Jolas eta jokuak


nik ikusten doranan letria. esap. (TE). Veo-veo. "Juego de adivinanza que consiste en revelar la primera sílaba del objeto a la vista y por el que se pregunta, para que lo acierten los demás" (TE, 576). Nik ikusten doranan letra letria... "Me".


bago egin. esap. (JSM). Poner la echa al juego; echar dinero a la mesa. Karta jokuko berbia da. Ik. étxia jarri.


paiñelua. iz. (ETNO). Juego del pañuelo escondido. Jokua da: paiñelu bati korpillua egiñ eta ezkutau.


partu, partze [paretu]. du ad. (TE). Igualar una marca [en el juego, deporte]; igualar el nivel [de un objetivo, de otra persona]. Markia partu bakarrik ez, partutakua ondu be egin dau. / Agindutako maillia partu dot eta ondu be egingo dot. / Baietz hiria partu. / --Gizonak! Zer da hau? Erlojuak ixildu barik jo ta jo dihardu. [...] --Ez estutu andra! Etorriko da bere senera. Atzeratutakuak partzen dihardu ta.(Zirik 67). / Zelaixan bezela Udabarri lorak, Aprillak partuta Neguari zorrak. (Ibilt 199). Ik. kitto egin, bardindu, parra egin.  Joko eta kiroletan erabiltzen da; boletan asko. Baiña adiera zabalago batian, baitta bestiak aiñako maillara heltziari be esaten jako.


berrogei kontatzen. iz. (TE). Al escondite (juego). Ezkutatzeko jokua; katibuak berrogei kontau bihar dau bestieri ezkutatzeko denporia emoteko (ETNO). / "Juego de muchachos, en el que el castigado cuenta cuarenta para dar espacio a que se escondan los que juegan" (TE, 248). Berrogei kontatzen eitten genduan eskolako lagunak, illundu arte. / Hori baiño gehixago berrogei kontatzen: bat kontatzen, ezta? Berrogei kontatzen ziran bittartian beste guztiak ezkutau. Berrogei kontatzen ziharduanak antxitxiketan harek danak harrapau. Ta llegatzen bazan bateron bat baiño lehenago, haura katibu gero. Horixe zan berrogei kontatzen. Ik. ezkutatzen.


txirikil (txirikilla). iz. (TE). Calderón, toña, tala [juego de niños]; palo menor, cambocho. "Palo menor en el juego rústico de los palos" (TE, 695). Asko ardura eban gauzia, txirikilletan, txirikilla urriñ ataratzia. / Makilla bat izeten zan holako tamaiñokua ta txirikilla txikixa; txirikillia txiki-txikixa ta punta zorrotza. Makillia hartu eskuan eta txirikillia, lurrian daguan txirikillia puntan jo, ta harek salto eitten eban. Ta gora igotzen airian zoiala barriro makilliari jotzen jakon, ta juten zan ez dakit noraiño; "tapa!" emon ta urriñera bota. Ta gero handittik barriro. Gero ha ipintzen zan holan leku baten, porejeplo hau baiño altuaua, ezta? Punta bat alturan ipiñi ta bestia behian, ta txirikillia han azpittik pasau bihar; txirikillia hartzen zan ta "da!", bestekaldera.
txirikilletan egin (txirikillian egin). esap. (TE). Jugar al calderón. "Makilla handi batekin, alde bietan punta zorrotza duen makilatxo bat jo egiten da, ondoren airean bueltaka dagoela, makila horrekin jo eta ahal denik eta urrutien jaurtitzen da" (EEE, 146). / "Juego rústico de los palos" (TE, 695). Garizuman, baserriko jolas bat zan -dantzarik eitten ez zan partetik-, txirikilletan eittia.


5 . barru. interj. (ETNO). Expresión que se lanza cuando se juega a barrus. Pelotako berbia da. Ik. fueraka.


txilindruan. iz. (ETNO). Al corro [juego]. "Txilindrua" esaten geuntsan guk. Alkarri oratuta eta bueltaka ibiltzen giñan. Bi lagun sartzen ziran eta gero han bueltaka ibili. Ik. arimian salto.