Errotia eta ogixa


andapara (antepara, antapara, aldapara, aldaparo). iz. (ETNO). Acequia, canal hacia el molino. Olara ura eruaten daben erretena edo ubidia; erruedak baiño gorago daguan ur-askia. Bai, bai, Zubixara astuakin. Neska-koskor edo mutil-koskor edo holan, astuakin. Astuen jarri ta bidien han jun be. Astuakin ibili gora ta behera. [Garixa] eruen, ta kanbixuen emoten eben urunori. Beste lantzien behin, hiru-lau egun ein biher. Andaparan ura bajue eguenien inddarra palta! Ta denpora gehitxuago biher!. Ik. albata, azelin, errotarri, kunbo, osin.


talopara. iz. (ETNO). Plancha metálica para cocer el talo. Taluak erretzeko erabiltzen dan palia, zartaiñan trazakua.


artua-eta-esne (artotesne, artutesne). iz. (TE). Postre de leche y borona. "Leche y borona. Elemento principal del régimen dietético del caserío" (TE, 173). Domekan goiaz Munikolara artua-ta-esnia jatera. / Artua-ta-esniakin hazi gintzuazen gu. Hori eta babak; besterik ez jeuan. / Sasoi baten, ixa eguneroko jatekua basarrixan artua-ta-esnia.


talogin. iz. (ETNO). Cocinero,-a de tortas de maíz. Ik. talo-erretzaille.


2 . arto. iz. (TE). Borona, torta de maíz sin levadura. Arturunez egindako ogixa. Gurian artua jaten dogu, ogixan ordez. / Bai, artua amak! Artua eitten eban; amak bai, artua. Saldu eitten eban artua! Gure amak arto mordua saltzen eban. Astian pare bat hiru bat bidar eitten eban. Batzutan hiru bidar... bi bidar beti! Arto erria. Artua erosi eitten eban, gure etxian ez eguan hainbeste arto, baiña errotan erosi eitten genduan guk artua. Asto txiki bat gekagun ta amak esaten estan: "Jua'ari errotara ta ekarrixaz berrogei kilo urun!" Berrogei kilo urun ekartzen genduazen. Amak... Ha pasau ein bihar zan galbahian. Uruna pasatzen eban, gero ur berua bota, labaduria bota, ogixari moduan, harrotu deixan; ez?. Egurra sartzen zeban ta labia zuri-zuri eitten da asko berotzen danian labia, han teillak bueltan ipinitta, labia zuri-zuri eitten da... Ta harek egur danak batu, danak garbittu ta ha kazua, artua, bete kazua ta sartu [pala?] ta "plast" bota. Gero, atia, ez deixan hoztu, zarrau ondo ta amak karrulauta eukitzen eban, ba, igual ordu bi inguru erretzen. Ta gero ikusten eban ta gaiñian baltzitzen hasittako, holan, ondo erreta dagozenak, gero beste para mehe bat zekan mango luziakin, ta "dza!". Sartu ta kanpora etara. Ta gero saldu. Goixian ein ta asaldian kalera artua saltzera. / Esr. Txakur gosiak artua amets . Ik. artobero, arto-opil.


arto-birrin. iz. (ETNO). Maíz triturado. Arto-birriña erosi bihar da oilluendako. Ik. arto-ixo.


artua joteko makiña (artua txikitzeko makiña). iz. (ETNO). Máquina trituradora (de maíz). Artaliak ijotzeko erabiltzen dan makiñia.


1 . arto-opil. iz. (TE). Borona; torta de maíz. Arto-opilla, bero-berua, jan izan dogu Bergetxen. / Arto-opill horrek lizununia dauka danian. Ik. arto.


talo-erretzaille (talo-erretaille). iz. (ETNO). Cocinero de tortas de maíz, persona encargada de hacer las tortas de maíz. Ama zana talo-erretaille edarra! Taluek erretzen zittun harek, esnetan jateko, artozko taluek.Gure ama zana Gerrikaizko alabie zan, ta hanguek talo-erretailliek zien hamenguen aldien. Erretzeko paran, ezta? Ha(re)k jaurti gora ta "rra" paran sartzen eban. Talua erretzen eban azal mehe-mehiakin; hori-horixa azala. Gerrizkuek, hanguek zien talo-erretaille! Gerrizko alabak, Bizkaikuek. Hamen talo-erretaillerik ez zan izeten hango moduen. Hanguek... gure ama zana... Gure ama zanak gure pamelixa hazi eban. Harek esnia egosittakuan: "jaten ekin, jaten! Erreko dittut taluok, ta..." Harek guk jan ahala taluek erretzen zittun. Ik. talogin.  Aginaga auzuan bakarrik jaso dogu. Izagirrek be badakar Oñatin.


1 . talo. iz. (TE). Torta de maíz. "Torta que se prepara con harina de maíz" (TE, 669). Talua eta esnia, gehixenetako afarixa.
talo-erretzaille (talo-erretaille). iz. (ETNO). Cocinero de tortas de maíz, persona encargada de hacer las tortas de maíz. Ama zana talo-erretaille edarra! Taluek erretzen zittun harek, esnetan jateko, artozko taluek.Gure ama zana Gerrikaizko alabie zan, ta hanguek talo-erretailliek zien hamenguen aldien. Erretzeko paran, ezta? Ha(re)k jaurti gora ta "rra" paran sartzen eban. Talua erretzen eban azal mehe-mehiakin; hori-horixa azala. Gerrizkuek, hanguek zien talo-erretaille! Gerrizko alabak, Bizkaikuek. Hamen talo-erretaillerik ez zan izeten hango moduen. Hanguek... gure ama zana... Gure ama zanak gure pamelixa hazi eban. Harek esnia egosittakuan: "jaten ekin, jaten! Erreko dittut taluok, ta..." Harek guk jan ahala taluek erretzen zittun. Ik. talogin.  Aginaga auzuan bakarrik jaso dogu. Izagirrek be badakar Oñatin.
talua-eta-esnia. iz. (TE). Postre de tortas de harina de maíz con leche azucarada. Talua eta esnia, gehixenetako afarixa. / Zer jaten zan? Ene! Atrapatzen zan dana! Arrautzie be iguel! Oillua ez badau, noberak be iguel zurrut eiñ, habixara junde. Ta jan, ba, baba gorrixe. Nahikue egoten zan-ta. Jeneralien eguardixen haxe. Ta esnie-edo, ta talua erreta, taluakin edo artuakin. Gure arreba batek, Arandora etorten zan eguerdi aldien iñoiz, ta bazkaittan harrapau ta: "Nik etxuat bihar bazkairik" esaten eban "talua ta esnerik badakazu? Ño! Talo piskat esniaz jango neuke gustora". Ta bazkarixe harena izeten zan, esnie ta talue. Koño! Bazkarixa baiño nahixago izetie talue! Guk esnie ta talue goixien; armozue talue ta esnie, ta gabien be haxe.