UDAL LIBURUTEGIAN HARKAITZ CANOREKIN BERBETAN

Juan San Martin Udal Liburutegiak urtarrilean hasi eta apirila bitartean Idazlearekin Berbetan egitasmoa izango du martxan. Irakuketa klub baten funtzionamendua izango du eta euskarazko eleberriak landuko dira.Eman izena hemen.

Lehena Twist izango da eta Harkaitz Canorekin berba egiteko moduan izago dira izena-eman eta liburua irakurtzen duten partaideak. Hori urtarrilaren 8an izango da, arratsaldeko 7etan.

Urtarrilean hasiko den ziklo honetan eleberri beltza eta intrigazkoa izango dira irakurgai.

Horra hor apirila bitartean aurreikusita dauden saioak:

  • otsailak 5, Argiaren erreinua, Joseba Lozano
  • martxoak 5,Eulien bazka, Hasier Etxeberria
  • apirilak 9, Tangerko ametsak, Jon Arretxe

Egitasmo honetan parte hartzea doan da. Komenigarri da izena ematea. Izena ematen dutenei liburutegiak utziko die liburua.

Informazio osoa hemen

idazlearekin berbetan

30 lagunentzako lekua dago, eta ez dago liburua ersi beharrik, liburutegian lagako dizute.