Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zerzeta. iz. (ETNO). Cerceta (Anas crecca).
zestero. iz. (ETNO). Cestero. Zumitza zesteruak erabiltzen dabe sillian ipurdixa egitteko. Ik. otzaragin, zaragin.
Zesterokua (Zesterukua). b. iz. (TE). Zesterukua (caserío). Tutulukua, Zesterukua, Guenengua, Tangillangua.... / Arraten bertan, kurutze azpixan, zeguan Zesteroko basarrixa; baiña aspaldi jausi zan ha.
zesto (sestu, sesto). iz. (OEH). Cesto. Plazarako sestu haundi batekin. (Zirik 81). / Ikusi ebanian sestotik ataratzen papelian batutako gauza haundi bat... (Zirik 82). Ik. otzara, zara.
zestozain. iz. (AS). Carabina (coloq). Neska bat, nobixuakin doian beste bati laguntzen. Holaxen esaten zeben "karabina" eibartarrak, herrixa euskeraz bizi zan haretan: "Nere ahiztia zinera mutil batekin eta nik zestozain ein bihar; eta neri etxatan gustatzen".
zetaka. iz. (JSM). Mancha; suciedad con costra. Alkondara barrixan zetaka edarra ein detsa usuak kaka ein detsanian Untzagan..
zeu. izord. (TE). Usted mismo,-a; tú mismo,-a. Gaur egunian forma neutruena da, sasoin baten errespetuzkua bazan be. Nominatiboko formia da, indartutakua. "Zu"ren intensibua. / "Forma demostrativa del nominativo de la segunda persona del singular, en trato de respeto, usted" (TE, 734). Zeu zara lehenengo etxe honetan. / Zeuk aindutako erara ein dogu gauzia. / Beno, kalera neu juango naiz, ala emen zeu geldittuko zara? (Zirik 108).  Beste kasu markak hartzen dauz: "zeuk" (ergatibua)...
zeuek. izord. (TE). Vosotros mismos, vosotras mismas; ustedes mismos,-as. Nominatiboko formia da, indartutakua. "Zuek"en intensibua. / "Forma demost. de la segunda persona" (TE, 734). Zeuek gura izan zenduen honutz etortzia. / Ez ba, zeuek ez bildurtziarren. (Zirik 35). Ik. zeuen.
zeuen. izlag.-izord. Vuestro, de vosotros. Zuen-en intensibua. --Zuek nahi dozue, zeuena zeuentzako ta bestiena erdibana. --Ez zeuena erdibana izan biharkok (biharko dok), guk gurerik etxaukagu-ta (ez jaukagu-ta). (Zirik 9). / Baiña, zeuen kontu, zeiñ lehelengo geldittu neregaz. (Ibilt 455). Ik. zeuek.
zeure. izord. (TE). Suyo,-a; tuyo,-a. Edutezko genitibo formia da, indartutakua. Zeuria da etxia eta zeuk aintzen dozu hamen. / Zeure hobe biharrez esatetsut (esaten detsut). (Zirik 115).
zeza.
1 . zeza. iz. (JSM). Pizarra arcillosa; marga.
2 . zeza. iz. (JSM). Tiza.
zezen.
1 . zezen. iz. (TE). Toro. "Toro joven" (TE, 734). Aratoste-erdiko egunian, kalerik kale ataratzen eben zezena.
2 . zezen. iz. (TE). Toros; corrida; corrida de toros. Azpeittixan, zezenak dira datorren domekan. Ik. zezen-korrida.  Normalian pluralian.
3 . zezen. iz. (ETNO). Toro bravo; toro. Ik. isko-nafar.
zezen-korrida. iz. (NA). Corrida de toros. Eibarren korrida-plazia historikua izen dok. Oiñ ez jakixat nik! urtian zezen-korrida bat ero bi, goixa bota, eta hortxe! korrida-plazia.... Ik. zezen.
zezen-plaza. iz. (NA). Plaza de toros. Lehelengo-lehelengo egun biko probak ipintzen hasi zianak, Eibar zuan, Eibar!, holan, Eibarko zezen-plazan egun biko bat. Ik. korrida-plaza.
zezenana. iz. (TE). Zezenana, pieza. "Aire que se ejecutaba por los tamborileros para anunciar el festejo del toro que iba a ser soltado por las calles" (TE, 734). Tanboliñak "Zezenana" joten dihardu kalerik kale, jendiari aitzen emoten Torrepetik zer datorren.
zezenka. adlag. (TE). Jugando a los toros. "Jugar a novillos" (TE, 734). Zezenka genbizen lagun danok eskolako ordura arte.
zezensuzko. iz. (TE). Toro de fuego. "Festejo popular del toro de fuego" (TE, 734). Zezen-suzkuan bildurrez padarrian giñan. Ik. suzko-isko.  Sinonimua baiño berba normalaua ei zan/da, "más frecuente" (TE, 667).
zezentxori. iz. (JSM). Avetoro (Botaurus stellaris).  Ez da Eibarko espezie klasia.
zeziña (zezin, zezeiña) [zezin]. iz. (TE). Cecina. Gatzetan ondutako okelia. Baserri hartan ez zan falta izaten zeziñia urte guztian. / Gabon inguruen txarrixa hiltten genduen. Hori beti ikusi dot etxien! Ta gero zera be eitten zan, zezeiñia, orduan. Zezeiñia. Zezeiñia da, ba, txahala edo behixa, bi lagunek edo bi auzok, erdibana eitten zan, osorik ez, ezta? Baiña hori da okelia, gatz emon, ta gatzittutakua. Gatza emon ta, ez dakit zenbat egunera, buelta emoten jakon, barriro gatza emon eta hartzen eban gatza ta gero hori, ba, urte guztien eukitzen zendun.
zianuro. iz. (OEH). Cianuro. Badakixe iñoiz, nahiz da debekauta egon, errekara zianurua botatzen. [...] Burdiñako biharretan asko erabiltzen da zianurua. (Zirik 23).
ziar-leku. iz. (ETNO). Depósito de escorias. Lurrian daguan deposittua, ziarzulotik jausten diran silikato urtuak, zepak eta loikerixak, jasotzen dittuana. Burdiñoletako berbia da. Lurrian, ziarzulotik urtetzen daben silikatuak hartzeko ziar-lekua dago.
ziarzulo. iz. (ETNO). Boca de escorias. Bergamalluari begira sutegiko ezkerreko albuan daguan zulua, urtutako silikatuak urten deixen. Burdiñoletako berbia da. Zepia, burdingaixak ekarri dittuan zikin berotuetatik sortutako silikato nahaste bat da, silikatuok urtu egitten dira eta ziarzulotik urtetzen. / Ziarzulotik doiana da miaren errauts eta loikerixia. Holan garbitzen da burdiñia. Hau astunago dan legez geratzen da ora bat eginda sutegixan, eta urten dau gaiñeztu jakon loikerixiak, zein geratu dan zapatuta.
ziburu [zabu]. iz. (TE). Trapecio. Komediante harek ziburuan ein zittuan lanak, esan be ezin laikez (ein).
zidar [zilar]. iz. (TE). Plata. Metal noblia, zurixa, bristaratsua, harikor eta xaflakorra (ETNO). Orduan, hamasei bidar merkiagua zan zidarra urria baiño. / Damaskiñaugiñak euren biharrak dotoretzeko, tartian, "perliaua" deitzen jakon zidarrezko mota errenkolarixa ipintzen dabe.
zidar-hari. iz. (ETNO). Hilo de plata de para el perleado. Urredunak perliaurako prestatzen eban zidarrezko harixa. Grabauko berbia da.
zidarbizi [zilarbizi]. iz. (TE). Mercurio. "Metal zurixa, bristaratsua eta likidua giro-tenperaturan (Hg)" (ETNO). Zidarbizixa Arrate ballian badala esaten eben zaharrak.