Bilaketa aurreratua

afariketan egin / ibili / jardun
afariketan egin / ibili / jardun. da/du ad. (TE). Jugar a ser mayores / a padres y madres. Janarixa prestau, horretarako bihar dan guztia egiñaz. Normalian bat ama da eta bestiak umiak. Nesken jolasa izaten zan (ETNO). / ILek detalle askokin azaltzen dau zelan egitten eben antxiña (in IL, 79-80). / "Jugar (los niños) haciendo comedia de los asuntos de los mayores" (TE, 109). Eingo dogu afariketan, ni aitta eta zu ama? / Afariketan zebizen umiak Txantxa Zelaixan. / Afariketan jardun dabe goiz guztian. / Bai, bai, afariketan eitten genduan. Basarriko jentiak ez gendun eukitzen astirik, edo ganaua zaintzia edo astua zaintzia edo ha ekartzia edo hori ekartzia... Kalian, eskolan, errekreuan eitten genduzen harrapatzen, ezkutatzen, gero paiñelua edo...Korapillua ein eta gorde ta "bero, bero, bero". Hurrian badago "bero" daguela esan ta urriñian badago "hotz". Ik. afariketan ibili, amatxoka ibili.  "Izenak berak diñuan moduan, bere etimologixia afari-ttik dator, zera, afarixa egitten jardutzia; nahiz afarixa, nahiz bazkarixa edo bardin armozua, baiña, dirudixanez, afarixa izan da jolas horren izenaren oiñarrixa" (IL, 79)