Atsotitzak eguneratzen. Erantzunak

Jatorrizko atsotitzak hemen dituzue:

1. Elur urte, gari urte. (Birus urte, krisi urte)

2. A ze parea, karakola eta barea. (A ze parea doministikua eta kalenturea.)

3. Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehenago zen atarian. (Eztula in nun Getarian, laster zan polizia atarian.)

4. Usoak joan, sarea heda. (Birusa joan, babesa heda.)

5. Eguzkia nora, zapiak hara. (Eztula nora, birusa hara.)

6. Itsuen herrian, begibakarra alkate. (Eztulen herrian, doministikua alkate.)

7. Txerri gosetiak, ezkurra amets. (Herri bakartuak, kalea amets.)

8. Urruneko eltzea urrez, hara orduko lurrez. (Urruneko gaitza barrez, etxeratu orduko negarrez.)

9. Goiz gorri, arrats euri! (Goiz gorri, arrats euri! Eta ze ajola! Etxean nago ni!)

10. Jokoa ez da errenta. (Itxialdia ez da errenta.)