Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
behi. iz. (TE). Vaca. Ibargaiñ alkatiak Ospittalerako (Eritegirako) erosi eban behixa lakorik, ez da ezagutu harrezkero. Ik. biai, ganau, herri-idi, esne-behi, larra-behi, pinto, bigantxa, mendiko ganau.  Edozein behi emendako erabiltzen da beste edozein izen moduan. Baiña pluralian erabiltzen danian (behixak) ganauak jeneralian be izan leikez: larran dabizan behixak, txahalak, idixak... esate baterako, ekarri behixak esakeran dan moduan.
behi gorri. iz. (NA). Ganado de monte: pirenaicas, suizas, asturianas. Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixak esaten da. Ik. basoko behi, ganau gorri, larra-behi, mendiko behi, mendiko ganau.
behi-esne. iz. (TE). Leche de vaca. Behi-esnia gosaldirako eta ardi-esnia gatzatua eitteko, egunero ekartzen zeskun Munikolako andriak zazpirak baiño lehen.
behi-zaintzaille. iz. (ETNO). Pastor,-a de ganado; vaquero,-a. Amaia eta horrek be behizain ibiltzen zittuan. Amaia behi-zaintzaille ona zan: hari esaten bajakon "eon hantxe!", ha hantxe ordu bixan be! Ona zuan ha: hari esan, eta han eongo zan ha, estudixatzen ero, zeozer, afariketan!.
mendiko behi. iz. (NA). Ganado de monte. Ik. basoko behi, behi gorri, ganau gorri, larra-behi, mendiko ganau.  Tartian behi, isko eta txahal izan arren, behixa esaten da.