Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
horretaraxe (hortaraxe). adlag. (TE). De es (mismo) modo/manera. Indartutako formia da. Horretaraxe eizu hasieratik azkeneraiñok eta ondo urtengo detsu. / Hortaraxe ein biharreko gauzia da hori.
horretxegaittik [horrexegatik]. adlag. (OEH). Por eso mismo. Horretxegaittik, Gautxorixa, ahalegintzen zan bere andria ta auzokuak konturatu barik etxian sartzen. (Zirik 25).
horretxek [horrexek]. erak. (TE). Intensivo [mismo,-a] de "horrék". 2. graduko indartutako ergatibo singularra da. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike. Horretxek galdu ninduan ni. Ik. horixe.  "Con acento prosódico en la última e"(TE, 608): [orretxék]. Beste kasu markak "hor(re)-"k hartzen dittu: horrekin, hor(re)tara...  "Sujeto agente en los verbos tran." (TE, 608).
hórretxek [horiexek]. erak. (TE). Intensivo [mismos,-as] de "hórrek". 2. graduko indartutako forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike. Hórretxek hona lehenengo azaldu ziranak. Ik. horretxek, horixe.  Azentuak ergatibo singularra eta nominatibo-ergatibo plurala bereizten dittu: "Acento prosódico en la o para distinguirlo del singular" (TE, 608): [órretxek].
horretxetarako. adlag. (OEH). Para eso mismo. Bai gizona, horretxetarako gauaz da. (Zirik 70).
hortik. lok. (TE). Luego, de ahí que; por consiguiente, por (lo) tanto, así pues. Konsekutibua da. Jaungoikua oso ona da; gauza guztiak Jaungoikuak eiñak; hortik gauza guztiak onak izan biharra.
hortxe. adlag. (TE). Ahí mismo. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako 2. graduko indartutako formia da, inesibuan. Hortxe egongo zara sekula alde ein barik iñora. / Hortitxik azaldu dira gure atsekabe guztiak.  Beste leku-denborazko kasuetan be antzera indartzen da: hortitxik, horkotxe / horgotxe...
hortz.
1 . hortz. iz. (TE). Diente (de herramienta). Ik. hagin.  "Ortza, se usa poco en la significación de diente como pieza anatómica y mucho como instrumento de trabajo" (TE, 111). / Eibarren hagiña da berba orokorra (hagiñetako miña, txarri-hagiñak...), baiña erremintten kasuan hortz erabiltzen da ixa bakarrik, baitta hitz alkartuetan be: horzbiko, bostortz...(ETNO).
2 . hortz. iz. (TE). Cuchilla de máquina-herramienta. Tornuko ebaketa-erreminttia. Hortzakin torniuan neurriratuko dozu pieza hori. / Hortza zorrozten ikasi orduko, hamaika pioik pentsatzen dau gitxienez tornerua edo dala.
3 . hortz. iz. (TE). Diente canino. "Dientes caninos" (TE, 610). Basurdian lezkotze hortzak zittuan basako harek. Ik. betagin, hagin, albohagin.
hortz-etxe. iz. (ETNO). Portacuchillas. Tornuan hortza lotuta eukitzen daben tresnia. Hárek be xemeiko barik hasi ziran hortz-etxegiñan euren taillartxuakin eta oiñ otxinduta dagoz.
horzbiko.
1 . horzbiko (hortz-biko). iz. (ETNO). Buril de dos puntas. Hortz bi dittuan gubilla, trazo edo ebagi bi batera egitteko erabiltzen dana. Grabauko berbia da. Gitxittan erabiltzen juek grabadoriak hortz-biko gubilla. Ik. gubil, aireko, atzamardun, ebateko gubil, eskuaide.
© Jaione Isazelaia
2 . horzbiko (hortz-biko). iz. (ETNO). Azada de dos dientes; azada de dos púas.
hotel. iz. (OEH). Hotel. Biajante guztiak hotel haretan sartzen ziran. (Zirik 14).
hots. iz. (TE). Voz, llamada; ruido, sonido. "Voz con que se llama para ser oído a distancia" (TE, 615). Entzutzen neban haren hotsa, baiña ez neban uste neretzat zanik. / Entzun zan hots bat bere amandrian izena orruaz aittatzen ziñuana. (Ibilt 467). Ik. dei, diar.
hots egin. du ad. (TE). Llamar; convocar. Hots eitten ei eban ataiko atian diagarka, baiña iñok ez zetsala erantzutzen. / Zeozer bihar dozunian, hortik [telefonotik] hots ein. (Zirik 81).
hotsera. adlag. (OEH). Al sonido de. Zarraztada hotsera. (Zirik 74).
hotz.
1 . hotz. iz. (TE). Frío. Hotza eta berua, negua eta udia, euzkixa eta eurixa, gauzak dira bardin zerbitzen dabenak munduan onerako. / Nekerik ez ebenetik arraunian, ez uretatiko hotzik. (Ibilt 455).
2 . hotz. izond. (OEH). Frío,-a. --Negua dok eta errekan sartzeko egualdi hotzak eitten jittuk. (Zirik 35).
3 . hotz. interj. (ETNO). Frío-frío; andas mal. Jolas askotan katibuari esaten jakona, txarto doiala aitzen emoteko. Anton. bero.
hotz egin. du ad. (TE). Hacer frío. Zenbat eta ifar-alderutzago, hotz haundixagua eitten dau.
hotz-hausi. iz. (AS). Corte de digestión. Ik. bero-hausi.
hotzak baltzittuta. esap. (EEE). Morado,-a de frío. "Erabat hoztuta egon. Hotzaren hotzez belztuta egon" (EEE, 47). Egun guztian mangutsik ibillitta, hotzak baltzittuta heldu zan etxera.
hotzak hil. du ad.-esap. (OEH). Morir de frío. --Mutillak, Chinan gorrixak erre ez ebena, eibartarrak hotzak hil bihar juek. (Zirik 110).
hotzez dardaraka. adlag.-esap. (OEH). Temblando de frío. Umiok eta mahaiko egitten ebenak hotzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (Zirik 110) Ik. dardaraka.
hotzaldi. iz. (TE). Época de frío ; frialdad, indiferencia. Oingo astian, hotzaldixa izan da edur eta guzti. / Zuen amak, hotzaldixa darabil neregaz.
hotzarren. adlag. (TE). De frío; tiritando de frío. Ordubetian zaiñ, hotzarren hil bihar giñan.  Hotzarren berbia, gaur egunian behintzat, ez da erabiltzen; hotzak akabatzen... edo antzerako esamoldiak erabiltzen dira.
hotzikara (hotzikera). iz. (TE). Escalofrío. Bazkaittan nenguala, hotzikariak hartu nau eta ogeratu biharra euki dot. Ik. hozkirri.
hotzuna [hotzune]. iz. (TE). Lado / momento frío. Hotzuna bat egon da euren aiskidetasunian.
hozbera. izond. (JSM). Friolero,-a. Hain zan hozberia, ohian be kaltzetiñekin sartzen zan. Ik. hozkil.
hozbero. iz. (JSM). Escalofrío; destemple. Bai jauna, hozberua txarra da.
hozka-lana egin. esap. (ETNO). Trabajar el relieve. Irudixak planotik nabarmenduz egitten dan biharra. Grabauko berbia da. Gehixenetan hozka-lana nekeza izaten dok. Ik. erliebe-lana egin.
hozkil (hotzkil). izond. (TE). Friolero,-a. Oso hozkilla ei dabill Ameriketatik itxuli dan ezkero. Ik. hozbera.