Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
1 . erain, eraitte (eraitxe, eraintze) [erein, ereite]. du ad. (TE). Sembrar. Saill honetan erain dogu aurten garixa. / Lurra aukeran dan artian gura genduke garixak eraintzia. / Garixa eraitten zan nobienbrian. Gari-hazixa espresamente gordetzen zan. Eta kanbixau be eitten zan. Igual, Kiñarra Balletik Arrate Ballera, kanbixau eitten zan hazixa. / Esr. Zer erain, haxe batu.
2 . erain [erein]. iz. (TE). Sembrado; sembradío. Eta baitta gertau zan zapatu baten, Bera eraiñak zihar zoiala bere ikaslarixak... (Luk. 6. 1). Ik. solo, sail.  Ez da Eibarko berba normala, ezta alor be.
3 . erain, eraitte (eraitxe, eraitze) [eragin, eragite].
1 . erain, eraitte (eraitxe, eraitze, eraintze) [eragin, eragite]. dio/du ad. (TE). Mandar hacer; obligar a, empujar a. Egiñerain; Zerbaitt egittera bultza egin. Iñori gauzak erain eta norbera alpertsuan egon, askon bizilegia. / Eittiak aldian, eraitziak asko balio dau. / Ogeratu eban eta semia eraiñ zetsan. (Ibilt 392). / Barre eraintzeko. (Ibilt 476). Ik. agindu, egiñerain.
2 . erain, eraitte (eraitxe, eraitze ) [eragin, eragite]. dio ad. (TE). Mover, menear, hacer mover; remover, revolver. Mogidu, mogitzera bultza egin. Eraixozu hauspuari, suteixa bizittu deiñ. / Sehaskiari apur bat eraitzia nahi bazendu, umiak lo ein deixan... / Hankiakin erainda ibiltzen zan tornu zahar bat. (Zirik 106).
3 . erain, eraitte (eraitxe, eraitze) [eragin, eragite]. du ad. (AS). Forzar, desencajar, mover. Bentana, ate edo holakon bat indarran puruan zabaltzia, eta okertuta edo hondatuta lagatzia.
eraingille [ereingile]. iz. (TE). Sembrador,-a. Entzun: hor nun Eraingillia aindu zan eraintzera, eta... (Mark. 4. 3).
eraitte (eraintze). iz. (ETNO). Siembra. Nekazaritzako biharretako bat: goldatzia, eraittia, jorratzia, ebatia eta batzia.
erako egon. esap. (TE). Estar dispuesto,-a; estar en vena. Zeozer egitteko era egokixan egon. Erako dago gaur gure gizona soiño-dantzarako.
erakusgei [erakusgai]. iz. Ejemplo; muestra. Baña ausarkixena be [ipuiña], ez da erakusgei on bat besterik pekatari garanon osasunerako. (Ibilt 454).
erakuskizun [erakusgarri]. iz. (AN). Ejemplo, enseñanza. Gizon honek [...] erakuskizun eder honegaz... (Ibilt 86). / Eta juaten zan katigu ziran kidekuengana, eta guztientzat zittuan erakuskizun lagungarrixak eruan onian jarraitzeko bzimoduari. (Ibilt 410).
erakustaille [erakusle]. iz. (TE). Maestro,-a, instructor,-a. Eraskustaille ona izateko, ez da nahikua jakitzia; horren gaiñian bihar da berezko grazia bat. Ik. maixu, irakaslari.
1 . erakutsi, erakuste.
1 . erakutsi, erakuste. du ad. (TE). Mostrar, enseñar. Ikusi erain, begixen aurrian ipini. Erakutsi desta bere etxia. / Ez eban nahi erakustia zer eukan barruan. / Heure ipurdixa erakutsi. (Zirik 46). Ik. ikusi erain.
2 . erakutsi, erakuste. du ad. (TE). Enseñar, instruir. Zerbaitt egitteko jakiturixia edo abildadia emon. Gazte-gaztetatik erakutsi bihar jako irakorten umiari. / Ez dakixanari erakustia, bihotz oneko obria. / Tximiñuari biharrian erakustia. (Zirik 112).
2 . erakutsi. iz. (TE). Enseñanza; doctrina. Nazaret-eko Jesusen erakutsixak Ebanjelixuan dittuzu.
erale (eranle) [edale]. iz. (NA). Bebedor,-a; borrachín.
eralgi (iralgi), eralgitze. du ad. (TE). Cerner, tamizar, cribar. Uruna galbahian iragaztia, azalak eta zati larrixak kentzeko (ETNO). / "Cerner en el cedazo" (TE, 437). Arto-uruna, eralgi ein bihar da taluak eitteko. / Galbai zehian eralgitzia bihar dau urun horrek. / Perderrenekuak, txakurreri eraintzen zetsen uruna iralgitzia, tanbor baten giltzpian sartuta. / Ta urunek eralgi bihar izaten dau labako sua eitteko; handik errotatik etorrittako urunek. Garixak zer eukitzen daben badakizu? Azala! Horrek azalok ez dira eitten urun. Horrek azalok urunakin etortzen dira nahastien, baiña galbaran... Zerratue zan hori galbahie, zerratue. Ta han ipini makillie ore-mahaixen, erdixen, ta eraiñ holan eitten otsen andrazkuek, ta urune behera urteten zan, ta zahixe galbaran barruen gerazen jakon. Zahixa larrixague, ta galbaran ha irazteko geratzen zan; baiña uruna behera irazi. Ik. birrin, birzahi.
1 . eran (edan), erate [edan]. du ad. (TE). Beber. Eran, eta iñon kontura, haren poz bi haundixenak ziran. / Bere neurrixan eratia, ondo dago. / Hárek txurrut zaliak, jan eztakitt eingo eben, baiña edan bai ugari. (Zirik 42).  JSMek edan aldaeria bere idiolektokotzat dakar (2000, 1007. or.), baiña ez da forma normala Eibarren.
2 . eran [edan]. iz. (TE). Bebida. "Provisión de bebidas" (TE, 319). Gaurko erromerixan ez da falta izan erana. / Medikuak ezeuan ba edana debekatu? (Zirik 93). Ik. erari, erateko.
eranda [edanda]. adlag. (TE). Bebido,-a, embriagado,-a. Andra koittauari, egunero eranda etxeratzen jakon gizona.
erantegi (erantei) [edantegi]. iz. (TE). Bar; taberna; bodega. Ixa aterik ate daukazu han eranteixa.
erantzaille [edataile]. iz. (TE). Bebedor,-a; chiquitero,-a. Itxotzekuak darabixez alboko tabernan, hiru edo lau erantzaillek.
1 . erantzi, eranzte. da/du ad. (TE). Desvestir(se), despojar(se); desnudar(se). Erropia kendu; biluztu. Erantzi gaittian igarirako. / Erantzi naiz eta hamen narrugorrixan Jaunan aurrerako. / Hobeko dozu oiñ eranztia jai-egunetako soiñekua. / Sartu zan etxeko peoran da erantzi zittuan oiñetakuok eskillaretan zaratarik ez ataratzeko. (Zirik 25). Anton. jantzi.
2 . erantzi. iz. (TE). Desnudo; desnudez. Biluzixa. Artian aritzen diranendako, erantzixak ez dau pekaturik.