Landaren inguruko berbak


arapo (apo, aapo). iz. (ETNO). Púa; nudo de árbol. Egurrak adarrak izan dittuan lekuan eukitzen daben zati biribildu gogorra. Hauxe tronguau ebaten nenbillela tokau jatak arapua eta ixa apurtu jok zerria. Ik. egur-zan, izpi, korapillo.


erle-kezten. iz. (ETNO). Grelo; flor del nabo. Tximixeri "erle-keztena" esaten jakue erlian agijoian trazia daukalako. Ik. nabo-lora, tximixa.  Metaforia dirudi, benetako izena baiño.


sagar-gazi. iz. (ETNO). Variedad de manzana, manzana amarga. Sardauak zikin gehixao euki dau sagar-gazia gehixao sartu jakolako sagar-garaza baiño, gozuak ez dabelako gora eitten. Ik. sagar-garratz.


arta-orri. iz. (TE). Hoja de encina; hoja de la encina, perenne. Arta-orrixa urte guztirakua danetik, haixe hotzetatik gordetzen dau baserrixa. / Hamen artia gitxi. Arta-orrixa izeten zan ganauendako, neguan!.