Bilaketa aurreratua

elixakuak emon
elixakuak emon. dio ad. (ETNO). Dar los últimos sacramentos. Elixiak hilzorixan daguanari emoten detsan laguntza espirituala, oleaziñua emon (EEE). Eta gero elixakuak eruatia. Bat grabe daguanian eitten danori? "Elixakuak" esaten jakuan. "Fulano gaizki dago, eta abadiari deittu bihar jako; elixakuak ekarri bihar dabe". Ta abadiak urtetzen juan elixatik, Gure Jaunakin, eta granuja bat aurrian kanpaiakin, "tin-tin, tin-tin, tin-tin", kalerik kale, gaixuan etxera juan arte. Ta ha etorrenian danak belauniko jarri: "Ene! Elixakuak datoz!", ta danok belauniko jarri, pasau arte. Aittaren ein, ta pasatzen zanian jaiki barriro. Ik. estremauziño.