Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ikatz (iketz). iz. (TE). Carbón. Ikatza baiño baltzago ibiltzen zan Anton "Baltz" ikatz neurtzen. / "Aurrera" fundiziñoko laba haundixak ikatza toneladaka bihar jok. Han ikatz ugari ez badagok, jai dagok. / Urtzailliak, bete bihar dau sutegixa miaz (burdingaixaz); ezarri bihar da ikatza eta egiñ, bihar dan guztia agoia ataratzeko prestau artian. Ik. harrikatz.  Burdiñoletan, egur-ikatza zan erabiltzen zana.
egur-ikatz (egur-iketz). iz. (ETNO). Carbón vegetal. Ai, ai, ai! paguakin egindako egur-ikatzak juan zittuan pikutara; oiñ ezertarako balio ez daben egur-ikatzak dabixak, sua hartu orduko -bape indar barik- fixt! juaten dok berotasunik be barik! (JSM. / Egurrikatza da fiña, bildotsa erretzeko eta plantxa barruan botatzeko...; baiña harriketza da txapiandako, zuk ez dakizu hori?, ba nik bai!. Ik. harrikatz, ikatz, egur.
ikatz egin. da ad. (TE). Carbonizarse; quemarse. Bart, ikatz ein da haren etxia. Ik. ikatza egin.
ikatz-bahe. iz. (ETNO). Cedazo para limpiar el carbón. Ik. bahe, ikatz-galbahe.
ikatz-galbahe. iz. (ETNO). Cedazo para carbón; cernedor para carbón. Ik. galbahe, bahe, ikatz-bahe.
ikatz-neurtzaille [ikatz-neurtzaile]. iz. (TE). Medidor,-a del carbón. Herriko abastos-politikan, ogixa pixau eta esnia graduau egitten zan moduan, ikatza neurtu egitten zan eta hori egitten ebana zan ikatz-neurtzaillia (ETNO). / "En la política de abastos del municipio, entraba el medir el carbón, como el pesar el pan y graduar las leches" (TE, 425). Anton "Baltz" zan ikatz-neurtzaillia.
ikatza egin. du ad. (TE). Hacer carbón. Basuan egur-ikatza egin. Ikatza eitten dira basuan, juan daneko hiru hillabetian. / Eingo ez zan ba Eibarren ikatza? Ene! Baitta hor be Ipuruan ta edozein lekutan eitten zan ikatza orduan! Eitten eben, ba, pagua bota, paguak eta egurrak, bota egur pillo haundixa: pago-adarrak, pago-buruak... ta erdixan zulo bat lagatzen etsen. Ta gero, eitten eben bueltan lurrakin tapau dana. Ta gero, zohixak; zerak, lurra bedarrekin ebagi atxurrakin ta tapau ondo. Ta gero eitten eben albuan brasa bat, brasa haundi bat, erretako egurra, ez dakizu? Ta ha paliakin botatzen etsen erdi-erdira. Ta gero tapau ta denporiakin harek su hartzen dau ta harek egurrak danak erretzen diaz. Erre ez, egosi! Tapatzen ez bazan ondo, su hartzen eban ta erre eitten zan, ta gero ez daka indarrik! Egosi ein bihar zan ha! Bai hor Tutulunguan ta han Arraoz-tik aurrera.... Ik. harrikatz, ikatz egin, ikatz, egur-ikatz.