Nola zeharkatuko dute ibaia?

Asteko asmakizunak dituzu hauek:


NOLA ZEHARKATUKO DUTE IBAIA?

Aita batek eta bere bi alabek (Jone eta Ixabel) txalupa bat daukate, eta ibai bat zeharkatu nahi dute. Baina txalupak, gehienez, 80kg hartzen ditu.

Aitak 80kg pisatzen du, eta alaba bakoitzak, 40kg. Hirurek zeharkatu behar dute ibaia, eta txalupa ezin da hutsik joan. Nola zeharkatuko dute? 


LASTERKETA (Azkar erantzutekoa)

Lasterketa batean bigarrenari aurrea hartzen badiozu, zein posiziotan zoaz orain?


AITA ETA SEME-ALABAK

Peruren aitak 5 seme-alaba ditu: Tila, Tile, Tili, Tilo

Zela deitzen da bosgarrena? 

Erantzunak bihar emango ditugu.

Egun ederra pasa!