Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
erdiratu, erdiratze (erdiratutze).
1 . erdiratu, erdiratze ( erdiratutze). da/du ad. (TE). Poner(se) en el medio; centrar(se); poner(se) en la mitad. Erdira etorri edo ekarri. / "Mover una cosa al medio" (TE, 323). Erdiratizu pitxar hori, jausteko arriskuan dago eta. / Hobeto izan zan plazan Itturrixa erdiratutzia. / Erdiratzia bihar zan mahaixa, danok jarri ahal izateko. / Erdiratu gaittezen, agerixago egongo gara eta.
2 . erdiratu, erdiratze ( erdiratutze). da/du ad. (TE). Reducir(se) a la mitad; mermar(se) a la mitad. "Reducir una cosa a la mitad" (TE, 323). Erdiratixozu pentsua, ia horretara liraintzen dan. / Biharrik ezak, jornalak erdiratutzia ekarri eban. / Dirua merkatziakin, haren ondasunak erdiratzia izan dabe.
3 . erdiratu, erdiratze. da/du ad. (TE). Desgarrar(se), partir(se) el corazón. Ixildu zaittez maittiori, bihotza erdiratzen destazu ba horretara.  Ez zan Eibarren holan larregi erabiltzen, TEk "Raro en esta acepción" diño eta (TE, 323); gaur egunian ez da erabiltzen.