Landara izenak


1 . keixa [gerezi]. iz. (TE). Cerezo (Prunus avium). Pipagintzarako, keixia da egurrik onena. Ik. keixa, keixa-arbola.


© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
sarats. iz. (ETNO). Sauce (Salix atrocinerea). Ik. kurutzei.  Kurutziak egitteko erabiltzen danez, kurutzeixa be esaten jako.


© Jaione Isazelaia
1 . mahats. iz. (TE). Vid, uva (Vitis vinifera). Gure aldietan ez da oso gozotutzen mahatsa.


2 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Diente de león (Taraxacum officinale). Ik. kardu-hori.


© Jaione Isazelaia
2 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Castaña (fruto) (Castanea sativa). Gerra sasoira arte, gitxi gorabehera, gure inguruko zuhaitzik ugarixenetakua. Gaztaiñak, sarri-sarri, basarrixetako jatekorik inportantienak ziran. Hainbat klase zeguazen, oso desbardiñak. Guk jasotako izenak: abadiñua, goizgaztaiñia, txapardia, txargaria eta iñurriñua. JMEk Bergaran jasota: aritzaua, atalua, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia eta orri baltza (ETNO). Gaztaiñak egositta, sarri baserriko afarixa. / Gaztaiñak lehen asko. Bueno...! Gure akordua baiño lehenago gehixago gaiñera! Hamen dana gaztaiñadixak zian: goix-gaztaiñia, iñurriñua, abadiñua... Abadiñuak garratzaguak izaten zian. Ta iñurriñua ipurdi haundixakin... Eurak arbolak egoten zian euren izenakin. Lehengo zaharrak, ba, eurak zertutakuak, plantautakuak. Injertau eurak einda ixeten zien! Injertautako gaztaiñia ixaten da, txapartia; txikixagua emoten eban. / Parajietan diferentiak izaten dittuk. Guk gozgaztaiñia, txapardia, txargaria, abadiño gaztaiñia... Gure amak erabiltzen jittuan horrek izenok. Ik. abadiño-gaztaiña, goizgaztaiña, iñurriño, naarbera, txaparda, txargara.


© Asier Sarasua
aixeri-buztan. iz. (ETNO). Cola de caballo (Equisetum arvense).


artatxiki. iz. (ETNO). Mijo (Panicum miliaceum).


© Jaione Isazelaia
bedar baltz. iz. (ETNO). Ranúnculo (Ranunculus repens).


© Jaione Isazelaia
erromero (erremero). iz. (ETNO). Romero (Rosmarinus officinalis).


© Jaione Isazelaia
gibel-bedar. iz. (ETNO). Hepática (Hepatica nobilis).