"Zamora" gatxizenen lehiaketako irabazlea

"Zamora" gaitzizenak izan du botu gehien lehiaketan eta ondorioz Ana Moya eibartarra izan da lehiaketaren irabazlea. Ana Moya "Zamora"ren biloba da, eta berak kontatu digu bere birraitonaren gaitzizenaren jatorria:

Nire amamam Luzia Otaduik betidanik kontatu zidan bere aitaren gatxizena eta horren arrazoia.

Luis Otadui zen bere izena, eta ZAMORA deitzen zioten. Nik ezagutu banuen ere, ez dut birraitona gogratzen, 1973 edo 1974 urtean hil zen txiki-txikia nintzenean.

Untzagako zineman egiten zuen lan atezain bezala, eta dirurik ez zuen jendeari, debalde pasatzen lagatzen zion.

Denboraldi haietan, futbolean oso famatu eta ona zen Zamora atezainak jokatzen zuen.

Eta biak atezainak zirela eta, bata futbolekoa eta bestea zinemakoa, birraitonari Zamora gatxizena ipini zioten, atezain ezinhobea zela esaten zuelako jendeak (enpresariak, agian, ez zuen berdina pentsatuko ...)

Bati baino gehiagori entzun izan diot txikitan, amamarekin pasiatzen, "la de Zamora" deitzen ziotela.

Lehiaketan guztira 97 lagunek hartu dute parte eta 84 gaitzizen desberdin aurkeztu dira.

Honako gaitzizen hauek ere botu dexente jaso dituzte: Parlebu, Okelia, Maria TitiritaƱa, Kipulio...