Lanbide zaharrak
kuartonerixa. iz. (ETNO). Conjunto de vigas que forman la base para construir el suelo. Kuartoi moltzua; baitta kapirixo moltzua be.
Ik. kuartoi.
artia billau. esap. (ETNO). Practicar un oficio para aprenderlo. Arotzerixiari be artia billau bihar jakok. Danari moduan! Hasieran, normalena, dana txarto egittia eta zura brintzatzia. Baiña denporiakin, artia hartzen juaten haiz, eta dana errezagua. Ik. artia hartu ezin, artia hartu.
tubo baltz. iz. (ETNO). Tubo sin galvanizar. Ojalateruen berbia da.
Haixiandako, barandillak egitteko, kalefaziñuetarako... Horretarako tubo baltza erabiltzen da, galbanizau bako burdiñazko hodeixia. Ik. hodeixa, kirru.
arotz-aizkora (arotz-aixkora). iz. (ETNO). Hacha de carpintero,-a. Ahua beste aizkorak baiño zuzenagua daukan aizkoria.
Ik. arotz.
1 . txarrantxa. iz. (ETNO). Brazo lateral. Etxian eskeletuan zati bat da. Itxuraz antzerakuak izan arren, eta zutabieri eusteko balio arren, txarrantxak eta besuak ez dauke bixak funziño bat: besuak frontalan pixuari eusten detsa, goittik beherako indarra; txarrantxiak, barriz, angulua mantentzen dau, zutabia aldietara mobidu ez deiñ.
Ik. habe, tenteko, frontal.