Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
errudun. izond. (TE). Culpable. Ik. kulpadun.  Ez da berba normala Eibarren.
errueda. iz. (ETNO). Rueda hidráulica. Uran energia biraketa-mogimendu bihurtzen daben makiñia. Errueda hidraulikua, turbiñia edo azeliña. Ik. azelin, errobera, tikiñoi.
errugabe. izond. (TE). Inocente. Ik. kulpabako, kulpagabe.  Ez da berba normala Eibarren.
errukarri (errugarri, errukigarri). izond. (TE). Digno de compasión, digno de lástima. Errukixa emoten dabena. Nik ikusi nebanian, errugarrixa eguan kristaua. / Lehenguak ezebez; oin lehenguak, geure moruan baztartuta, eta bakia! Oin beste estilo batera jentia!: oingo eskolak eta!... aai! aittan eta aman errukarri. Aittak ero amak sueldua ez badake.... / Andrazko errugarrixa. (Ibilt 472). / [Dukiak] ikusirik hango agiri errukarrixa, Zalduna jaso gura izan eban, ia bizixa gorde zeikixon ahal zana eitteko. (Ibilt 489). / Eta borreruak etxetik kanpora alde ebanian, neskame errukigarrixa agertu zan etxekoandriagana, belauniko, negarrez, esanaz zerlako miñak enon zetsazen uezabak. (Ibilt 470).
errukarrizko (errugarrizko). izlag. (OEH). Lastimoso,-a, que da lástima. Damia hasi zan errugarrizko hilletan esanaz [...]. (Ibilt 487).
erruki. iz. (TE). Compasión, lástima; misericordia, piedad. Hutsik eta gorri, errukixa emoten dabela dabill. / Eztau iñorendako errukirik. (Zirik 12).. / Fraille gizajuak [...] urten eban lau oiñian erruki eske Jaungoikuan izenian. (Ibilt 462).
erruki izan. esap. (OEH). Tener compasión, compadecer(se), apiadarse. Neskamian erruki zan. (Ibilt 470).
errukitsu. izond. (TE). Compasivo,-a, misericordioso,-a. Batzuk errukitsuak, beste batzuk bihotz-gogorrak.
errukittu, errukitze ( errukittutze) [errukitu]. da ad. (TE). Compadecerse, apiadarse, tener piedad. ... eta hurreratu zanian, Jerusalem-go harrixak ikusirik, errukittuta negar eiñ eban beragaittik esanaz: "Bazenkizu zer datorkizun...". / Gizona zan partetik, jakiña zan errukittutzia, baiña ez eban jardun bihar errukixan behian. / Juezak, esaten dabe ez dabela bihar errukitzia, bere zeregiña ez dalako ona izatia, ezbada ze bardiña. / Errukittu zan senar zoruan alde. (Ibilt 466).
ertz.
1 . ertz. iz. (TE). Borde, límite, cabo; arista, esquina. Pagadi haren ertzian, urritx asko izaten zan behin maietza ezkero. / Hartixozu ertza azpildura bategaz. / Ertzak biziegi dittuen erreminttekin eskuetan ebagixak sarri. / Bizi-bizi jaukak ertza pieza horrek. / Ogeratu ziran baketan senar-emaztiok, baiña bai kandela asko zirala argi eitten ertz guztietan. (Ibilt 467).
2 . ertz. iz. (TE). Posición, categoría; condición. Hartuko zenduke zuk haren ertza!
ertz-bizi. iz. (TE). Arista (afilada); de vivos perfiles. Alluzko hatxan gaiña, ertz-bizixa da.
ertz-hil. iz. (TE). Arista de esquinas redondeadas. Hango mendixak, ertz-hillak; oso biribilduta gehixenak.
ertzak hil. du ad. (TE). Limar/matar aristas. Ertzak hil biharra dauka pieza honek. / Lima legunagaz ertzak hilda lagaixozuz.
Ertzil. b. iz. (TE). Ertzil (caserío). "Caserío en Elgoibar" (TE, 341). Aginaga onduan be badago hori izenori daukan basarrixa, Barinaga partian. Errebal kaleko Ertzillenekuak, Ertzil baserrikuak ziran.
1 . eruan (eruen), eruate [eroan]. du ad. (TE). Llevar. Arrio haundixa eruan eban emaztiak ezkondu zanian. / Eruatia nola nekatsua zan, gauza guztiak gehixago balio izaten eben Arraten. / Auzoko andra guztieri autuá eruatera. (Zirik 27). / Zoroetxerako bidia daroia. (Zirik 67). / Lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28). / Kuartuan sartu zanian, Joxe Mokok eruan eban atsekabia.(Zirik 68). / Atara eban ogetik emaztia bertan zan bezela, eta eruan eban lehengo bedartzara. (Ibilt 471). / Bere intenziñua aurrera eruateko. (Ibilt 484).
2 . eruan [eroan]. iz. (TE). Paciencia. Pazientzia, sufritzen jakitzia. Gure ama koittauak baeban eruana. Ik. sakatu, sufridu, aguantau, pazientzia.
eruan on. esap. (AN). Paciencia. Pazientzia haundixa. Lagundirazu hutsunetan euki deiran eruan ona (Ibilt 107). / Eskerrak emazte burugiñan eruan onari. (Ibilt 467).
eruan oneko. izlag. (TE). Paciente, sufrido,-a. Pazientzia haundikua, sufritzen dakixana. Gerran eta baketan, etxian eta kanpuan, eruan-onekua. Anton. eruan txarreko. Ik. eruantsu.
eruan txarreko. izlag. (TE). Impaciente, de mal genio; irascible, irritable. Pazientzia bakua eta sufritzen ez dakixana; zazpikixa eta erria. Eruan-txarrekua, hartu daben gizona. Anton. eruan oneko. Ik. erre.
eruantsu [eroantsu]. izond. (TE). Pacienzudo; paciente; sufridor. Ama guztiak dira eruantsuak. Ik. eruan oneko.
eruantzaille (eruataille). iz. (TE). Carguero,-a, trabajador que lleva la carga. "Mozo de cuerda" (TE, 341). Eruantzaille biren kontua Eibarren: "Bostegun hiretako eta bostegun neretzat, milla esker emon jestaz ba bixondako". / Maleta eruatallia. (Zirik 14s).
eruanzale [eroanzale]. izond. (TE). Tolerante. Idia guztietako gizonak zittuan lagun, eruanzalia zalako. Ik. eregi, zabal.  Ez da erabiltzen. Normalian "tolerante" esateko zabala, eregixa erabiltzen da.
erube. iz. (ETNO). Salamandra (Salamandra salamandra). Ik. urandra.
esaera (esakera, esanera). iz. (TE). Dicho; refrán, proverbio. Esaeria dan bezela, "Gabonetan keixak". / Antxiñako esakeria, "euzkixa nora dan, hara zapixak". / Haren esakeria, sarrittan guzurra. / Kaporala mozkorrillo bat zan. Bizi zian gure onduan, etxe onduan. Haren esaerak, terribliak! Piso askon uezaba zan, eta -"ene! Kaporala! baiña hainbeste diru hekan, diru eta pisuak hekazen eta, ze ein detsek? jan?!, zelan jan leikiaz ba?!" -"nik ez jittuaraz jan, nik eran! ein jittuaraz!". / Esaeriak diñuan moduan: sasixan zarraparria danian, zerbaitt izaten da. (Zirik 62).
esaga. iz. (ETNO). Vara que sujeta la carga del carro; vigueta del carro. Ezpata bixak lotzen dittuan eta kargia eusten daben egurra. Ik. burdi, burgaiñeko, burtezpata.
esaga-ziri. iz. (ETNO). Cuña para la vigueta del carro. Esagia bere lekutik ez dein urten, ezpatan sartzen dan zirixa. Ik. burdi, burtezpata, esaga.
esamesa. iz. (JSM). Habladuría, murmuración; dicharacho. Esamesak besterik ez dira horrek. Ez egin kasurik kalian entzundakuari.  Batez be pluralian erabiltzen da.
1 . esan, esate.
1 . esan, esate. du ad. (TE). Decir; contar, revelar. Aurretik esan netsan zer etorriko jakon. / Gauza bat da esatia eta beste bat eittia.  Ze testuingurutan erabiltzen dan, esangura asko hartu leikez: pronunciar, avisar, llamar, eta abar.
2 . esan, esate. du ad. Dar el nombre de, decir, llamar. Deittu, izena emon. Lagunak "Bizkai" esaten detse.
3 . esan, esate. da ad. Dar el nombre de, decir, llamar. Deittu, izena emon. Eibarren zulatzeko erreminttiari barautsa esaten jako eta ez *brokia.
da esatia. esap. (OEH). Es decir. Ausartu dalako zure emaztian garbittasuna --hau da esatia, zuria eta zure umiena-- loittu guran ibiltzera. (Ibilt 479).
esan erain [esan eragin]. dio ad. (OEH). Hacer decir. Leziñua ez ekixanian bigarrenez esan eraitzen zetsenekuakin. ( Zirik 86).
esan eta egin. esap. (OEH). Dicho y hecho. Esan da ein gaiñera! (Zirik 120).
esan gura izan. du ad. (TE). Significar; querer decir. "Apostolos", esate baterako, da berba bat esan gura dabena: "aindutakua" (Barri Ona munduan zabaltzera, aitzen da). / Erregiñak jakin nahi erantzun horrek garbi zer esan gura eban. (Ibilt 458).
ez detsut/dot esango. esap. (AN). No lo diré, no lo sé. -Horrek gizonorrek ferreterixia jakak Elgoibarren, ez? -Ez deuat esango.  Solaskidian jakinahixa asetu ezin danian; ezezko esaldixetan erabiltzen da: ez detsut..., ez deuat..., ez dot esango.