Burdinolak


1 . karrama. iz. (ETNO). Pala de rueda. Errueda-palia. (...) paladun erruedak, 'karramadunak' deitzen jakuenak.... Ik. pala, pota.


txikitzaille. iz. (ETNO). Jefe de ferrería menor. Olatxo edo tiraderetako burua.


bergamazo. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamaillua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da. Ik. bergamaillu, haiza-harri.


boga. iz. (ETNO). Pieza sostén y eje para el movimiento de la viga del martinete/mazo. Gabigunan burdiñazko uztai haundixa, haren biraketa-ardatzerako albo bixetan mutur zilindriko bana dittuana euren kojinetietan. Burdiñoletako berbia da. Biratzeko, burdiñazko uztai haundixagua, bogia, albo bixetara biratzeko mutur bana daroiazena. Ik. aldabarrak, gabigun.


haizearka. iz. (ETNO). Caja de agua; trompa. Haixia emoteko, hauspuen ordezko sistemia; tutu bertikal batetik arkara jausten dan urak, arkia betiaz haixiari bultza egitten detsana. Burdiñoletako berbia da. Ur txipriztiñez nahastautako haixia botatzen dau sutegira eta mesede egitten detsa burdingaixa erreduzitzeko erreakziño kimikuari.  Ejenpluan ez dago berbia sartuta, baiña ostian daukan balixo etnografikuagaittik halan laga dogu.


pota. iz. (ETNO). Álabe de rueda hidráulica. Tikiñoi, azeliñ, errueda edo turbiñian beso ahurretariko bat, nun urak indarra eginda turbiñiari bira eragitten detsan. Txinbuak, uragian bittartez, guzur-askian ahua zabaltzen dabenian, tikiñoian potetara bideratzen da ura guzur-askatik zihar, eta urak potari beherutz eragitten detsanez, tikiñoi-ardatza biraka hasten da.


zillar (ziar). iz. (ETNO). Escoria derretida y ardiente. Ziarzulotik urtetzen daben eta sutan daguan zepa urtua. Burdiñoletako berbia da. Ik. zepagei, ziar-leku, ziarzulo.


agoi (agoe) [agoa]. iz. (ETNO). Goa, masa de hierro candente, masa de hierro fundido. Burdiñolako sutegixan egitten dan burdiña hutsa batuz sortzen dan burdiñ-oratzar gorixa. Burdiñagiaz edo palankiaz eragiñik agertzen dan burdiña hutsa batu egitten da, hau da, agoia sortzen da. Ik. burdin oratzar, zamarra.  Mo, AZ: agoe.


eskamel. iz. (ETNO). Brazo de fuelle. Hauspuan gaiñaldeko kertena, nun tikiñoi-ardatzan mazukarixak beherutz bultza egiñ eta hauspuari hustu-eragitten detsan. Burdiñoletako berbia da. Mazukarixak eskamelan bidez hauspua sakatuz puzka jartzen dau eta eskamela lagatzian hauspua airez betetzen.


mailluak. iz. (ETNO). Mazos. Olagizonak be erabilliko eben esku-maillua, batez be ola txikixetan, burdin-barratik pieza forjauren bat ataratzeko.  Mogelek bere zerrendan pluralian jartzen dau; orduan, uste izatekua da eskuz erabiltzeko mailluak izango dirana eta ez gabi-maillua.