Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jatorri. iz. (TE). Origen; nobleza, linaje, extirpe, familia; ascendencia, procedencia. Danon jatorrixa, Eskrituren esanian, bardiña. / Euren jatorriko basarrixaren izenez [...] deitzen detse. (Zirik 83n).
jatorri oneko. izlag. (TE). De buena cuna / casa / familia. Etxe onekua, famelixa onekua. Ha gizajua jatorri onekua izan arren, eskera emonda bizi da. Ik. etxe oneko.
jatun.
1 . jatun. izond. (TE). Que come mucho; comilón,-a, tragón,-a. Jataillia, asko jaten dabena. Bere bizi guztian izan zan jatuna. / Beti izan naiz jatun txikixa. (Zirik 102). Anton. jangarka. Ik. janzale.
2 . jatun. iz. (TE). Comensal. Hamairu jatun ziran Azkenengo Afarixan.  Ez da normalian erabiltzen.
1 . jatxi, jaixte (jatxitze) [jaitsi, jaiste].
1 . jatxi (jetxi, jaitxi), jaixte (jatxitze) [jetzi, jezte]. du ad. (TE). Ordeñar. Titixeri sakatuz esnia atara. Goixian goixago behixak jaitxi, esnia plazara eruateko. Ik. eratxi.  Normalian zer/zein jaixten dan be esaten da: behixa(k) jatxi, ardixa(k) jatxi, ahuntza(k) jatxi...
2 . jatxi, jaixte ( jatxitze) [jaitsi, jaiste]. da/du ad. (TE). Bajar(se), descender. Beherago juan edo beherago ekarri / eruan. Illunabarrian jatxi dira Arratetik. / Jatxirazu argixa irakorri deiran. / Igo genduan, baiña ezin genduan asmau jaixtia. / Illunabarrian genduan erromerixa lekutik jatxitzia. / Basarri haretan, jaiegun batian, kalera jetxi biharra zeuan. (Zirik 108). Ik. beheratu.
2 . jatxi [jaitsi]. izond. (TE). Decaído,-a, alicaído,-a, abatido,-a. Baju, triste, adore barik. Harrezkero, oso jatxixa dabil ha zan harrua.
jatxiera [jaitsiera]. iz. (TE). Bajada, descenso. Mendi-goi batzuetatik, jatxieria gatxagua da igotzia baiño. Anton. igoera.
jatxigarri [jaitsigarri]. iz. (TE). Peldaño, escalón; escalera. Ipiñirazu hor jatxigarri bat, ez nein jausi.
jaun.
1 . jaun. iz. (TE). Don, señor. Kortesiazko tratamendua. / "Tratamiento dado a las autoridades civiles y eclesiásticas. Y también a los mayores" (TE, 464). Alkate jauna eta abade jauna ziran alkarregaz. / Bai, jauna, nausixa zaran partetik... Ik. dama, zaldun.
2 . jaun. iz. (TE). Señor, noble; patrón, patrono. "Señor, sujeto de derechos y obligaciones, según el concepto feudal" (TE, 464). Gazteluko erregiak Bizkaiko Jaunak ziran. / Burgoña Dukateko lurretan zan jaun, duke oso apal [bat]. (Ibilt 475). / Hango jaun nausixan zerbitzaille. (Ibilt 469).
3 . Jaun. iz. (TE). Dios, Señor. Noiz arte, Jauna, santu bedinkatua, ez dozu gure odolan kontu eskatzen lurrian diranengandik? (Apok. 6. 10). Ik. Jaungoiko.  Beste edozein persona izen moduan erabiltzen da.
Gure Jauna. iz. (TE). Nuestro Señor. "Se dice de las especies consagradas y especialmente de la hostia en el viril" (TE, 416). Gure Jaunan aurrian, belauniko zan jendia...
Jaun bedinkatua. interj. (TE). ¡Dios mío!, ¡Por Dios!, ¡Dios bendito!. Jaun bedinkatua! Zer ein dozu emon detsuten diruagaz?. Ik. Jaungoiko bedinkatua.
Jaungoiko (Jangoiko). iz. (TE). Dios. Ni zuen gurasuen Jaungoikua naiz... (Urteeria, 3. 6). / Jaungoikuan legian behian. / Azkenengo ezerezdako baten preziua, Jangoiko baten odola baiño gitxiago ez da. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. Ik. Jainko, Jaun.
Ala Jaungoikua (ala Jainkua) [alajainkoa]. interj.  "Añadido piadoso con que se agradece y corresponden las salutaciones" (TE, 123). -Egun on, etxe hontakuori! -Baitta zeuri be, ala Jaungoikua! / Ala Jainkua, laster naiz zuregaz! / -Arrasalde on danori! -Bai zeuri be, ala Jainkua! Ik. ala.  Alajainkoa (OEH): "Corresponde al vive Dios, por Cristo'; el valor que le atribuye Etxba [Etxebarria] puede ser una particularidad eibarresa sin mayor difusión en otras partes" (OEH, 1987, I. t., 607. or.).
Jaungoiko bedinkatua. interj. (TE). ¡Dios bendito!. Jaungoiko bedinkatua! Ha zan ikustekua! Ik. Jaun bedinkatua.
Jaungoiko hasarria. iz. Dios, Señor de ira. Jaungoikua, Jaun hasarria. (Nahum 1, 2-8). Ik. egun hasarria.
Jaungoikuak daki. esap. (OEH). Sabe Dios. Jaungoikuak daki ze ordu izango zan. (Zirik 25).
Jaungoikuan erregetzako bizitza. esap. (TE). El reino de Dios. Erakusten dau Ebangelixuak, Jaungoikuan erregetasunezko bizitza ez dala Euskal edo Erdal lurretako toki bat, baizik animiaren etxe barruko izate bat. Ik. erregetasun, erregetza.
Jaungoikuan izenian. interj. (TE). ¡En el nombre de Dios!. Jaungoikuan izenian ez zaittez agertu ha dagon lekura! / Jaungoikuan izenian eskatzen detsut. (Ibilt 483). / Ez! Hori ez Jaungoikuan izenian! (Ibilt 464).
Jaungoikuari eskerrak. interj. (OEH). Gracias a Dios. Jaungoikuari eskerrak, ezin izan eben bete euren asmo gaiztua. (Ibilt 456).
jaungoikobako [jaungoikogabeko]. izlag. (TE). Ateo,-a. Jaungoikuan sinisten ez dabena, jaungoikua daguana ukatzen dabena. / "Los sin Dios" (TE, 464). Hango jaungoikobakuak, eskuak odolez betetako gizon bat euken jaungoikotzat. Ik. jaungoikogabe.
jaungoikodun. izond. (TE). Deísta; creyente. Jaungoikuan sinisten dabena. Pascal jakintsua, Jaungoikoduna izanda beste asko baiño gehixago... Ik. fededun, jaungoikotar, jaungoikozale.
jaungoikogabe. izond. (TE). Ateo,-a. Jaungoikuan sinisten ez dabena, jaungoikua daguana ukatzen dabena. Jaungoikogabia; esate baterako, Hitler eta haren itxurakuak, nahiz da ahotan sarri erabilli Haren izena. Ik. jaungoikobako.   TEk ez dakar berbia ejenpluan sartuta; guk gehittu detsagu.
jaungoikotar. izond. (TE). Militante de la causa de Dios (1 M 3); piadoso,-a, religioso,-a, devoto,-a. Jaungoikuan aldeko gudaria (1 M 3). / Jaungoikuan aintza billatzen dabena. Judas -izenez "Makabeua"- eta haren anaiak, jaungoikotarrak, Jaungoikuan alde aittan agindua aurrera eruan ebenak. Ik. jaungoikodun, jaungoikozale.
jaungoikotasun. iz. (TE). Divinidad; deidad. Zesar Augustoren jaungoikotasuna, bere bendekuen legunkerixa bat izan zan.
jaungoikotasuntsu. izond. (TE). Divino,-a. Bada Mation araurako Ebanjelixuan illara bat jaungoikotasuntsua, beste hango esakera eder guztien gaiñetik.
jaungoikotsu (jaungoikutsu). izond. (TE). Místico. Mistikua. / "De los abrasados de Dios" (TE, 465). Honetariko jaungoikutsu bat, Asisko eskekua, eta baitta gure Avilako Teresa.  Mistiko erabiltzen da.
jaungoikotzako. iz. (TE). Dios pagano. Erroman, jaungoikotzako asko ziran, eta danen nausi, Jupiter edo Zeus aitta.
jaungoikozale. izond. (TE). Deísta; creyente; piadoso,-a, religioso,-a, devoto,-a. Jaungoikuan sinisten dabena, fededuna; Jaungoikuan aintza billatzen dabena, erlejiñuari emonda daguana. Jaungoikozalia, lehen esan dogun Pascal bat, Port Royalen bizi izaten jarri zan jakintsua. Ik. fededun, jaungoikodun, jaungoikotar.
jaungoikuarren [jaungoikoarren]. interj. (TE). ¡por Dios!, ¡por el amor de Dios!. Jaungoikuarren!, ez zaittez juan hara.
jaunki. izond. (TE). Adulador ,-a de los de arriba. Goikuekin beti lagun, koipe eta zurixa dana. Gizon jaunkixa, leguna goikuegaz eta gogorra azpikuentzat. Ik. harraki, astunki, ausarki, garbiki, hausiki, makalki.  Ez da erabiltzen: -ki/-ka amaierako adjektibuak ez dira gaur egunian erabiltzen izuka, izukia moduko salbuespenen bat izan ezik.
jauntasun. iz. (TE). Señorío. Gazteluko erregiak euken Jauntasuna Bizkaixan, lege zaharrak eta hango ohitturak gordetzekotan.