Bilaketa aurreratua

urre-orri
urre-orri. iz. (ETNO). Lámina de oro. Urredunak damaskiñaurako prestatzen eban (normalian) zentesima bateko (0,01 mm) urrezko txapa edo xafla mehia. Zentesima biraiñokuak (0,02 mm) be egitten ziran. Gramoka saltzen gentsen urre-orrixa damaskinatzaillieri. / Orrixa eittia zan sekretua, harixa eittia errezagua. / Gero, reliebia eitteko erosten genduan alanbre lodixa; eta gero geuk eitten genduan mehetu, terrajekin. Segun zer reliebe edo zer figua, ba, neurrira mehetu. Segun zelan ein bihar zan, orri lodixagua edo mehiagua; eta harixa be lodixagua... Guk Txomiñenian onena erabiltzen genduan beti, baiña beste batzuek mehiagua erabiltzen juen, merkiago eitteko. Ik. urre-txapa.