Iluntzasunari beldurra al diozu? Asmakizunen erantzunak

Asmatu al dituzue?

3 mailatako zailtasuna zegoen. Hor doaz erantzunak.

URTEBETETZEA

Nire alabaren urtebetetzea abenduaren 31n da. Atzo 18 urte bazituen, gaur urtarrilaen 1a da; beraz, herenegun 17 urte zituen, aurten 19 beteko ditu eta datorren urtean 20 izango ditu.

AUTOBUSA

Bidaiariak eta gidaria. 8 lagun daude autobusean.

ILUNTASUNARI BELDURRA AL DIOZU?

Kandeletako bat bi aldeetatik piztuko dugu, ordu bat iraun beharrean ordu erdian erre dadin; beste kandela, alde batetik bakarrik piztuko dugu. Lehenengo kandela zeharo erretzen denean ordu erdi igarota egongo da, eta bigarrena erretzeko beste ordu erdi beharko da. Beraz, bigarren kandelaren beste aldea ere piztu egingo dugu, eta hala, momentu horretarik hasita, 15 minutu igaroko dira kandela zeharo erretzen den arte.

Aste Santuko oporretan ere entretenituta egoteko asmakizun gehiago jarriko ditugu aste honetan zehar.

Astelehen on izan!!!