Landara izenak


2 . makal. iz. (ETNO). Álamo negro (Populus nigra). Ik. txopo.  Toponimixan dokumentauta dagoz Makalarro, Makalarrokua, eta Makalarrobarrena leku eta basarri izenak.


© Jaione Isazelaia
haritz (haritx, haretx, haitx). iz. (TE). Roble (Quercus robur). Haritxa, egurretarako zugatz onenetako bat. / Haritza, izan laikian egurrik onena gauza askotarako. / Hamen haritxa beti ezagutu juagu gitxi. Gaztaiñia asko. Gaztaiñia eta pagua asko. Ipurua, Unbe, Illordo ingurua, Galdaramiño... Hor gaztaiñia asko. Eta Matsarixan be bai. Baiña haritxa gitxi: Urko inguruan, Mandiolan eta Agiñan piskat.... Lehenago egongo zan, ezta? baiña gure sasoirako gitxi. Haritx-tantai solte batzuk, bide ertzetan, eta erreka inguru batzuetan, baiña gitxi. Oingotxe moduan.  Bes. haritxale, haritx-tantai, haritz-mendi, harizti. / Aricha (EOYE, 1475, 97. or. (JEL)).
haritz amerikano. iz. (ETNO). Roble americano (Quercus rubra).
haritz-mendi. iz. (TE). Robledal, robledo; monte robledal. Nere akorduan ondiokan, Urko eguzki-aldia zan haritz-mendixa. Ik. harizti.
haritz-tantai. iz. (ETNO). Roble bravío; roble sin desmochar.


piñu puntabera [altzifre]. iz. (ETNO). Ciprés de Lawson (Chamaecyparis lawsoniana).


© Jaione Isazelaia
lirixo [lirio]. iz. (TE). Azucena blanca (Lilium candidum). Basoko lirixuak Salomonek baiño soiñeku hobia.


txomin-bedar. iz. (ETNO). Acederilla (Oxalis latifolia). Ik. lekeittio-bedar.


1 . sasi. iz. (ETNO). Zarza (Rubus sp.). Batan eta bestian nagikerixiagaittik, sasixak eta asunak jan eben baserrixa. / Arantza baltzak zurixa emoten dau; arantza zorrotzak dittu eta hesixetan jartzen da. Beste arantzia, sasixa, luzia da, eta masustak emoten dittu. Ik. sasi-arantza, lahar, arantza.


kakahuete (kakahues). iz. (NA). Cacahuete. Hurrak dia kakahuesak. Bueno! kakahuesak eta hurrak diferentiak dia: kakahuesak bikixak izeten dia, kalekuak, erdixan "klak!" eittekuak.. Ik. abellana.


2 . hur. iz. (TE). Avellana (fruto) (Corylus avellana). Hurrak izaten dira bikotxak, hirukotxak eta baitta laukotxak be. / Tximiñueri abillanak, hurrak, ezkurrak, naranja azalak eta hórretariko zaburrikerixak emon ezkero. (Zirik 112).


© Ezezaguna
albaraka (albaaka). iz. (ETNO). Albahaca (Ocinum basilicum). Lehen erromerixara albarakia eruaten zan paparrian, usain gozua eukitzeko.


arto-putz (artaputz). iz. (ETNO). Tizón del maíz (Ustilago zeae unger). Baiña ustelak jakanaz hamen bueltan... Artaputza izan leike. Artaputza esango genduke guk. Ustela esaten detsagu guk; artuak eukitzen daben ustela esaten detsagu guk. Artaputza.