Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Jaione Isazelaia
jaixobarri [jaioberri]. iz. (TE). Recién nacido,-a, bebé. Bere jaixobarrixagaz izan da Arraten.
jaixokera [jaioera]. iz. (NA). Nacimiento. Jaixokeratik da holakua.
jaixoterri (jaixo-herri) [jaioterri]. iz. (TE). Pueblo natal, lugar de nacimiento, lugar de origen. Jaixo-herrixak beti tiratzen dau.  Jaixóterri erabiltzen da gehixenbaten.
jaixotzako etxe [jaiotzako etxe]. iz. (TE). Casa natal. Nere jaixotzako-etxia zutiñik geldittu ei da.
jaka. iz. (TE). Chaqueta, chamarra, cazadora. Jakia jantzitta urten dau eta ziur ez da itxuliko illuntzira arte. Ik. txamarra.
1 . jakin, jakitze [jakin, jakite].
1 . jakin, jakitze [jakin, jakite]. du ad. (TE). Saber, tener conocimiento; saber, conocer, dominar. Jira askon ondoren, jakiñ eban nun zan bere seme galdua. / Jakin guria da espirituan, gosia korputzian bezela. / Jakitzia onerako bihar da jakiñ, ez txarrerako. / Euskal-dantzariak euskeraz ez jakitzia. (Zirik 41). Ik. batek badaki, nork daki.
2 . jakin, jakitze [jakin, jakite]. du ad. (AN). Acostumbrar, soler. Ohitturia izan. --Hau dok hotza! Hau ez dok normala! --Ezeik pentsau. Bajakik maietzian hotz egitten. / Harek badaki zapatu-domeketan mendira juaten.  Baiezko perpausetan erabiltzen da: zeozeren baieztapena edo konfirmaziñua berresteko, zenbaitten ohitturian barri emoteko, egualdixaz be bai.
badaki bost. esap. (TE).  "Se dice para denotar que el referido ya dejó el estado de inocencia" (TE,209). Aspaldi badaki horrek bost, ume agertu arren
dakidanez. esap. (OEH). Que yo sepa. Neuk dakidanez bahintzat. (Zirik 53).
ez dakizu asko (ez dakik/n asko). esap. (EEE). No sabes bien. "Ezustekoren bat iragartzeko erabili ohi den esaldia" (EEE, 33) Ez dakik asko gaur ze pasau jatan!
hasteko berbia zelan emon be jakiñ ez. (EEE). No saber ni por donde empezar. "Egonezina edo urduritasuna dela eta, berbetan nondik hasi ere jakin ez" (EEE,22) Aspaldi ebillen Joxe neska baten atzetik; baiña hain zan lotsatixa, ez ekixan hasteko berbia zelan emon be
jakin erain [jakin eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Hacer saber. Ez eban denporarik galdu bere zorionan poza jakin eraitzeko lagun saskarrari. (Ibilt 457).
jakin-maña. iz. (TE). Destreza; técnica, método. Gauza guztiak dabe euren jakin-mañia.
jakiña (ba). interj. (IL). ¡claro!; por supuesto; indudablemente; por supuestísimo; sin duda; sin lugar a duda; ¡hombre!. -Berba hori "klaro ba" baiño jatorragua da ala? - Jakiña ba! / Laiño itzala eguan eta, jakiña, galdu egin giñan. / -Ez dozu, hori, zure alabia izango?! -Jakiña baietz! / -Ez dozu zeuk apurtu? -Jakiña ezetz!. / Baiña, jakiña, basarriko lanak egitten be norbaitt gelditu bihar. (Zirik 108). Ik. erregular.
jakiñan gaiñian jarri / ipini [jakinaren gainean jarri / ipini]. da/du ad.-esap. (OEH). Poner sobre aviso. Galdos jakiñaren gaiñian ipiñi zanian azkar jaso ei zittuan hankak. (Zirik 90).
jakiñian [jakinean]. adlag. (TE). A sabiendas. Jakiñian juan zan zer erantzun hartuko eban zeken haregandik. / Erregina, jakiñian bihotzari ezin jakona aindu maitte edo ez maitte izatia. (Ibilt 460). / Jakiñian hau zuzena zana eta ixillik gordeko ebana. (Ibilt 482).
jakiñian egon / izan [jakinean egon / izan]. da ad.-esap. (OEH). Saber, estar enterado,-a. Oiñ jakiñian zirala Jauregi hartan. (Ibilt 486).
jakiñian ipini [jakinean ipini]. du ad.-esap. (TE). Poner al corriente, informar, poner sobre aviso. Abixau, aitzen emon. Jakiñian ipiñi genduan zer etorren harrokerixa haren ondoren. / Partidua ordu erdi lehenago hasiko dala jakiñian ipintzia ahaztu ein jata. / Eta hala, jakiñian ipiñi eban Bernat horrek Sandras lagunori. (Ibilt 456).
2 . jakin. izond. (TE). Sabido,-a, notorio,-a; determinado,-a, preciso,-a. Jakiñekua; mugatua, ziheztu izan dana. Gauza jakiña zan zerek urtengo eban nahaste hartatik. / Ez giñan geratu egun jakin baterako. / Leku jakiñian laga giltzia.
jakinbihar [jakinbehar]. iz. (TE). Curiosidad, deseo de saber, ansia de saber; interés. Jakin-nahixa, jakinguria. Gazterik, gauza guztien jakinbiharra agertu eban.
jakintasun. iz. (TE). Sabiduría, ciencia, saber. Jakintasunan hasieria edo oiñarrixa da, Jaungoikuan bildurra (Esak. 1. 7). Ik. jakintza, jakitturixa.
jakintsu. izond. (TE). Sabio,-a, docto,-a, que demuestra sabiduría. Jakintza gaien gaiñian edo gai jakin baten gaiñian asko dakixana. Alfonso Hamargarrena errege jakintsua izan zan. / Salamancatik etorri jaku jakintsu hori. / Nik liburu batian irakorri najuan, jakintsu bati gaiñera. (Zirik 108). Ik. jakittun.
jakintza. iz. (TE). Ciencia; saber. Gaurko jakintzak hainbeste luzetu dira eze, laburrenantzat nahikua ez gizonak bizixa. Ik. jakintasun, jakitturixa.
jakinzale [jakintzale]. izond. (TE). Estudioso,-a; curioso,-a; investigador,-a. Jakintza zalia, jakinguria dabena. Euskaldun jakinzalia, gitxin lakua.
jakittun [jakitun].
1 . jakittun [jakitun]. iz. / izond. (TE). Sabio,-a, culto,-a, erudito,-a. Asko dakixana, jakintsua. Gizon jakittuna galdu genduan haren heriotziakin. / Bada Plaentxian gizon bat herriko guztiak jakittuntzat daukena; baiña jakintsu gehixenen antzera "despistau" haundi bat ei da. (Zirik 111). Ik. jakintsu.
2 . jakittun [jakitun]. (OEH). Sabedor,-a, conocedor,-a, que está al corriente. Jakittun egin. (Zirik 98).  Egin, egon, ipini, jarri aditzekin erabiltzen da.
jakittunkerixa [jakitunkeria]. iz. (AN). Pedanteria, sabihondez. Baiña alde batera utzitta hónek jakintsukerixok... (Ibilt 150).
jakitturixa (jakiturixa, jakitxurixa) [jakituria]. iz. (TE). Sabiduría, sapiencia, saber, erudición. Sokratesen jakiturixia zan, ezer ez ekixala jakitzia. / Jaungoikuan bildurtasuna, jakitturixian hasieria (Esak. 1. 7). / Horretarako dittuk hire batxillerrok, jakiturixok eta medikuntzok? (Zirik 52). / Hau dok donostiarren jakitturixia ta adelantua. (Zirik  81). / Mozoluak illunian ikusten dabelako, Atenasen Jakitturixian idurixa zan. (Ibilt 246). Ik. jakintasun, jakintza.
jamoi. iz. (NA). Jamón. Gixarria jamoia da, e? Guk "urdazpikua" ero "jamoia" esaten detsau; baiña gehixao esaten detsau "jamoia" "urdaiazpikua" baiño. Ik. gixarra, urdai, pernil, urdaiazpiko, urdaigixarra, hirugixarra.  Asko erabiltzen dan maillegua da.
1 . jan, jate.
1 . jan, jate. du ad. (TE). Comer, alimentarse. Jan bizi izateko; ez bizi izan jateko. / Ondo jatia, gauza ederra. Ik. bazkaldu.
2 . jan, jate. du ad. (ETNO). Comer, rebajar, quitar material. Erremintta baten bittartez materixala kendu. Hori hortzori motza darabik eta jan eziñik bihar gitxiago egitten diharduk; gaiñera piezak be latz-latz lagatzen jittuk. / Horri trankil jan heikixo beste pare bat milimetro gehixago, hainbeste perdoi bajaukak-eta. / Erreminttiak ganoraz jango badau ahua zorrotza bihar. Ik. hur bat emon, ikutu bat emon, kuriosotu.
3 . jan, jate. du ad. (OEH). Corroer, carcomer, remorder. Artadi han euan gallego artian tripak jaten. (Zirik 117).
jan barri [jan-berri]. adlag. (TE). Recién comido,-a. Jan-barri nago eta ezerk ez desta gogorik emoten.
jan zaharrian. esap. (VO). Horas después de haber comido. Orduak jan barik. Baiña ez dau denporia aitzen emoten, personia zelan daguan baiño (VO). "Significa el estado de unas pocas horas después de comer, terminando quizá la digestión. No quiere decir "en ayunas", que se dice: baraurik" (VO). Gosia ez: jan zaharrian, ba ero gatx eiñ ero zeozer agertu jan zaharrian. Jan zaharrian da denporatxo bat pasau eta gero, jan, bazkaldu eta handik ordu bira ero gehixao. Baiña "jan zaharrian" eta "baraurik" ez dira igualak. / Jan zaharrian ba korroskadak ero bata ero bestia ero, jan zaharrian.. Ik. baraurik.
jan-eranian [jan-edanean]. adlag. (OEH). Comiendo y bebiendo. Jan-eranian ta umore onian parerik bakua. (Zirik 102).
jan-jan. esap. (TE). Comer hasta hartarse, comer hasta saciarse. "Comer a hartura" (TE, 459). Eguardixan, jan-jan babak eta kitto egun guztirako.
zer jan. iz. (OEH). Qué comer, comida. Laukuakin zer jan dagok, baiña holákuekin ez jan ta ez jantzi. (Zirik 41). / Zer jan eta zer erana ugari. (Ibilt 466).
2 . jan. iz. (TE). Comida, alimento. Ondra-jan hartan, jana eta erarixa nahi beste. Ik. janari, jateko.
janaldi. iz. (OEH). Comida, acción de comer. Patxiku Garratzaren janaldixa ikusi nahixan. (Zirik 71).
janari. iz. (TE). Comida, alimento. Hango lurrak bihar baiño gehixago emoten dau janarixa. Ik. jan, jateko.