira 60 minutuan emango diote.

Umorean, irudimen eta zuzeneko kantekin abentura itzela sortuk dute eta osoltza gainera eramango dute munduari emango dioten bira liliraarria.

Sarrerak 5€

Antzezlan hau 6 urtetik gorakoentzat da .

ZEIN DA EUSKARAZKO BERBARIK ZATARRENA? EMAN BOTOA!

Udal euskaltegiak, AEK-k eta Euskara-Kultura sailak elkarlanean euskarazko berbarik itsusiena hautatzeko lehiaketa jarri dute martxan.

61 lagunek hartu dute parte berba zatarrena proposatzeko orduan. Orain botoa emateko ordua da. Hirurogeita bat lagun horiek proposatutako berben artean eman botoa zeuri itsusiena edo desatseginena iruditzen zaizun berbari.

Oso erraza da, klikatu hemen, ikusi zein hitz dauden eta egin klik gutxien gustatu zaizunaren ondoan.

EUSKARAZKO HIRU ANTZEZLAN EIBARKO ANTZERKI JARDUNALDIETAN

Hiru dira aurtengo Antzerki Jardunaldietan eskainiko dituzten euskarazko lanak:

Lehenengoa Gorakada antzerki taldearen Munduari itzulia umeentzako antzezlana izango da, otsailaren 23an, arratsaldeko 5etan. Bertan, antzezleez gain, musikariak eta txotxongiloak ere ikusiko ditugu. 

IKT TAILERRAK LHko 5. ETA 6. MAILAKOENTZAT

Scratch ikastaroa eskainiko da zapatu arratsaldeetan Haur Liburutegian. Software honen bitartez matematika eta konputagailuei buruzko gauza garrantzitsuak ikasten dira.

Ikastaroa martxoaren 2an, 9an eta 16an izango da. Bi txanda egongo dira: 16:00-17:30 eta 17:30-19:00. Ikastaroaren prezioa 10€koa da Eibarren erroldatutakoentzat eta 20€ gainerakoentzat.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. eta 4. MAILAKO IKASLEENTZAKO IKT TAILERRAK

Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako umeek ostiral arratsaldeetan 17:00-18:00 edo 18:00-19:00 bitartean Portaleko Umeen Liburutegian taknologia berrien bitartez marrazkiak, komikiak eta mekanografia lantzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea: PEGORAn otsailaren 18tik 26ra, biak barne. Prezioa Eibarren erroldatutakoentzat 7€, gainerakoentzat 14€.

Tailerra egun hauetan izango da: martxoaren 1ean, 8an eta 15ean.

Landuko diren programak honako hauek dira: