Eibar aldeko hiztegia
eguzki (euzki ). iz. (TE). Sol. Euzkixa, antxiñako herri askotan, Jaungoiko nausiña. Berba egitteko orduan /g/ galdu egitten da, silaba biko berbia geratuz: euzki. Bardiña gertatzen da bere eratorri guztiekin.
eguzki-arte (euzki-arte). iz. (ETNO). Claro entre nubes; nubes y claros. eguzki-begi (euzki-begi). iz. (TE). Punto en donde el sol da de lleno; sol frontero; solana; solanar; solejar. Baserri haura, eguzki begi-begixan dago. Ik. eguzkialde. eguzki-galda (euzki-galda). iz. (TE). Sol abrasador. Eguardiko euzki-galdatan etorri bihar izan da. / Eguardiko euzki-galdia hartu genduan Elosura heldu baiño lehen. eguzki-galdatan egon. esap. (ETNO). Estar a pleno sol, bajo un sol abrasador. Bero haundixa daguanian, eguzkittan, eguzkixak gehixen joten daben tokixan egotia, kiskaltzen.
Zelan egon leike hor, eguzki-galdatan?!: zuek itzelak zara.... Ik. sargori, bero-galda. eguzki-leku (euzki-leku). iz. (TE). Lugar o sitio soleado. Leku eguzkitsua, eguzki-begixa.
Arrate ballia, euzki-lekua. eguzki-lora. iz. (ETNO). Cardo rizado (Carlina acaulis). Ik. eguzki-bedar, kardu-lora. eguzki-sarrera (euzki-sarrera) [eguzki-sarrera]. iz. (TE). Puesta de sol. Ik. eguzki-sartuera, eguzkixan sarrera. eguzki-sartuera (euzki-sartuera) [eguzki-sarrera]. iz. (TE). Puesta del sol; sol poniente. Zerua garretan egon da euzki-sartueran. Ik. eguzki-sarrera, eguzkixan sarrera. eguzkixa ataratzeko (euzkixa-ataratzeko) [eguzkia ateratzeko]. iz. (TE). Mariquita (Coccinella septempunctata). "Nombre que dábamos los chicos a la Coccinela septen punctata" (TE, 364).
Hegan jarri deigun euzkixa ataratzekua, euririk ez deixan eiñ eguen arrasaldia danetik. Ik. matxingonagorri, marigonagorri, marigorringo, matxingorri. eguzkixa hartu (euzkixa hartu) [eguzkia hartu]. du ad. (TE). Tomar el sol. Neguan eta zahartzara, gauza gozua euzkixa hartzia bake-baketan. eguzkixak pasau (euzkixak pasau) [eguzkiak pasatu]. du ad. (TE). Coger, pillar una insolación. Euzki-begittan hain luzero egon biarrakin, euzkixak pasau eban. eguzkixan sarrera (euzkixan sarrera). iz. (TE). Puesta del sol; sol poniente. Euzkixan sarreriak beti emoten dau itzalpena. Ik. eguzki-sarrera. eguzkixan urtera (euzkixan urtera). iz. (TE). Salida del sol; sol naciente. Goizian euzkixan urteriak dakarren poza, arrasian euzkixan sartueriak, tristuria. |