Neurrixak


liberdi. iz. (TE). Media libra, cuarto de kilo. Libraka eta liberdika saltzen da okelia. / Ekarrizu ogi-birriña, liberdi nahikua.


1 . anega. iz. (TE). Fanega. 12 lakari, 4 imiña. Zerealak, gaztaiñak, intxaurrak, karia eta gatza neurtzeko erabiltzen zan (ETNO). / "Medida de capacidad para áridos" (TE, 137). Zenbat anega gari hartu dozu aurten?. / Anegiak dakaz 4 imiña eta imiñiak 12 kilo-edo. "Pikua" daka, ez da esatua. Lau holako [imiña] anegia zakuan, lau holako. Bestela anega t'erdi. Ha izaten zan, zorrua esaten jakon hari, zorrua. Eta izaten zan zorro handixa. Astuak indar handixa ein bihar izaten eban, eta norberak be bai, ha altzatzeko. Baiña ha izaten zan anegia edo anega t'erdi. / Berrogeita sei kilo anegia. Baiña pixu diferentia eukitzen dabe artuak eta garixak be. Garixa astunagua izeten da, buelo iguelien artua baiño, eta orduan pixua kanbixau eitten da. Ik. imillaun, imiña, lakari.


2 . hatz. iz. (ETNO). Pulgada. Ontza, luzera neurrixa. Andria hatz bat altiagua zan gizona baiño. Ik. hazbete.