2 . bihar izan [behar izan]. du ad. (TE). Tener que, deber, haber de. Gehixenetan beste aditz baten ondoren: aldendu bihar, emon bihar...
Hirurogeta hamar urteko aldendu biharra izan eben; artian, erbesteko ogi garratza, negarrekin beratutakua eruaten eben agora. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. / Mundu honetan poza ta penak danak bihar dira hartu. (Zirik 97).
/ Zeuena erdibana izan biharkok (biharko dok), guk gurerik etxaukagu-ta (ez jaukagu-ta).(Zirik 9).
/ Alper-alperrik zan agiraka eittia; da andriak, nahi tta nahai ez, obeidu bihar izaten eban. (Zirik 24).
/ Zer!? Tranpia kendu bihozula (bihar dozula) ta itxaitteko? Ez horraitxiok! (Zirik 121).
/ Deittu zetsan Dukesiak honi zerbaitt bakarrian aiñdu bihar baletsa letz. (Ibilt 475).
/ Alkarri ezer esan bihar barik, bixak ahalegindu ziran alkarregaz bakarrian agertzeko. (Ibilt 459).