Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ostroztu (ostrotu), ostrozte (ostroztutze) [hostoztu]. da ad. (TE). Cubrirse de hojas, llenarse de hojas; echar nueva hoja, hojecer. "Reverdecer los árboles con nueva hoja" (TE, 614). Gaztaiñak, paguak baiño beluago ostrotutzen dira. / Maietzian izaten da paguak ostroztutzia. Ik. orrittu.
ostu, oste ( ostutze). du ad. (TE). Robar, hurtar. Ostutako gauzia bere jabiari bihurtu ezik, ez da parkatzen zeruan, nahiz da hala izan ez gizartian. / Ostutakua erosten dabenak, lapurreri laguntzen detse. / Asko ostutziak oker gitxiago dakar, apur bat ostutziak baiño. / Iñurrietari, kartzelatik urten barri, karteria ostu ei zetsen. (Zirik 97). Ik. lapurretan egin.
ota [ote].
© Aitor Usobiaga
1 . ota [ote]. iz. (TE). Argoma, tojo (Ulex europaeus). Otia baiño latzagua genduan uezaba. / Mendixa laga ezkero, segiduan egitten da txaria eta sastrakia. Otia, eta laharra, eta zikiña. Gero atzera garbitzia ez da lan makala! Aixotza hartu bihar, eta biharra egin bihar gero!.
2 . ota. iz. (TE). Vara para las gallinas. "Vara larga colocada horizontalmente a la altura que gustan las gallinas, para que éstas se acuesten" (TE, 615). Otia beheregi badago, ez dira oilluak otaratzen. / Oilluak otara erretiratzen dittuk lotara gabero.
ota-atxur. iz. (ETNO). Azadón para argoma.
ota-baso [ote-baso]. iz. (TE). Argomal, tojal. "Monte de argomas" (TE, 614). Nundik ibilli ez eukan, ota-basua zan dana eta.
ota-moltso [ote-multzo]. iz. (TE). Montón de argoma. Otia beti ota-moltzua.
otalora [otalore]. iz. (TE). Flor de argoma. Otaloria da erlak ondo ezagutzen daben urrezko lora bat.
otana. iz. (TE). Pan blanco, pan blando, hogaza. "Cierta clase de pan. En nuestra infancia se decía así de un pan blanco, poco cocido, que venía en ogazas de Mondragón, y que los patronos daban a cuenta de los trabajos devengados" (TE, 614). Trukian lana eitten ebenak, otania hartzen eben ordiaz etxerako.
otaratu, otaratze (otaratutze). da ad. (TE). Acostarse [las gallinas], retirarse. Berez oilluekin esaten da, baiña metaforikoki personendako be erabiltzen da. Illunabarrian otaratzen dira oilluak. / Gaur geuri be, goizago otaratutzia komeni jaku. / Oilluen otaratziakin haren ogeratzia.
otarra (otara) [otarre]. iz. (ETNO). Capazo; cesto, cesta. Lehen kalera, kaballuakin, ipiñi otarak eta edurtzan ra-rra!, arrastua lagatzen juaten giñan. / Beitxu ia arrautzaik dauan otaran. Ik. otzara, zara, astozara.  Gitxi erabiltzen da Eibarren; askoz arruntaguak dira "zara" eta antzerakuak ("otzara, astozara, albozara"...).
otarri. iz. (JSM). Ofita, piedra ofítica.
otatsu [otetsu]. izond. (TE). Que abunda en argoma. Kiñarra ballia, berez otatsua.
otatza. iz. (TE). Argomal, tojal. Sartu ezindako otatzia zan inguru guztian. / Elorreta gaiñian otatzia haundixa.
otoitz. iz. (TE). Oración, rezo, ruego, plegaria. Otoitza, bihotzetik atara biharrekua, eta ez buruz esan esate aldera. Ik. erregu, errezo, oraziño.  Ez da Eibarren normalian erabilli dan berbia.
© Ezezaguna
otondo-bedar. iz. (ETNO). Betónica (Stachys officinalis).  Eibarren bertan ez dogu jaso, baiña Bergaran jasota dago, eta Eibarren izena ezaguna da.
Otsana. (AN). Nombre de mujer. "Emakume izena. Otsanda-kin lotura zuzena daukana" (AN). Ik. Otsanda.  Usana. Lope Garcia de Otaola-ren alaba (EOYE, 1485,404. or. (JEL)). Osana de Burgua (Burgoa), "moça de soldada (neskame) en casa de Estibaliz de Sugadi" (EOYE, XV. mendea, 27=. or. (JEL)).
Otsanda. iz. ber. Nombre de mujer. "Andrazko izen arrunta Erdiaroan" (AN). Ik. Otsana.  Ochanda de Elçarrizaga (EOYE, 1457, 102. or. (JEL)).
otso. iz. (TE). Lobo (Canis lupus). Lehenago otsuak baziran gure mendixetan, eta baitta hartzak be.
Otsoko. iz. ber. (TE). Don Lobo. "Personificación del lobo en la fábula" (TE, 615). Otsokok esan zetsan Txapel-gorriri... / Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako...
Otua. gatxiz. (TE). Otua (apodo). "De los antiguos sobrenombres de Eibar" (TE, 615). Otua, antxiñako gizon dotore bati esaten zetsen.
otxabagin. iz. (TE). Ochavador,-a. "Otxabiña: Seguramente otxabagiña, el que sacaba la ochava a los cañones" (TE, 615). Ik. Otxabiña.
otxabau. iz. (ETNO). Ochavado (de cañones). Su-armetako kañoieri egitten jakuen eragiketia.
Otxabiña. gatxiz. (TE). Otxabiña (apodo). Otxabiñanekuak baziran Isasixan.