Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
haustu, haustutze.
1 . haustu, haustutze. da/du ad. (TE). Convertir(se) en polvo. Hauts bihurtu. Gauza guztiak, denboriakin, berez haustutzen dira. / Gero, motroilluan, azukre tontorra haustutzen da. / Zeruak oñaztu batekin ez ninduan haustu, esan bihar ez nebana agotik atara neban orduan? (Ibilt 488).
2 . haustu, haustutze. da/du ad. (TE). Llenar(se) de polvo, empolvar(se). Hautsa hartu, hautseztu. Mahai hori, estalki barik, haustutzen dago. / Mahai horrek pintxuria barri daben artian haustutzia, kalte haundixa dau.
3 . haustu, haustutze. du ad. (AS). Deshacer(se), destruir(se), pulverizar(se). Txiki-txiki egin. Gerra denporan, irabaztailliak kaliak eta etxe illara osuak haustu eta apurtu zittuen Eibarren.
hautatu, hautatze (hautatutze). du ad. (TE). Elegir, escoger, optar por, seleccionar. Milla askoren artian, hautatu bihar izan neban bat. / Esan zetsan ez zala bere Jauregixan zorioneko aurkittuko ez litzakian emakumerik, hautatutziakin halako Zaldun jatorrak. ( Ibilt 476). Ik. apartau, aukeratu.  TEn sasoian be ez zan erabiltzen hau berbiau, apartau baiño; gaur egunian be apartau normalago. Holan diño: "Culto en Eibar [hautatu], donde los jóvenes euskalzales tratan de rehabilitarlo con sus derivados" (TE, 199).
hauts.
1 . hauts. iz. (TE). Polvo. Milla urteko hautsa, gitxienez, bazan ganbara hartan. / Emaztiak atara eban hauts miragarrixa, ta ez gitxi. Eta, gertau eban senarrak eskatu zetsan janarixa. (Ibilt 473). / Zapi zar bategaz burua estalduta hautsagandik kopetak (mototsak) gordetzeko. (Ibilt 474).
2 . hauts. iz. (ETNO). Limadura, virutas metálicas. Taillarretako berbia da. Puntarengo limarixa izan nahi badok, heu tapatzeko aiña hauts atara biharko dok limiakin.
Hauts-egun. iz. (TE). Miércoles de ceniza. Aratostetako zorakerixen ondoren, hauts-eguna penitenziari ekitzeko.
hauts egin. du ad. (TE). Reducir a cenizas, convertir en polvo; destrozar, destruir. Emon zetsan erantzunakin, hauts eiñ eban. Ik. birrindu.
hauts gorri. iz. (ETNO). Almazarrón, almagre. Almazarroia, pikia egitteko damaskinatzailliak darabixen burdiña-oxido gorrixa. Erretxiña, pika baltza, segua eta hauts gorrixa erabiltzen dira damaskinatzaillien pikia egitteko.
hauts-trapu. iz. (ETNO). Cernadero. Lixibia egitterakuan lixi-poto gaiñian ipintzen zan hauts-trapua. Horren gaiñian errautsa ipintzen zan, erramuaz, eta ur berua botatzerakuan iragazi egitten zeban.
hautsontzi. iz. (JSM). Cenicero. Erretzaillia da bera eta hautsontziz jositta daka etxia
Hautx-herri. l. iz. (TE). Placencia de las Armas; Soraluze; Placencia.  Hauts-herrixa. "En las viejas competencias de vecindades, los autx-erris eran los vecinos de Placencia de las Armas, la antigua Soraluce, por silbar las eses y pegar al paladar las tza, tze. Como los Efraimitas que eran probados por la palabra shiboleth, así nuestros vecinos eran probados con el famoso autz, que decían autx" (TE, 201).
hautx-herriko. iz. (TE). Placentino,-a. Plazentziatarreri "hautx-herrikuak" esaten bagentsen, eurak euren aldetik, "xapu-herrikuak" esaten zeskuen eibartarrori.
hauxe. erak. (TE). Intensivo [mismo,-a] de "hau", forma enfática de "hau" . Indartutako 1. graduko erakusle singularra da, nominatibua. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Indartzaillia -xe da. Hauxe, berau da lapurretan eiñ ebana. / Ointxe, hamentxe, bertantxe, leztxe; hauxe, horixe. / Berihalaxe, hauxe, horixe, haraxe, honaxe... Ik. honetxek.
hauxe da hauxe. esap. (JSM). Esto sí que es, expresión de malestar. Huxe dok hauxe, bista onakin be ezin najuek ikusi. (Zirik 53). Ik. hau da hau.
haxe [huraxe]. erak. (TE). Intensivo [mismo,-a] de "ha". Indartutako 3. graduko erakuslia da, nominatibo singularra. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Haxe berbera izan da lapurra! Ik. hauraxe.  Ejenpluan berbera-k indar haundixagua emoten detsa.
hazbete (hatz-bete). iz. (TE). Pulgada. Luzerarako neurrixa. Munduko haundikerixa guztiak, ezin (dabe) gizon txikixa hatz-bete hazi Ik. hatz.
haze. grad. (Lab-Hiz). ¡vaya!, ¡menudo,-a!. Burpillak haze hegaztadia  eruan daben aldaz behera. Ik. zer, hara zer.
1 . hazi, hazte (hazitze).
1 . hazi, hazte ( hazitze). du ad. (TE). Criar. Umiak haztia, zeregin luzia eta estuasun asko dittuana. / Asuntzan hegaztixak haztia eranari lagata pentsau eban, baiña belu.  Eibarren [z] eta [s] bardin esaten diralako hasi eta hazi bardin-bardin pronunziatzen da, homofonuak dira: [asi].
2 . hazi, hazte ( hazitze). da/du ad. (TE). Crecer, aumentar, agrandar(se), acrecentar. Azkeneko urtietan asko hazi da Eibarko herrixa. / Etxia hazi dot beste hainbeste, alabia ezkontzen danetik. / Etxia hazitzia pentsatzen dabe negurako.
3 . hazi, hazte. da ad. (ETNO). Hincharse. Egurra, umedadiak hartzeruzkuan, haunditzia. Ohol sikua umedadiak hartzen bajok hazi egingo dok. Ik. eregi, harrotu, kipula, nasaittu.
hazte. iz. (ETNO). Crianza. Animalixena.
2 . hazi.
1 . hazi. iz. (TE). Semilla, simiente. Kipula hazixa, Arabatik ekarri dogu. / Bizi dan gauza guztiak dau bere hazixa.  Frutian hazixa danian gehixenetan pepittia esaten jako eta garauak multzuan dagozenian hazixa beti.
2 . hazi. iz. (ETNO). Semen; esperma. Behixa iskuan eske dago eta hazixa ipini bihar jako. Ik. paradako isko, hazittarako.
3 . hazi. izond. (TE). Crecido,-a, grande. Mutill hazixa daukazu.
hazi-buru. iz. (ETNO). Parte compacta de la planta en donde está la semilla nueva; semillero de la planta. Porruak eta kipulak hazi-buru ona dauke aurten. Ik. burua egin, buruan egon.
hazigurenak (hazikurenak). iz. (TE). Crecederas. Juan zan astian, hazigurenak euki destaz etxeko txikixenak. Ik. hazizurri.  Pluralian erabiltzen da.  Azkuek guren dakar glándula esanguriakin.
hazileku. iz. (TE). Semillero, vivero. Ik. hazitoki, landarategi, mintegi.
hazitoki. iz. (TE). Semillero, vivero. Ortuko baztar baten genduan hazitokixa, hazittarakua eraitteko eta landaria hartu. Ik. hazileku, landarategi, mintegi.
hazittarako.
1 . hazittarako. iz. (TE). Selección de la cosecha para la siguiente siembra; simiente (para); perpetuo, en sentido figurado. Bikaiña dalako eraitteko gordetzen dana. / "Lo que se selecciona de la cosecha para la siembra" (TE, 203). Zu, zaran ederrakin, hazittarako gordeko zaittue. / Estuasunik haundixenian be, hazittarako gordetakuari ez jako ikutzen.
2 . hazittarako. iz. (ETNO). Semental. Hazittarako erabiltzen dan arra (adarixa, iskua, apua...). Txahal-iskuen artian be, gehixenak saldu, okelatarako; eta lantzian-lantzian, batek ona urtetzen bajok, hazittarako gorde. Oin beterinarixuak egitten jok dana, baiña lehen beti egoten zuan auzuan iskoren bat hazittarako. Ik. apo, iskotu, hazi, paradako isko.
hazizurri. iz. (ETNO). Paperas. Ik. hazigurenak.
hazka (hazketan). adlag. (TE). Rascando(se); arañando. Txakurra beti hazketan dozu, uste ardixak jan bihar detsuela. / Hatzka, haginka eta bultzaka, apurtu bihar eban fraille gizajua. (Ibilt 465).
hazka egin. du ad. (TE). Rascar(se). Azkuria badozu, hazka eiñ eta kitto. Ik. hatz egin.
hazkapela (hatz-kapela). iz. (TE). Dedil, funda protectora para el dedo ; mitón para heridas; dedal de uso industrial. Antxiña, zaurittutako atzaparra babesteko ipintzen zan narruzko kapelia; gaur egun latexkuak izaten dira (ETNO). / "Mitón con que se protege un dedo herido" (TE, 192). Narruzko hatz-kapeliakin gordeizu atzapar hori, zoldu ez dakizun. Ik. hatz.
hazur.
1 . hazur [hezur]. iz. (TE). Hueso. Muiña guran, egun guztian egon da txakurra hazurra apurtu ezinda.
2 . hazur [hezur]. iz. (TE). Hueso de fruta; semilla del fruto. Keixa hazurrak, iruntsi, alderatzeko astirik gabe.
hazur-bateko. izlag. (NA). Inflexible, rígido,-a. Hori be, hazur-batekua dala emoten dau.
hazur-konpontzaille [hezur-konpontzaile]. iz. (TE). Cirujano,-a de huesos; curandero,-a de huesos. Hazur-konpontzaillia, entzutzerik haundiñekua, Arnobatekua, Elgoibarren; hurrena, Mosolosia Eibarren. / Akabatzaillia, bizar-kentzaillia, hazur-konpontzaillia, motzaillia... / Bialdu eben, hegaztada batian, [...] hazur-konpontzalliaren billa. (Zirik 83).
hazurretaraiño [hezurreraino]. adlag. (OEH). Hasta los huesos, hasta la médula (sentido fig). Hazurretako unetaraiño zurkatxa sartuta ebala. (Ibilt 462).
hazur-huts [hezur-huts].
1 . hazur-huts [hezur-huts]. iz. (TE). Esqueleto. Begitxanziñuetan ikusten zittuan sorgiñak, espirituak eta hazur hutsak dantzan bere jiran.
2 . Hazur-huts [hezur-huts]. iz. ber. (TE). La Parca; Muerte. Ik. lautzaille.
3 . hazur-huts [hezur huts]. izond. (TE). Esquelético,-a, flaco,-a. Erabat argala. / "Se dice de quien ha adelgazado mucho" (TE, 207). Zuen ama, izan eban gaixuan ondoren, geldittu zan hazur hutsa. Ik. argal.