Basarrixa-Etxia eta gizartia


sardau [sagardo]. iz. (TE). Sidra. Ondarruan be sardau onak izaten dira. / Sardaue, hamen Agiñaurrien; sagarra hantxe euen-eta! Bastante eitten eban hak! Baiña iñok erateko gitxi sardaue. Sardaue kalekuek eraten dabe gehitxuago, baiña basarriko sardaue... Ardaue, basarrixen ardaue. Iñoz guk be zaragixak erun genduzen Arandora be. Orduen, politto gastau artien! gastau ta gero triste txamar!. / Meltxor, ataraik pitxar haundi bat sardauz beteta. (Zirik 18). Ik. sagardo.  Sardau da Eibarko formia: "Lo común en Eibar" (TE, 640).


ataka. iz. (ETNO). Portillo. Ate txikixa. Atakia edozein ate txiki izan leike: karobikua, labakua...


aldameneko. iz. (ETNO). Vecino,-a. Bizitza biko etxietan, albokua, aldekua. Ik. auzo, aldeko, auzokourren.


txapiño (sapiño). iz. (ETNO). Chapín, escarpín, tela de hilo que se pone en los pies al calzar abarcas.


txabola. iz. (TE). Majada, cabaña, borda. Ubitxako txabola inguruan perretxiko asko eitten zan gure eskolako denboran. / Tutuluko txabolia, aspaldixetan hutsik zan. Ik. abeletxe, korta, txapittula, zaltegi.


ipiñu. iz. (ETNO). Mojón; marca o árbol que se planta para señalar la presencia de un mojón. Ixa galduta daguan berbia. Esanguria be ez dago garbi. Mugarrixak errez galtzen dira bedar artian. Euren aldamenian marka bat ipintzen da, gehixenetan zugatz bat, mugarrixa nun daguan adierazteko. Normalian urkixa erabili izan da. Izag-ek jasota dauka (ipeñuixa, ipiño, ipiñua, ipiñuixak) azalpen honekin: "linde entre dos jarales que se señalaba no con piedras, sino con árboles cortados a la altura de uno o dos metros; mojón que se hacía cortando arbolitos; árboles cortados para señalar el linde". Ik. múgarri, amutarri.


aña. iz. (TE). Nodriza, ama de cría. Ama izan ez arren, umia hazten daben andria (ETNO). Baserri hartako etxekoandria zure añia izan zan. Ik. bular bateko anai, iñude.
aña juan. esap. (TE). Ir de nodriza. Umia izan dabenetik, aña juan da haundiki baten etxera. Ik. iñude juan.


anda. iz. (ETNO). Andas; féretro. Hildakua edo gaixua edo zauritutakua edo santu-imajiñia bizkarrian eruateko balio daben tresnia. / Hil-kajia. Ha juan da andia eruaten.


2 . arronka (arraunka, arroka) [arroka]. iz. (ETNO). Costra que dejan la leche y otros alimentos al quemarse.


2 . txori. iz. (TE). Coleta pequeña, lazo. "Moñito inicial de las niñas" (TE, 700). Polittetarikua dago zure alabatxua txorixakin. Ik. kopeta, txori-kopeta.