Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bide.
1 . bide. iz. (TE). Camino; carretera. Armerixako biharrik-ez baten, bidia zabala eta ederra eregi eben armeruak, Eibartik Izura. / Bestiak aurrera jarraitu eban, bidian harrapauko ebala pentsaurik. (Zirik 74). / Beste satelite bat bota ei juek oin be, nork jakik zenbat bidian. (Zirik 23).
2 . bide. iz. (OEH). Medio, procedimiento, método. Ta oingo hau izango ahal da bide bat sorkaldeko euskaldunak gure euskalkixa ta psikologia hobeto ezagutu deixen. (Zirik 6).
3 . bide. iz. (OEH). Ocasión; peligro. Dukian lurretatik urrindurik galtzen eban alkar ikusteko bidia. (Ibilt 482).
4 . bide. iz. (OEH). Motivo. Jentia hartaratzen danian moda bezela izaten da eta barriketarako bide bat. (Zirik 84).
bide bat egin. esap. (TE). Abrir un camino, propiciar, posibilitar. Zeozetarako aukeria emon. Bide bat eirazu, ikusi deiran zuen aitta. / Bide bat eirazu etxe hau saldu deiran.
bide batez. adlag. (TE). De paso, aprovechando la ocasión. Elgoibarren izan naiz eta bide batez erosi detsat auzokuari bihar eban ontzixa. / Haren [emaztearen] pekatu itzala ahal ete zan garbittu eguneroko mezegaz; eta bide batez beria ordaindu. (Ibilt 490).
bide-makilla. iz. (TE). Bastón alto; bordón. Zetorren, bide-makillan Mendaroko erroskak zittuala.
bide-ur. iz. (ETNO). Riachuelo que se forma en los caminos cuando llueve mucho. Euri asko egin dau itxuria, bide-urak doiaz-eta. Ik. erreka-txindor, ur.  Normalian pluralian.
bidez bide (bidez-bidez). adlag. (TE). Por el camino, siguiendo el camino. Behiñ hara ezkero, bidez-bidez helduko zara herriraiñok.  Leku batetik bestera bide batetik edo gehixagotik egindako biajia bidez-bidez be esaten da.
bidez-ibiltari. iz. (TE). Peregrino,-a, nómada, transeúnte. Bidez-ibiltari eta erbesteko naiz zuen artian; emoirazue hamen sailtxo bat nere hildakua lurrian etzin deiran (Gen. 23. 4). Ik. bidezko.  Izenondo moduan be erabili leike.
lehengo bidetik. esap. (OEH). (Seguir, etc) como antes. Munduak, oker edo zuzen, lehengo bidetik jarraitzen eban. (Zirik 9).
bidegin. iz. (TE). Precursor,-a, predecesor,-a. Juan Batiazaillia zan Kristuan bidegiña. / Antxiñakuak, jakintza honen bidegiñak.
bidekurutz [bidegurutze]. iz. (TE). Cruce. Bidekurutz baten, trenbidia zaintzen bizi da.
bideratu, bideratze ( bideratutze). da/du ad. (TE). Encaminar, guiar; encarrilar, enderezar. Bidera bihurtu; helburu batera zuzendu. Galduta agertu naiz basuan, baiña ziharka bideratu naiz. / Nekez baten, ahal izan neban zuzeneko bidera bideratzia. / Itsasuan bideratutzia izarrengandik ahal izaten da. / Ondo esanaz, bideratu eban onera.  Esangura fisikua eta abstraktua daukaz.
bidetako (biretako). iz. (NA). Mendigo; peregrino mendicante. Bidetakuak, honek etortzen dia ba bidian gizajuak, ahal daben moruan?, motxaillak be ez dia eta... / Bidetakuak eskian ibiltten zian, hona be etortzen zian. Hamen eskekuena esaten zan holan, bai-bai... Ataira etortzen zian; zuk ez dakizu baiña errezau eta... Aitta gura bat errezau eta... Bai-bai-bai-bai!, hoixe!
© Jaione Isazelaia
bidetxingor (bidetxior, bidezingor, bidezi(d)or) [bidezidor]. iz. (TE). Atajo; sendero. Mendiko bide txikixak, ganauen edo personen ibilixak zabaldutakuak (ETNO). / "Sendero abierto en el monte por el ganado" (TE, 258). Burdibidietatik ibilli biharrian, bidetxingorretatik juaten zan. / Bidetxingorra jarraittu eta heldu giñan bide nausira. / "Bidezingorra" ero "txingorra" be bai, Eibarren esaten da: bidezingorra, bide estutxo bat mendixan. Ik. burdibide, estrata, harbide, gorputz-bide, txingor, andabide.
bidezinga. iz. (AS). Callejón estrecho; callejón; calleja.
bidezko. iz. (TE). Peregrino; transeúnte; trotamundos. Bidezkuari ostatua emotia, kristau legia. Ik. bidez-ibiltari.
bienke (beinke) [beinke]. adlag. (TE). Ciertamente, así es; cierto. Izan be, bai seguru. / "Voz seguramente viciosa, con que se asiente a lo que se ha escuchado" (TE, 258). Bienke, errezoia daukazu esan dozun guztian. / Beinke: zer ikusi, a ikasi. / Aingira irristakor madarikatua! [...] Bai,... beinke... aingiria labana dala! (Zirik 101). Ik. erregular, kontizu, itxuria.
© Jaione Isazelaia
bigantxa. iz. (ETNO). Ternera hembra. Behi gaztia, 6-8 hillebete baiño gitxiagokua, biaia baiño gaztiagua. Daukaguz bigae bat, bigantxa bi. Ik. behi, biai, urrusa.  Ez dirudi gaur egun erabiltzen danik. Begiratu biai sarrerako oharra.
bigarren. zenbtz. (TE). Segundo,-a. Ordinala da. Arraza guztian batasuna, Adam gure lehenengo Aittagandik datorkigu, eta bigarren Adam esaten jakonagandik indar gehixagokin.
bigarrenez. adlag. (OEH). Por segunda vez. Bere ume denporako eskoliakin gogoratu zan, leziñua ez ekixanian bigarrenez esan eraitzen zetsenekuakin. (Zirik 86).
bigarrengo. izlag. (OEH). Segundo,-a; secundario,-a. Konziertu batian, musikia bigarrengo gauzia da. Modia, modia; modara jantzi ta modara ibilli. (Zirik 85).
bigun.
1 . bigun (biun). izond. (TE). Blando,-a, tierno,-a; mullido,-a, suave. Ogi bigunakin, etxekoandrak ez dauke konturik. / Bihotz biguna eban, beriendako eta ostianguentzat. / Ohe bigun goxuan. (Zirik 118). / Berba bigun hónek esanaz. (Ibilt 485). Anton. gogor.
2 . bigun (biun). adlag. (TE). Blandamente, con suavidad. Ein zittuan hondamendixak kontuan izanda, bigun hartu eben. Ik. bigunki.
bigundu, biguntze ( bigundutze). da/du ad. (TE). Ablandarse, enternecerse; ablandar, reblandecer. Bigun edo bigunago bihurtu. Bigundu nintzan berari entzunaz. / Milla berba samurregaz biguntzia gura eban jueza. / Bigundu dot argizaixa, nahi dan itxuria emoteko gei honi. / Errazagua hatxa bigundutzia, ha gaiztua baiño. Ik. beratu, samurtu.
bigungarri. iz. (TE). Acolchado, edredón, cojín. Korputzak, lo eitteko bigungarrixa eskatzen dau. / Mendixan, orolgixa bigungarri.
bigunki. adlag. (TE). Blandamente, con suavidad. Gogor eta bigunki: bigunki esanetan, gogorki obretan. / [Erregiña] bigunki lurrian jartzen eban artian. (Ibilt 459). / Hartu eban besuetan bigunki esanaz, munduan ez zala ezer haiñ gatxa, beragaittik eiñgo ez ebana. (Ibilt 485). Ik. bigun.
biguntasun. iz. (TE). Suavidad, blandura; condescendencia. Ama baten biguntasunagaz hartzen eban, nahiz esker txarrakin erantzun.
bigununa [bigunune]. iz. (TE). Punto flaco, zona blanda; punto débil. Maillatuta eguan lekuan, bigununia eukan. / Atzekaldetik uezaba agertu jakon [neskamiari], eta hartu zittuan besartian estuturik koittauaren bigununak. (Ibilt 474).
bihar [behar].
1 . bihar [behar]. iz. (TE). Necesidad; obligación, deber. Ederto dago pinttura hori, baiña ondiokan ikutu biharra dauka. / Hori arazuori konpondu biharra dago. / Biharra dogu bihar-biharrekua. / Ogixa, biharrekua, eta baitta liburuak be. / Errotatxok ez eban lagun biharrik zaragixak hustutzeko. (Zirik 70). / Eta, emakumiok parkatu oin be zuek txarto laga biharra. (Zirik 119). / Ez eban Zaldunari luzero itxaiñ biharrik, ba honek berihala urten eban. (Ibilt 484). Ik. premiña.
2 . bihar [behar]. iz. (TE). Trabajo, labor, tarea, quehacer. Astegunian biharra eiñ, eta jai-egunetan ibilli, hogei-errialeko bati begiratu gabe. / Badakigu bihar batzuek beste batzuek baiño hobiak dirana. Baiña, munduan danok baketan bizi bihar bagara, biharra dogu bihar-biharrekua. / Hobe heuke firin-da-faran ibilli barik biharra zintzo egingo baheu. / Eibarren krisis gogor bat izan zan, ta bihargiñik gehixenak bihar barik geldittu ziran. (Zirik 48). / Ezin igarri biharrian ala denpora-pasa ziharduan. (Zirik 55). / Burdiñako biharretan asko erabiltzen da zianurua. (Zirk 23). / Pernando gizajuak baeban nahikua bihar zutiñik egoten da ate-morroilluan giltz zulua billatzeko zelan izango zan ba gauza. (Zirik 37). / Hari [emaztiari] bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban, nahiz bihar ixillian. (Ibilt 469). / Esr. Beti biharrian da kaka morralian. Ik. lan.  Eibarren biharra gehixago erabiltzen da lana baiño. / "En Eibar, este vocablo tiene uso dominante sobre su sinón. lana" (TE, 256).
bihar dan moduan [behar den moduan]. esap. (OEH). Como es debido. Gaztiak ez dakixe zaharrak bezin ondo berbak alkarri josten, ezta bihar dan moduan erabiltzen be. (Zirik 30).
bihar izan [behar izan].
1 . bihar izan [behar izan]. du ad. (TE). Necesitar. Norbaitten edo zerbaitten premiñia izan. Iñor bihar izatia, gauza tristia; baiña ez (da) iñor munduan bakarrik nahikua danik. / Bihar bada eta zeuk badeitxozu, etorriko nai. / Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia.
2 . bihar izan [behar izan]. du ad. (TE). Tener que, deber, haber de. Gehixenetan beste aditz baten ondoren: aldendu bihar, emon bihar... Hirurogeta hamar urteko aldendu biharra izan eben; artian, erbesteko ogi garratza, negarrekin beratutakua eruaten eben agora. / Eskerrak emotia bihar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. / Mundu honetan poza ta penak danak bihar dira hartu. (Zirik 97). / Zeuena erdibana izan biharkok (biharko dok), guk gurerik etxaukagu-ta (ez jaukagu-ta).(Zirik 9). / Alper-alperrik zan agiraka eittia; da andriak, nahi tta nahai ez, obeidu bihar izaten eban. (Zirik 24). / Zer!? Tranpia kendu bihozula (bihar dozula) ta itxaitteko? Ez horraitxiok! (Zirik 121). / Deittu zetsan Dukesiak honi zerbaitt bakarrian aiñdu bihar baletsa letz. (Ibilt 475). / Alkarri ezer esan bihar barik, bixak ahalegindu ziran alkarregaz bakarrian agertzeko. (Ibilt 459).
3 . bihar izan [behar izan]. du ad. (NA). Querer. Ze bihozu oin, laztana? ez egin negarrik.
bihar-ez. iz. (OEH). Desgracia, infortunio, contratiempo. Jausi zan kontuan zer zorigaiztoko bihar-eza batu zetsan bere buruari. (Ibilt 458). Ik. ezbihar.
bihar-sari. iz. (ETNO). Salario; jornal; sueldo. Bihargiñak bere biharragaittik aldiro kobratzen daben diru-sarixa. Ijeleak izaten dau biharsari edo aloger gehixago, eta honek izaten dittu egunekuaz ostian, eskupeko eta atsegin-sarixak. Ik. jornal, nekesari, soldata, aloger.
biharra egin [behar egin]. du ad. (TE). Trabajar. Lana egin. Biharra einda bizi izatia, Jaungoikuan legia. / Jeneralian hamalau urterako danak biharrian. Ta desiatzen danak taillarrera juateko! Zergaittik eze kulturarik ez zeguan. Gurasuak be igualak ziran, eta ez zeguan kultura hori "biharra baiño estudixaik", noberari esateko. Eta holaxen. Juaten ziñan eta dirua gaiñera! Neri akordatzen jata, hamalau urtera sartu, ta lehenengo kinzenan fraka luziak; eta beste hiru lagunek be iguala! Ta juan tabernara domekan, ta zigarro-paketia erosi genduan, txikitua eran, ta zigarro bat erre... "Hamen gauaz!" Ustez ein giñala gizon!. / Oingo munduan, zenbat bihar ein bihar dan, biharrik ein barik bizi izateko. (Zirik 44). / --Zer da Patxiko; bihar asko eitten al da? --Baj! pagatzen dabenagaittik... (Zirik 55). / Eibarko basarrittar bati, kalian biharra eitten ei ebana ei zan, [...] preguntau ei zetsan kapitanak, ia zer ofizio eban. (Zirik 72). Ik. lan egin.
biharra emon. du ad. (TE). Dar trabajo, ocupación; emplear. Geldi ziran bihargiñeri biharra emoteko asmuan aindu zan Izurako bidia.
biharra erain [behar eragin]. dio ad. (OEH). Hacer trabajar. Biharra egiñ erain. Derrigorrezko bihar horrek biharra eraitten zetsen. Izan be eurendako hori zan biziaren garratza: biharra. (Zirik 11).
biharra euki. du ad. (TE). Tener trabajo, empleo, ocupación. Ez zan pozgarri txikixa sasoi hartan biharra eukitzia, hainbeste geldi ziran artian. / 1940-1950 inguruan Alfa, Orbea ta GACia haundiñak. GACia momento batzuetan Alfa baiño gehixago izan zan. Ta bizikletenak: BH Beistegui Hermanos, ta Bicicletas Cyl, ta... Ta eskopetia be asko eitten zan: Ugartetxea, ta Laurona, ta Aya... Eibarren biharra orduan?! Sireniak joten zebanian hamabixetan, danak batera kalera! Ha zan "la marabunta". Lehelenguetan, gaiñera, buzuakin danak. Biharretik urten, pare bat txikito hartu, ta aintxitxiketan bazkaittara. Ta gero kafia ta puruakin biharrera. Ta illuntzixan barrido. Uste eze domekia zala egun guztietan!.
biharra hartu. du ad. (TE). Aceptar/coger trabajo, ocuparse. Bizi guztirako biharra hartu dau ba ointxe gure gizajuak.
biharrik-eza [beharrik-eza]. iz. (TE). Crisis económica; falta de trabajo; paro. Gerra batetik bestarako bittartian, biharrik-eza ixa etenbako gaitza izan zan Eibarren.
biharamon-biharamon. iz. (TE). Día siguiente al siguiente día. Biharamonan hurrengo eguna. Sanjuan biharamon-biharamona zan autu hori aurkitu zanian.
biharbada [beharbada]. adlag. (TE). Acaso, quizá, probablemente, puede (ser) que . Biharbada aurretik izango dira eta ez deigun gehixago itxaiñ. / Ez noia agintzera hurrengokua nungo euskeran egingo dodan, biharbada kiputxez. (Zirik 7). / Ez zetsan esan gura zergaittik gauza astuna zalako, edo biharbada gauzia astunagua eitteko. (Ibilt 471). Ik. akaso.