Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
onenentzako. izlag. (TE). Considerado,-a el mejor, considerado lo mejor. Onenatzat hartua. Azpiri izan zan pelotari onenentzakua.
onenetako. izlag. (TE). De los mejores, de las mejores; de lo mejor. Pelotari onenetakua.
onenetariko. izlag. (TE). Uno de los mejores, una de las mejores. "Que incluye entre los mejores al sustantivo a que califica" (TE, 597). Txorroxa, pelotari onenetarikua.
oneratu, oneratze ( oneratutze). da/du ad. (TE). Enderezar(se), corregir(se), enmendar(se), redimir(se). Zan ardi galdua, munduan irutxurrak oneratu eben. / Oneratutzia ahal ez zalako, zerutiko suak hondatu zittuan. / Gura ebana zan, gaixuak osatzia eta gaiztuak oneratzia.
ongarri.
1 . ongarri. iz. (TE). Abono, fertilizante; estiércol. Ardi-korotza, lorendako ongarririk onena. Ik. sats, simaur.
2 . ongarri. iz. (OEH). Condimento, aliño. Emaztiari eskatu zetsan janari on bat gertau zeixola ogetik jaikitzen zanerako, botikan harturik bihar zittuan India-ko ongarrixak hobeto izateko. (Ibilt 473).
3 . ongarri. izond. (TE). útil, práctico,-a, que sirve. On egitten dabena, onuragarrixa. Erabiltzeko balio dabena. Gaurko lanerako sistiman, gauzak eittian errezoia ez da iñor zerbitzia; ezbada ze eindako gauzak irabazixagaz saldutzia, eta gauzak ongarrixak eitten badira, errezago saldu ahal izan deittian da. / Esan zetsan bazala hauts bat [...], sekulako ongarri izango jakona gaitz haren aurka. (Ibilt 472).
ongi. adlag. (TE). Bien. Ik. ondo, ongietorri.  Berau bakarrik ez da erabiltzen, Ongi etorri erakuetan baiño: "En Eibar sólo se usa en algunas pocas frases" (TE, 593).
ongi etorri. interj. (TE). Bienvenido,-a. Ongietorrixa egitteko edo harrera moduan erabiltzen dan agurra. Ongi etorri guztiok!
ongietorri. iz. (TE). Bienvenida. Norbaitti etortzerakuan egitten jakon harreria. Ein biharko detsuegu ongietorrixa erbestekuori / Ongietorrixa emon deixogun Ameriketako osabiari. / Sekulako ongietorrixakin errezibidu eban. (Zirik 82). Ik. ondo, ongi.
ongille [ongile]. izond. (TE). Bienhechor,-a, benefactor,-a. Harri-pilla gaiñian zutiñik ikusten dozun gizon hori, herri honetako ongillia.
ongo baltz (onddo baltz). iz. (ETNO). Boleto negro (Boletus aereus). Ik. ongo burubaltz.
ongo burubaltz (onddo burubaltz) [onddo burubeltz]. iz. (TE). Boleto negro (Boletus aereus). "Variedad de los boletus comestibles" (TE, 593). Onddo burubaltzak txapela lako haundixak eitten dira sarri. Ik. ongo baltz.
ongo gorri. iz. (ETNO). Boleto de pie rojo (Boletus erythropus).
ongo likin. iz. (ETNO). Boleto viscoso anillado (Suillus luteus).
ongo txar. iz. (ETNO). Boleto citrino (Boletus luridus).
ongo zuri. iz. (ETNO). Calabaza (Boletus edulis). Ongo baltza be ona dok, baiña neretako ongo zurixa fiñagua dok, gozuagua. / Uuu! Ongo likiña ta holako batzuk... Likiña... honetxek daka trazia likiñana... Likiña!, joe! Likin-likiña dalako! Jatekuak dia, e!? Janda nago neu be! "Por capricho". Neuk, "Aprobau bihar juat...!", baiña eskasa, likiña. [...] Eta honek ongo gorrixak! Guk hartu be ez dogu eitten! Igual, ikusgarrixak, ikusgarrixak e! Baiña, bueno, horrek batu bez: beittu bez! Beittu bez! Honek bai! Honek...! Ongo baltza! Onena! Dotoria ta ona! Joe... Edarra! Ongo baltza. Ongo zurixa be kategorixakua dok e! Zurixa be... baiña hau dotoriagua... Hau dotoriagua! Ño...!.
© Ezezaguna
© Ezezaguna
onguak (ondduak) [onddoak]. iz. (TE). Hongos, boletus (Boletus sp., Suillus sp., Xerocomus sp.). "Hongos del género boletus" (TE, 593). Uda-azkenian, iria ebaterakuan, ondduak ugari. / Onyuak, uda-azkenian ernetzen dira ugari. / Onguak mordua dagozak. Gozuenak eta hamen aprezio gehixen egitten detsagunak Ongo zurixa (Boletus edulis) eta Ongo baltza (Boletus aereus) dittuk. Beste hau be [argazkixan Boletus badius] oso gozua dok, eta nahiko ugarixa. Hori be hartzen juagu, ongo gorrixa (B. erythropus); jentiak ez jok ezagutzen, baiña hori be ona dok. Beste hau, ostera, ez (Suillus grevillei); txapel gogorra jakak eta gusto gitxi. Onguen artian onak asko dagozak, baiña zapo-perretxiko ganorabakuak be mordua (B. piperatus, B. bovinus...). / Perretxikutarako lehenago apeziño apur bat baneban. Ermuan dagon haundiñe ekarritta nago ni, ondue! Holakotxie! Perretxikua lehen urritxa zan; urritxa ta urdiñe. Lehen ondue ez genkixan guk zer zan. Segan eta mendixan ondo-pillo itzela, ta jo segiakin ta jaurti! Ta oin ondo-jaten ekin detsa jentiek, geruago, ezta? Ona zala, ta oiñ ondo ondorik jentie.  TEk ondjuak dauka pluralian, eta guk lekuko bakar bati jaso detsagu ondo be. Normalian baiña, ongo esaten da gaur egunian (ETNO). Gehixenetan jangarrixegaz bakarrik erabiltzen dan arren, jeneralian onddo taldeko guztientzat darabigu ongo izena. Gehixenetan pluralian : onguak.
ontasun. iz. (OEH). Bondad, benignidad. Emakumiak aldentzen diranian edertasunen harrokerixetatik ontasunan apaiñen arduretara. (Ibilt 463).
ontza.
1 . ontza. iz. (TE). Onza, medida de peso. "Libra batek, 16 ontza"·(ETNO). Damaskiñoko bihar-lekuetako zakarretan, ontzia batua eban urretan. Ik. libra.
2 . ontza. iz. (ETNO). Onza, medida de longitud antigua. Kanian zortzittik batekua, arra erdixa; 10,45 cm. Ik. arra, kana, kana-erdi, ontza.  (EOYE, data barik, 304. or. (JEL)).
3 . ontza. iz. (AZ). Pulgada, medida de longitud antigua. Luzera-neurri zaharra. Oiñan 1 / 12a, 2,32 cm ingurukua. Hau da erderazko pulgada-n edo inch-en gitxi-gora-beherako balixokidia. Ik. arra, kana, kana-erdi, ontza.
ontzako urre. iz. (TE). Moneda de una onza de oro. Ontza bateko pixua daukan urrezko txanpona. Ez zan indianorik erlojo katian ontzako urria ez ebanik.
ontzi (untzi).
1 . ontzi. iz. (TE). Recipiente, bol, perol. "Util de cocina" (TE, 598). Atzeratizu sutatik ontzixa. / Lehenago, burdingorrizko ontzixak. / Soperian lazkotxe kirten bateko ontzi haundi bat. (Zirik 82). / Botikarixuak erakutsi zetsan arasatik hartu eban ontzi bateko hautsa. (Ibilt 472). / [Mira einda...] Harrittuta ontzi barrixetan jan da eran gozueri. (Ibilt 466).
2 . ontzi. iz. (TE). Barco, embarcación, nave, navío. Badira gaur hirurogei milla tonelada eta gehixagoko ontzixak. Ik. barku, itsasontzi.
ontzi-garbitze. iz. (NA). Fregado. Gaur zeiñek ein dittu ontzi-garbitziak?.
ontziterixa (ontzitadi) [ontziteria]. iz. (TE). Vajilla, conjunto de cazuelas, batería de cocina. "Batería de peroles. Por antonomasia, los de la cocina" (TE, 598). Haren arrioko ontziterixia, dana burdingorrizkua. / Gaiñera ontziterixa egokixa, zer-jan eta zer-erana ugari. (Ibilt 466).  Ontzitadi darabil TEk, baiña ontziterixa arruntagua da.
onura.
1 . onura. iz. (NA). Ganancia, beneficio; rentabilidad.
2 . onura. iz. (NA). Jugo, sustancia, sabor; alimento. Horrek okela zatixorrek patatei onuria emongo detse..