Albisteak

Iluntzasunari beldurra al diozu? Asmakizunen erantzunak

Asmatu al dituzue?

3 mailatako zailtasuna zegoen. Hor doaz erantzunak.

URTEBETETZEA

Nire alabaren urtebetetzea abenduaren 31n da. Atzo 18 urte bazituen, gaur urtarrilaen 1a da; beraz, herenegun 17 urte zituen, aurten 19 beteko ditu eta datorren urtean 20 izango ditu.

AUTOBUSA

Bidaiariak eta gidaria. 8 lagun daude autobusean.

ILUNTASUNARI BELDURRA AL DIOZU?

Iluntasunari beldurra al diozu? Asmakizunak

Asteburu berri baten atarian gaudelarik, horra hor etxetik buruari buelta batzuk emateko aukera.

Oraingoan 3 asmakizun desberdin jartzen ditugu.

URTEBETETZEA

Herenegun, nire alabak 17 urte zituen, baina datorren urtean 20 urte izango izango ditu. Nola izan daiteke hori?

AUTOBUSA

Autobus batean 15 bidaiari doaz. Lehenengo geldialdian 5 jaitsi dira eta 1 igo da. Bigarren geldialdian, 10 jeitsi dira eta 6 igo dira. Zenbat pertsona daude autobusean? 

ILUNTASUNARI BELDURRA AL DIOZU?

Erantzunak Udal Euskaltegiaren urteurrena

Hona hemen atzoko galderen erantzunak:

 

Eibarko Udal Euskaltegiaren urteurrena

Gaur da Eibarko Udal euskaltegiaren urteurrena. Eta urteurren horren inguruko xehetasunak azaltzeko galdera batzuk egingo ditugu. Ea zenbateraino ezagutzen dugun euskaltegiaren historia:

Zenbat urte bete ditu gaur, apirilaren 1ean, Eibarko Udal Euskaltegiak?

 

  • 25
  • 30
  • 35

 

Non eman zituen lehen eskolak?

 

  • Frontoi zaharrean
  • Armeria Eskolan
  • Unibertsitate Laboralean

 

Ariketen zuzenketa: buruari bueltaka

Atzoko ariketaren zuzenketa.

 

  • Argazki horretan oso gaizki ikusten dut neure burua.
  • Askotan galdetzen diot neure buruari noiz bukatuko den alarma egoera hau.
  • Balkoitik bota du bere burua.

eroxeago beste galdera batzuekin etorriko gara. 

 

5 minutuko ikastaroak euskaraz hobeto egiteko

Ondo esanda daude hauek?

 

  • Oso gaizki ikusten naiz argazki honetan.
  • Askotan galdetzen naiz noiz bukatuko ote den alarma egoera hau.
  • Balkoitik bota da.

 

Horrela esaten ditugu askotan erdarazko me veo mal en la foto, me pregunto tal cosa, se ha tirado por la ventana eta antzekoak. 

Euskaraz neure (bere, geure, zeure) burua forma daukagu me, te, nos... horiek esateko.

 

Zenbat buru, hainbat aburu... erantzunak

Kaixo,

Errazak izan al dira?

Hemen erantzunak: 

  1. Zenbat buru, hainbat aburu.
  2. Gezurrak, hanka motza.
  3. Bururik ez, ta txapela nahi.
  4. "Do-re-mi" hanka oker hori, "fa-sol-la" zuzendu zaiola.
  5. Sosak eta liburuak, aparte dituzte buruak

 

Baina ba al dakizue zer esan nahi duten edota noiz erabiltzen diren? Eman zuen erantzuna iruzkinetan. Datorren astelehenean emango ditugu azalpenak.

Ondo izan eta gero arte! 

 

Atsotitzen altxorra

Gaurkoan atsotitzei astindutxo bat ematea proposatu nahi dizuegu. Etxean denbora eman behar dugun honetan, erabili dezagun denbora hori ahaztuta edo lagata dauzkagunak berreskuratzeko. Gaur, atsotitzei eskainiko diegu tartetxoa.

Burua edota hanka atsotiz askotan agertzen dira; hauetan ere bai. Ea bukaera asmatzen duzuen: 

 

Alemaniarra da arrainaren jabea

Asmatu al duzue?

Alemaniarra etxe berdean bizi da, kafea hartzen du, Prince erretzen du eta ARRAINA du etxean.

Gaur goizean zehar beste buruhauste batzuk ere planteatuko ditugu.

Astelehen on! 

Nor da arrainaren jabea? Asteburuako buruhaustea

Asteburu honetarako erronka honako hau duzue: Nor da arrainaren jabea?

Kale batean kolore ezberdineko bost etxe daude. Etxe bakoitzean nazionalitate desberdineko pertsona bat bizi da. Bost jabeak oso desberdinak dira: edari desberdinak edaten dituzte, zigarro marka desberdinak erretzen dituzte eta bakoitzak maskota desberdina du.