Jolas eta jokuak


1 . tanto. iz. (TE). Tanto. Pelota jokoko berbia da. Apotx ez zan tantua eitten abilla, baiña bai tantua ez galtzen zailla. / Uste gabetan pelotan ere sarri galtzen da tantoa. (In Zirik 100).


tronpetan. iz. (JSM). Juego a la trompa. Umien jokua da. Bazabiz nirekin tronpetan?.


sokiari erain [sokari eragin]. ad. (ETNO). Dar a la cuerda, para que salten los demás. Soka-saltuan, batzuek sokiari erain egitten detse, bestiak salto egin deixen.


afariketan egin / ibili / jardun. da/du ad. (TE). Jugar a ser mayores / a padres y madres. Janarixa prestau, horretarako bihar dan guztia egiñaz. Normalian bat ama da eta bestiak umiak. Nesken jolasa izaten zan (ETNO). / ILek detalle askokin azaltzen dau zelan egitten eben antxiña (in IL, 79-80). / "Jugar (los niños) haciendo comedia de los asuntos de los mayores" (TE, 109). Eingo dogu afariketan, ni aitta eta zu ama? / Afariketan zebizen umiak Txantxa Zelaixan. / Afariketan jardun dabe goiz guztian. / Bai, bai, afariketan eitten genduan. Basarriko jentiak ez gendun eukitzen astirik, edo ganaua zaintzia edo astua zaintzia edo ha ekartzia edo hori ekartzia... Kalian, eskolan, errekreuan eitten genduzen harrapatzen, ezkutatzen, gero paiñelua edo...Korapillua ein eta gorde ta "bero, bero, bero". Hurrian badago "bero" daguela esan ta urriñian badago "hotz". Ik. afariketan ibili, amatxoka ibili.  "Izenak berak diñuan moduan, bere etimologixia afari-ttik dator, zera, afarixa egitten jardutzia; nahiz afarixa, nahiz bazkarixa edo bardin armozua, baiña, dirudixanez, afarixa izan da jolas horren izenaren oiñarrixa" (IL, 79)


2 . katigu (katibu, katiu, gatibu) [gatibu]. iz. (AS). Ama (el que se la queda en un juego). Jolasetan, bestiak billau edo harrapau bihar dittuana.


biñakuetan. adlag. (ETNO). Dar fuerta a la cuerda y pasar cuando ésta esté arriba. Soka-saltoko berbia da.


kuarta-mantaka. iz. (IL). Al potro[modalidad de juego]. Astoka jokuan modu bat da: katiguan gaiñetik bakotxak lau salto egitten dittu, danak diferentiak. "La primera sin tocar, la segunda culetón, la tercera pospolin, la cuarta manta" (IL, 82-83). Nere belaunaldikuak, astoka jokatzen genduanian, hiru modalidadiotatik edozeiñ hartzen genduan lehelengo, baiña ZATIXA-ko lagun nagusixok esaten deste eurak lehelen hartzen eben astoka jokua "kuarta-mantaka" izenekua izaten zala. Ik. astoka-txitxaka, medioka.


lamaikuari bota [laumaraikoari bota]. esap. (TE). Apostar nueces contra moneda [juego]. Umien jokua zan. / "Poner una moneda de cobre contra la cual jugaba nueces el que las tenía, por si la suerte favorecía al de la moneda y se hacía con ellas, con las cuales podía seguir jugando" (TE, 510). Lamaikuari bota bost intxaurrekin!


tortolos (tortoles). iz. (TE). Taba. "Tortolosa bildots, ardi edo adarixen hankako hazurtxo bat da. Ederrena adarixana izaten zan, baiña ez zan erreza izaten holakua jiratzia" (ETNO). Tortolesetara jokatzen zanian, adarixan tortolesa gauza haundixa izaten zan. / "Tortolesak"; "tortolosak" izan leike... Hori zela dan neskena... Tortolosetan neskak eitten eben, bai, neskak! mutillak ez dot uste. Ik. apone, asaje.  Eibarren tórtolosa eta ápone berbak erabiltzen dira, baiña ásaje berbia tórtolosetan egitteruzkuan kantatzen da: ásaje bat, ásaje bi.... Ápone bat, ápone bi... be kantatzen da.
tortolosetan. iz. (ETNO). Juego de tabas.  Tórtolosetan esaten da.
tortolosetan egin. du ad. (ETNO). Jugar a las tabas. "Tortolosetan egitteko lau tortolos eta pelotatxo bat (gehixenetan trapuzkua, edo ostian harritxua) bihar dira. Nesken jokua izaten zan gehixenbat, eta bi-lau neskan artian jokatzen zan. Tortolosak lau alderdi daukaz eta jokuak be lau zati: putsasajé, bixák, hirurák eta erregeák. Aldi bakotxian tortolos guztiak lurrera bota, eta pelotia gora botatzen dan bittartian tortolosak mobidu egin bihar dira eta danak alde bardetnetniñera begira ipini, banan-banan, pelotia barriro hartu haurretik". (ETNO). [ILek azaltzen dau zihatz zelan jokatzen zan: IL, 80-82]. Ik. andadora, apone, asajietan egin, atoru bat, atoru bi..., bixak, erregeak, hirurak, putsasaje.


amatxoka ibili. esap. (IL). Jugar a ser padres; jugar a padres y madres. Afariketan diharduela, "Iñoiz, ume tarteko batek esango dau oiñ bera dala ama eta lehengua alabatxua, eta bakotxaren funziñuak aldatuz jarraitzen dabe afáriketan. Hor sortzen da beste jolas bat: Amatxoka ibiltzia" (IL, 79). Amatxoka ibiliko gara? / Amatxoka jolasten gabiz.