Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zergaittik (zegaittik, zeaittik, zeaitxik) [zergatik].
1 . zergaittik (zegaittik, zeaittik, zeaitxik) [zergatik]. gald. (IL). Por qué. --Ama, itxasuko ura zergaittik izaten da hain gazixa? (Zirik 84). / Zergaittik ez nere gain kulpagabian zoritxarra? Zergaittik ni Zeruak oiñaztu batekin ez ninduan haustu? (Ibilt 488).
2 . zergaittik (zegaittik, zeaittik, zeaitxik) [zergatik]. lok. (OEH). Porque. Horregaittik, gaur iñok eztau (ez dau) nahi gizona izaterik, zergaittik bere kidekorik ez leukialako billauko. (Zirik 67). / [Gure frailletzako relijiñuak] iraungo dau osasun eta urte-oneko; zergaittik bere oiñarrixak ez dabelako hutsik eiñgo. (Ibilt 469). Ik. ze, zergaittik eze.
zergaittik eze (zegaittik eze). lok. (IL). Porque; pues porque; por. Kausaletakua da. -Zegaittik zatoz hain berandu? -Zegaittik eze autobusa galdu dot. / Oso eibartartuta daukagu, zegaittik eze eibartar nagusi peto-petuak be barra-barra darabixe.. Ik. ze, zergaittik.
zergaittikako [zergatiko]. iz. (OEH). Razón, motivo, causa. Jakin gura izan eban berba astun horren zergaittikakua. (Ibilt 478). Ik. errazoi, zergaitti.
zerikusi. iz. (JME). Relación, conexión; tener que ver (con). Kosta alderako zerikusi haundixa dauka egualdi onak. / Nik ez neban zerikusirik euki asunto haretan. Ik. zer ikusi.
zerikusi haundiko. esap.-izlag. (OEH). Relevante, importante. Erregiña hau Frantziako Franzisko Lehelenan arrebia [...]. Eta orduango erregien arteko zerikusi haundiko autuetan, aurrenetako zeregin eten bakua eraballi ebana. (Ibilt 454).
zerikusirik barik. esap. (TE). Sin relación alguna, sin nada que ver; sin arte ni parte. "Sin tener arte ni parte" (TE, 732). Zerikusirik barik autuan, preso hartu eben.
zerikusixa euki. esap. (TE). Tener relación / conexión; tener que ver. "Tener que ver, ser cómplice" (TE, 732). Zerikusi haundixa eukan gaizto harek etorri zan hondamendixan. / Hodak zerikusixa dauke eurixakin. / Ez da segurua urdiñak irabaztia; zerikusi haundixa dauka ondiok partiduak. / Jesus, zer? Laster etxera, ez? Nahi bai. Baiña ondiok zerikusixa daka...
zerisildu (zerixildu). iz. (OEH). Secreto. Oiñ konturatzen naiz erbesteko eta ezezagun letz hartzen nozula, zerixilduak destazuzenetik. (Ibilt 485).
zerka. iz. (TE). Cerca; camino servidumbre o accesorio. "Muro con foso" (TE, 732). / "Zerkia, bidia" (AN). "Zerkia" eta "karkabia", hala izentatzen ziran tokixak baziran Eibarren.  Çerca: Erdiaroko esanahixaz: "Camino servidumbre o accesorio a un recinto". Leku-izena Eibarren: Çercaburu.
zernahi. zenbtz. (TE). De todo; a discreción; cuanto quieras; cuanto se quiera. Zernahi daukazu etxe hartan.
1 . zerra.
1 . zerra. iz. (TE). Sierra; serrería. Barrena Txikixan eukan zerria, kuliandak ebateko. Ik. zerrerixa, zerratoki.
2 . zerra. iz. (ETNO). Sierra.  Zerra mordua dagoz: zerra ingleterua (oker ebateko), egurrandako zerria, burdiñiandakua, zerra-kortia (egur fiña ebatekua, hagin finduna), zerra-kutxillia (zerra estua, kutxillo itxurakua)...
esku-zerra. iz. (ETNO). Sierra de mano. Makiñan baiño hobeto ebagiko dok hori esku-zerriakin. Ik. epaiki, epaiki-orri.
zerra-etxe. iz. (ETNO). Armazón de sierra.
zerra-zintta. iz. (ETNO). Sierra mecánica; cinta dentada vertical.
2 . zerra.
1 . zerra. iz. (TE). Dentadura, dientes (fig) . Esangura figuradua dauka. Harek erabilli eben zerria ondra-janian!
2 . zerra. iz. (TE). Mala lengua (fig). Jakiñian nago zerlako zerria erabilli daben nere kontra.
zerrari. iz. (TE). Aserrador; maderero; serrador. Basuan eitten zittuan zerrari denbora luziak. / Zerran egoten dok zerrarixa, eta harek pasatzen jittuk egurrak zerran.
zerratoki. iz. (ETNO). Aserradero. Tronguak eskuz zerratzeko mendixan jartzen zan egurrezko armazoia. Ik. zerrerixa, zerra.
© Jaione Isazelaia
zerrauts. iz. (TE). Serrín. Zerrautsa dauka buruan, eta ez garunik.
zerrerixa. iz. (TE). Aserradero, sierra, serrería. Barrena Txikixan ipiñi eben gero zerrerixia. Ik. zerra, zerratoki.
zerrota. iz. (ETNO). Serrucho; sierra. Teillatuko kapurixo muturrak ebagi bihar jittuagu zerrotiakin. / Zerrotiak ez jok egur lodixak mozteko balio. / Zerrotiakin ezingo dok egur hori moztu, lodiegixa dok-eta.
zertan (zetan).
1 . zertan (zetan). adlag.-gald. (JME). En qué. Zertan hago hor? / Zetan geratu zan gauzia?
2 . zertan (zetan). mend. (OEH). Por qué. Ezezko testuinguruetan. Ez dagok zertan larritu. (Zirik 87).
zertarako.
1 . zertarako (zetarako, zertako). adlag.-gald. (TE). Para qué. Zertarako, ziñuan, izugarrizko gerra hau? / Zetarako da traste hau? / Hi, zertarako dok hor dagon instrumentu hori? (Zirik 80).
2 . zertarako. izlag. (JSM). Hábil, mañoso,-a, persona muy dispuesta. Zertarako gizona da.
zertifikadu [zertifikatu]. iz. (OEH). Certificado. Kartzelako zertifikaduak. (In Zirik 98). Ik. agiri.
zertzuk (zertzuk). gald. (TE). Qué cosas; cuáles. Nominatibo pluraleko formia da. Horko salgei guztietatik, zertzuek hartuko zendukez duan balitzateke? / Zertzuk dira hamen traba eitten detsuen gauzak?  Kasu markak hartu leikez.
zeru.
1 . zeru. iz. (TE). Firmamento; cielo. Izarratu dago zerua eta ezer ikusten ez dala lurra.
2 . zeru. iz. (TE). Cielo; Vida eterna. "Cielo de los bienaventurados" (TE, 733). Goi-garbi urdiñan gaiñeko arimen bizitza lekua, zorionekuen Zerua. / Esr. Aberatsa, infarnuko laratza; pobria, zeruko loria. / Esr. Juan hari zerura ortozik!
zeru-azpi. iz. (OEH). Bajo el cielo, la tierra. Eta andrakume txoriburuak zeru-azpixan diran artian, beti esatia da, guk ez dogula goserik izango. (Ibilt 469).
zeruetako. izlag. (OEH). Celestial; de los cielos. Zeruetako atezain. (Zirik 92).
zerutiko. izlag. (TE). Que procede del cielo, celestial. Eta hor nun zerutiko hots bat esaten: "Hau da nere Seme Maittia, zeiñegaz ditturan poztasunak" (Mat. 3. 17).
zeruko. izlag. (TE). Celestial, divino,-a. Soiñu hori, hain gozua eta leguna, zerukua dirudi.
zeruko katu. iz. (TE). Oruga; oruga peluda. "Se decía así de las muy vestidas de pelos y colores y corresponden a mariposas muy decoradas" (TE, 733). Zeruko-katua, mitxeleta geixa. Ik. har, mitxeleta-gei.