ARGIA SARIA DANTZAN.COM WEBGUNEARI

Aurreko ostiralean banatu ziren Usurbilen Argia sariak. Interneti dagokion saria bi webgunek lortu zuten: bersoak.com eta dantzan.com. web-orriek. "Internet bertsotarako eta dantzarako plaza digital bihurtu eta kulturaren arlo horien jarraitzaileei berebizko zerbitzua ematen die" nabarmendu zuen epaimahaiak.

Dantzan.com atariko Oier Araolazak adierazi zuen sari hau duela gutxi jasotako beste baten ondorio dela. "Webgunea itxi egin behar izan genuen bederatzi hilabetez, baina dantzazaleen babesari esker, berriro martxan dago. Dantzazaleek garbi esan dute tresna hau beharrezko dutela".

Informazio gehiago hemen.