Bilaketa aurreratua

puntzoi
Zk.0
Sarrerapuntzoi
Aldaerak
Forma estandarra
Kategoria gramatikalaIzen arrunta
IturriaETNO: Eibarko hiztegi etnografikoa(2003)
BaliokideakPunzón manual, punzón.
EsanahiaGaltzairuzko esku-tresnia, kolpiakin irudixa grabatzen dabena. Grabauko berbia da.
Adibideak · Sarrittan ez dok izaten erreza puntzoian bittartez egitten dan lana. / (RL)

· Punzoiakin golpia jo, eta dibujua ataratzen juan piezan. Damaskinauan erabiltzen genduazen, ba, sartzekua, matiatzekua, puntabiribilla, zan-zuzena, zan-okerra..., eta sakabokaua... ubia eta kuadrua... Eta beste bat jeuan arkua zana, sakabokau erdi. Eta klase askotakuak. Zer bihar zan, ba, horixe ein. Noberak ein punzoiak! Bai tornuan, edo limiakin, lima txikixakin... Delikauena zuan sakabokaua, perliatzekua; gatxa zuan hori! Gitxik eitten juen hori ondo! Gitxik! Hamen jeuan famelixa bat, Muñoz, perleaurik onena eurak eitten juen, eta aittak eitten juan erreminttia. Gubillerako erraminttak suizuak eitten jittuen, onak; esku-aireko erramintta guztiak suizuak izaten zittuazen, eta baitta labañak be; baiña damaskinaukuak noberak eitten jittuan. / (DM)

Erabilera arloaGrabaua
Esteka
Ikustekomarkadore, matiatzeko puntzoi, sakabokau, sartzeko puntzoi.

Adibideak

Sarrittan ez dok izaten erreza puntzoian bittartez egitten dan lana.RL
Punzoiakin golpia jo, eta dibujua ataratzen juan piezan. Damaskinauan erabiltzen genduazen, ba, sartzekua, matiatzekua, puntabiribilla, zan-zuzena, zan-okerra..., eta sakabokaua... ubia eta kuadrua... Eta beste bat jeuan arkua zana, sakabokau erdi. Eta klase askotakuak. Zer bihar zan, ba, horixe ein. Noberak ein punzoiak! Bai tornuan, edo limiakin, lima txikixakin... Delikauena zuan sakabokaua, perliatzekua; gatxa zuan hori! Gitxik eitten juen hori ondo! Gitxik! Hamen jeuan famelixa bat, Muñoz, perleaurik onena eurak eitten juen, eta aittak eitten juan erreminttia. Gubillerako erraminttak suizuak eitten jittuen, onak; esku-aireko erramintta guztiak suizuak izaten zittuazen, eta baitta labañak be; baiña damaskinaukuak noberak eitten jittuan.DM