Albisteak

Erantzunak, Kalamuako parlamentuarekin bueltaka

  • San Andres elizako ate batian Gabriel Ibañez de Ubilla maiordomuan izena agertzen da. Zein atetan?

Ospittaleko atian (klaustroko eraikin barrixetara emoten dabena)

  • Miguel Gallastegi pelotarixa zenbat bidar izan zan txapelduna buruz burukuan: 3, 7 ala 11?

Hirutan (1948, 1950 eta 1951)

Ariketen zuzenketa

Atzo planteatutako ariketaren zuzenketa:

- Espera un poco, te llevo en coche.

Itxiaron apur bat, kotxez eramango zaitut .

- Mañana pago yo el café.

Bihar neuk ordainduko dut kafea.

- Cuando quieras ponemos la televisión.

Nahi duzunean telebista jarriko dugu. 

- Tenemos grandes problemas políticos.

5 minutuko ikastaroak euskaraz hobeto egiteko

Gaurkoan gaztelaniaren eraginez egiten ditugun aktsa batzuk azalduko ditugu.

Azalpenak eman baino lehen galderak. Nola esaten duzu euskaraz?

Kalamuako parlamentuarekin bueltaka

Gaur Kaluamuako Parlamentuko galdera batzuekin hasiko dugu eguna! 

  • San Andres elizako ate batian Gabriel Ibañez de Ubilla maiordomuan izena agertzen da. Zein atetan?
  • Miguel Gallastegi pelotarixa zenbat bidar izan zan txapelduna buruz burukuan: 3, 7 ala 11?
  • Bidebarrixetako "Edificio Aurrera" lehen ze zan: garajia, tintorerixia ala fundiziñua?
  • Amañatik gora Urkora bidian, ze mendi igo behar dogu lehelen: Elorreta, Arrajola ala Lindari?

Erantzunak bihar!

 

 

 

Nola berreraiki zen Eibar gerra ostean?

Datozen egunetan galdera horri erantzuteko "Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957)" lanaren pasarte batzuk argitaratuko ditugu.

Lana 2009ko Juan San Martin bekaren irabazle izan zen Francisco Javier Muñoz Fernandezek egina da.

Lana osorik web orri honen argitalpenen atalean topatuko duzue.

Horra hor ahogozagarria:

...

Txio lehiaketa: Zein da Eibarri buruz 2020an irakurri nahiko zenukeen txioa?

40 txio inguru dituzu aukeran. Irakurri eta hautatu gustokoen duzun txioa.

Botua emateko azken eguna martxoaren 22a izango da.

2 sari daude lehiaketa honetan. Sari bat botu gehien jaso dituen txioarentzat eta beste sari bat epaimahaiak hautatutako txioarentzat.

Ikusi HEMEN txio guztiak eta bozkatu.

 

 

Eman botoa nanoipuin lehiaketan

Otsailaren 24an bukatu zen naoipuinak aurkezteko epea eta orain botoak emateko unea da. Botoak martxoaren 24a arte eman ahal izango dira.

Bi sari egongo dira: bat boto gehien jasotzen dituenarentzat eta bestea epaimahaiak aukeratzen duenarentzat.

Oso lan politak aurkeztu ditu jendeak: batzuk beldurgarriak, beste batzuk farregarriak, hunkigarriak ere badira tartean.

Sartu HEMEN eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena.

Nanoipuin lehiaketa

Otsailaren 24an bukatzen da lehiaketan parte hartzeko nanoipuinak aurkezteko epea.

Zer egin behar da?

Horiek denak web gune honetan jarriko ditugu eta nahi duenak gustokoen duen nanoipuinari aldeko botoa eman ahalko dio.

Bi sari egongo dira: lehena epaimahaiak erabakitakoarentzat eta bigarrena boto gehien jaso duenarentzat.

Apirilaren 25ean helduentzako ipuin musikatuak: Emakume Eskeletoak, amodiozko ipuinak

Juan San Martin udal liburutegiak Liburuaren Nazioarteko eguna dela eta, helduentzako ipuin musikatuak antolatu ditu. Emanaldian bi  ipuin euskaraz kontatuko dira eta bi gaztelaniaz.

Eguna: apirilak 25

Ordua: 19:00

Lekua: PORTALEA

Informazio gehiago hemen

 

e-berba lehiaketako saridunak

e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa izan da.

Dagoeneko baditugu irabazleak. Boto gehien jaso dituen e-berba GORROTER izan da hater adierazteko, eta epaimahaiak PLANTITXURA  e-berba hautatu du postureo hitzaren pareko.