Burdinolak


errueda. iz. (ETNO). Rueda hidráulica. Uran energia biraketa-mogimendu bihurtzen daben makiñia. Errueda hidraulikua, turbiñia edo azeliña. Ik. azelin, errobera, tikiñoi.


3 . kurutze. iz. (ETNO). Cruces, brazos de turbina. Tikiñoien ardatza makuakin lotzeko lau besuak; kurutze formia hartzen dabelako-edo hori izenori. Burdiñoletako berbia da. Kurutziak 4 ontza zabal (325mm) eta 6 lodiko (140mm) tabloiak dira, korapillo bako haritz garbiz egindakuak. Ik. makuak.  Pluralian erabiltzen da.


txirikin. iz. (ETNO). Tenazas grandes de ferrería. Agoia mogitzeko kurrikak edo tenazak. Burdiñoletako berbia da. Ataratzen dabe (agoia) sutegittik agirira, ez izerdi-tanta eta bero asko bota baga. Botatzen dabe behera eta txirikiña edo burdinkato bat iratsirik (txirikiñakin helduta) daroie gabipera. Ik. burdinkato, orrikak, kurrikak.


labaldi. iz. (ETNO). Hornada. Ik. agoialdi, galdaldi.


burdiñola [burdinola]. iz. (TE). Ferrería. Burdin-minerala landu eta burdiñia etaratzen eta lantzen zan antxiñako lantegixa (ETNO). Olerrian eta bai Eitzan, baziran burdiñolak. Ik. ola, agorrola, haizeola, zeharrola.
burdiñola saillak. iz. (ETNO). Departamentos de una ferrería. Normalian, hónetxek sei saillok izaten zittuan burdiñoliak: ur-eraketia, hauspotegixa, sutegixa, gabitegixa, ikaztegixa eta miategixa.


haizeola. iz. (ETNO). Ferrería de monte; ferrería en seco. Ur-indarra erabiltzia asmau aurretiko ola zaharra, basuan zeguana eta, jakiña, urik barik zebillena. Gure aurrekueri entzundakua da, mendixetako burdiña-laberi "jentil-olak" eta "haizeolak" esaten zetsela (Lab-k Zerainen jasua). Ik. burdiñola, ola, agorrola, zeharrola.


pujo-makur. iz. (ETNO). Tirador de barquín torcido. Hauspuan mogimendurako barra makurra. Hauspua eskuz mogitzeko barria. Burdiñoletako berbia da.


zingu-zangu. iz. (ETNO). Accionador de fuelles. Olatxuetan edo tiraderetan hauspueri lotuta daguan langeta edo kurutzia, seguru asko, hauspueri eskuz eragitteko. Burdiñoletako berbia da.


burdinkato. iz. (ETNO). Tenazas grandes de ferrería. Agoia mogitzeko kurrikak edo tenazak. Ataratzen dabe [agoia] sutegittik agirira (...) Botatzen dabe behera eta txirikiña edo burdinkato bat iratsirik (burdinkatuakin helduta) daroie gabipera. Ik. orrikak, txirikin, kurrikak.


gatzamaille. iz. (ETNO). Aprendiz de ferrería; cocinero de ferrería. Lapikua zaintzen daben ola-mutilla, beste hiru bihargiñen morroia. Zeregiñak: mia jo, urtzailliari agoia ataratzen lagundu... Burdiñoletako berbia da. Izentatzen (izentetan) da gatzamaillia, honek jagon edo zaindu bihar dabelako lapikua eta honi gatza ezarri edo emon. Gatzamaille gaixuak izaten dau (darua) nekerik gogor eta gogaikarrixena eta irabazirik laburrena. Txikittu (txikindu) eta jo bihar dau agoi guztietarako mia mailluka txiki bategaz....