Onomatopeiak


trak egin. esap. (TE). Romperse, quebrarse. "Gauza trinko bat hausi edo etetzia. Sarrittan gorputzeko hazurren zarata txarra" (ETNO). / "Quebrarse los cuerpos rígidos" (TE, 680). Eskuturrak trak ein desta, eta Arnobatekuagana juan biharra dot. / Bizikletan nindoiala hormia jo neban eta belaunak "trak" egin zestan.


1 . di-da (di-dau). onomat. (IL). Hacer algo con decisión y rapidez. Arintasunana. Ogixa be, labako-sua eitteko, oria eindakuan ba "ontxe harrotu da", eta labia erreta badao ba, di-da!, ogixak ein da sartzeko harrotu ein bihar da. / Beste barik, berihalaxe, di-da! egiñ eban, eta kitto. Ik. fist, zirt-zart.


raka-raka (raka-rak, rak). onomat. (NA). Rascar, rallar. Hazka egin, birrindu. Lixarrak, haretxek eukitzen dau lupua! Lupua badakizu zer dan?, txarra da lupua, beneno purua! Ene! ba oso elegantia da hori arboliori, oso politxa; eta raka-raka-rak hausi eta gero zestora, ganauendako. / Artia bihar zan!: hartu holan azaua, ezta?, ipiñi holan, hartu eta rak! Holan, hau zirixa, ezta? kakuakiñ, eta hartu eta rak! fuera!, beste bat: hartu eta rrrak!.


tra (dra). onomat. (ETNO). Rapidez e ímpetu. Bizkortasuna eta indarra. Hartu eta, tra! kendu zetsan eskutik. Harek ez zekan itxointzeko asmorik.


1 . dinbi-danba. onomat. (TE). Ruido de golpes fuertes y constantes. Taillarretako sutegi zahar eta forjetako maillu hotsa (ETNO). / Bentana eta ate hotsa, normalian haixiagaittik. Dinbi-danba suteixan, gorittutako burdiñia tiratu gurarik. / Bentanak be, hor dabiz dinbi-danba!. / Ha mozkor gizajua eten barik jo eben, dinbi-danba. Ik. pim-paum.


da (dda). onomat. (ETNO). con fuerza y de improvisto. Derrepenteko indarrez. Ezkailluan tamaiñokua!, baiña, bigotiekin: da-da! tenedorakin hartu! / Zana ikusi egitten da, partikular hamen dago bat!, hamen dago... Eta sartu egitten dabe, dda! sartzen dabe hortxe!.


plas. onomat. (NA). Bofetada, tortazo. Matraillakuana. Despeditzen, filan zoiazen prisioneruak! eta aldamenetan beira jentia; eta gure tiak -"Eulojio! hau ta badakit zer eta ez dakit zer..." eta -"Zelan?" eta -"Ondo" eta bata eta bestia eta, -"Bueno! agur, e?", illeran, eta euskeraz eitxiarren, plas! / Zu! plast! emongo detsut, e?. Ik. tak.


tik. onomat. (ETNO). Pequeñez [onomatopeya]. Txikittasuna, bapatekotasuna, bizkortasuna. Danetik hartu?! Baitta zera be!, ezkailluak bakarrik!, antxueluakin, tik! Urtetzen zeben, tik! ahua kendu, eta ala! potera!.


txix. onomat. (ETNO). Sonido que se les hace a los niños para que orinen. Umieri egitten jakuen soiñua txixa egin deixen. Txixxx! egizu, ba, maittia!.  Umiak txix egin nahi dabenian baiña txixak ez detsanian urtetzen.


toz (tooz, totx). interj. (ETNO). Llamada al ganado para que venga del prado a casa [onomatopeya]. Animalixei etxera edo kortara etortzeko agintzeko diarra. Jenerala da, baiña gaunauakin erabiltzen da gehixenbat, eta ardixekin totx! gehixago. Txarri, oillo eta bilixekin beste batzuk erabiltzen dira (ETNO). Toz! toz! torri toz!... Torri Pinta! Toz! toz! toooz!.  Normalian "torri! toz!" esaten da.