Bilaketa aurreratua

biharra egin
biharra egin [behar egin]. du ad. (TE). Trabajar. Lana egin. Biharra einda bizi izatia, Jaungoikuan legia. / Jeneralian hamalau urterako danak biharrian. Ta desiatzen danak taillarrera juateko! Zergaittik eze kulturarik ez zeguan. Gurasuak be igualak ziran, eta ez zeguan kultura hori "biharra baiño estudixaik", noberari esateko. Eta holaxen. Juaten ziñan eta dirua gaiñera! Neri akordatzen jata, hamalau urtera sartu, ta lehenengo kinzenan fraka luziak; eta beste hiru lagunek be iguala! Ta juan tabernara domekan, ta zigarro-paketia erosi genduan, txikitua eran, ta zigarro bat erre... "Hamen gauaz!" Ustez ein giñala gizon!. / Oingo munduan, zenbat bihar ein bihar dan, biharrik ein barik bizi izateko. (Zirik 44). / --Zer da Patxiko; bihar asko eitten al da? --Baj! pagatzen dabenagaittik... (Zirik 55). / Eibarko basarrittar bati, kalian biharra eitten ei ebana ei zan, [...] preguntau ei zetsan kapitanak, ia zer ofizio eban. (Zirik 72). Ik. lan egin.