Onomatopeiak


1 . puf. interj. (TE). Interj que denota repugnancia. Higoiñan interjekziñua. Puf! higoingarrikerixa bat eritxi detsat.


2 . dan-dan (tan-tan). onomat. (ETNO). Tañido grave de la campana. Kanpaian hotsa. Zenbait kanpantorretako kanpaiak dan-dan egitten dabe. / Kanpantorrian, "tan, tan, tan!", goizeko hirurak jo zittuen eta etxera juan giñan. Ik. dilin-dalan.


2 . plost (plost-plost, plaust-plaust). onomat. (ETNO). Sonido producido por las cosas blandas al caer al suelo. Gauza bigun eta lodixak jaustian egitten daben zaratia. Eta hantxe gendela, orduan hasi zuan idixa "plost-plost-plost" gure hanketara kaka eiñian. Barre? Orduan bai barre!


3 . tirri-tarra (tirrin-tarran). onomat. (NA). Ruido de recipientes metálicos. Antxitxiketan kalera be juan bihar astuakin, haalako baten, tingili ta tangala! kantinflorak "tirrin-tarran-tirri-tarra" bueltaka eta...; noixian behiñ arrautza bat jan eta aurrera!. Ik. tingili-tangala.


bris-bris (brist-brist, prist-prist). adlag. (TE). Brillantemente, relucientemente; brillos, centelleo. Bristadak, distirak. Bris-bris agiri zan Zesterukua, Arraten. / Harek izarrak daka argi bizixa! Bris-bris dago!. / Oiñeztua da, ba, "pris-pris-pris" eitten dabena zeruan! / Gertau zittuan bris-bris zaldixa eta honen apaiñ guztiak, eta hala be, bere galtzairuzko petua, eta zorioneko egunian, juan zan soñian hau espillua letz ebala, baiña zapi eder bategaz estalduta. (Ibilt 459). / Zaldun jatorrak agertu eban bris-brisko petua, esanaz señoriari beittu zeilla espillu artan. (Ibilt 459).
brist egin. du ad. (TE). Brillar, resplandecer. Bristaria egin, bota. Urriñera, brist eitten eban euzkittan diamante ederra balitza letz, birixua izanakin.
brist erain [brist eragin]. dio ad. (TE). Abrillantar, dar brillo. Norbaitt zeozeri brillua ataratzen ipini. Brist erain netsazen oiñetakuak mutiko bati, bizarra kentzen zesten artian. Ik. argi erain.


sast (tzast!, ddast!). onomat. (NA). Pinchazo. Indeziñua tzast! sartzen detsue, konturatu barik..


dzi (dxi, dsi, di, dzit ). onomat. (ETNO). Rapidez. Azkartasuna, abixadia. Ez!, honek kotxe txikixok?, atzerutz egitten detsazu eta amaiñ emoten detsazue eta, jo eta "dxi!" juaten dira. / Hau baiño bizkorragorik ez dot ezagutu iñor be, jaten, "dxist!". Jo-ta amaittu! Ik. dza, dxuu.


2 . tak (taka, da, dda, txak). onomat. (ETNO). Rapidez, sorpresa, algo que se hace con rapidez. Zeozer azkar egittia; harriduria. Baiña ikusi egin biher zan zelako demandia!, ikustekua izan da: bost miñutura, "taka!", beste hamar miñutura, "taka!" Azkenian berba egin dau presidentiak eta akabo!.


txirrist (txirrixt). onomat. (ETNO). Chirrido, sonido producido por la grabadora al terminarse la cinta [onomatopeya]. Grabatzekuak zinttia amaitzerakuan egitten daben zaratia. Txirrist! Kanbixaizu zinttia, amaittu da-eta.


taupa-taupa (tapa-tapa). onomat. (TE). Palpitar el corazón [onomatopeya]. Bihotzan taupadak bizkortziana. / "Cuando algún sobresalto hace palpitar el corazón" (TE, 672). Taupa-taupa neban bihotza haren aurrian. / Hartu neban sustuakin bihotza taupa-taupa jarri jatan, beran lekutik urten biharrian. / Bihotza ebala tapa-tapa. (Ibilt 246).