Bilaketa aurreratua

asajietan egin
asajietan egin. du ad. (TE). Jugar a las tabas. ILek azaltzen dau, detalle askokin zelan jokatzen zan: IL, 80-82. Prinzipalena: "Lau tortolosekin jokatzen zan. Lau tortolos eta trapuzko pelotatxo bat. Lau tortolosok esku batian hartu eta mahai gaiñera botatzen ziran, mahai gaiñera edo, lurrera (...) eta, bota ondoren, tortolosak edozein posturatan geratzen ziran lurrian. (...). Joku oso batek lau parte dittu; lehelenguak putzasajé izena dauka, bigarrenak bixák, hirugarrenak hirurák eta laugarren partiak erregeák" (IL, 81). Eskola neskatxak asajietan eitten eben tortolosekin, sartzeko ordura arte. Ik. apone, tortolos, tortolosetan egin.  Eibarren askoz gehixago erabiltzen da tortolosetan egin (ETNO).