Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
usarixo [usadio].
1 . usarixo [usadio]. iz. (TE). Uso, costumbre, usanza; tradición; hábito. Hamarretakua eitteko usarixua eben lagun hárek, Kantoikuan. / Biharrian hasi baiño lehen pitxarkada ura erateko usarixua euki dau beti. Ik. ohittura, usakera.
2 . usarixo [usadio]. iz. (TE). Lo acostumbrado. Usarixua emoixozu eta bakia.
Usartza (Usarsa). l. iz. (TE). Usartza (lugar). TEk "Caserío en Eibar" diño, baiña ez da basarrixa izan, etxia-tabernia baiño. Juan zan domekan, Usartzan bazkaldu genduan. Ik. usa.
Usatorre. b. iz. (TE). Usatorre (caserío). "Caserío en inmediaciones de Eibar" (TE, 718); seguruena Elgoibarkua. Gure aittaittan bere aman parteko abizena, Usatorre.
usatortola.
1 . usatortola. iz. (ETNO). Tórtola (Streptoptelia turtur).
2 . usatortola. iz. (JME). Prostituta (euf). eufemismua. Beste usu-tortolak ez ete dittuk gaiñera?. Ik. neskatxiki, tortola.
usetxe. iz. (TE). Palomar. Albuan, euzkittara begira genduan usetxia. Ik. usotoki.
uskilandra. izond. (JSM). Persona rara. Piskat zentzu txarra dauka; persona rarua. Ez dok harritzekua harek eindakua, beti izan dok uskilandria eta.
usmau, usmatze. du ad. (JSM). Husmear, rastrear algo con el olfato, percibir el rastro. Ik. usaindu.
uso. iz. (TE). Paloma. Uso ar-emiak, alkar maitte izaten dabe senar-emaztiak bezela.
usotoki. iz. (TE). Palomar. Etxia ez zan usotoki bat baiño gehixago. Ik. usetxe.
ustarril [urtarril]. iz. (JSM). Enero.  Gaur egunian ez da erabiltzen, XVIII. gizaldiko agiri bateko berbia da.
uste. iz. (TE). Opinión, creencia, parecer; propósito, intención, proyecto; esperanza. Zerbaitten gaiñian izaten dan iritxixa; asmua; esperantzia. Ustia da gauza bat, eta aurrera eruatia beste bat. / "Kalamatxinoa" zer zan ez ekixanak pe bere ustiak zittuan. (Zirik 33). / Bere ustiak eta guriak ez ziran bardiñak. (Zirik 50). Ik. asmo.
uste / ustez ... -(e)la. esap. (AN). Como si; parece que . Emoten dau / dirudi, badirudi ... (e)la. Uste zoratu egin naizela. / Uste itsasua dala. / "Hamen gauaz!" Ustez ein giñala gizon!. / Uste jan bihar nozula. / Uste alkar jan bihar ebela, eta fiestakua. / Uste ardixak jan bihar detsuela [txakurra]. / Haren azal leguna, uste aingeru batena (dala). / Uste katuak atxumurka ein detsula. / Uste bere bendian garala ostianguok. / [Guzurrak esaten] uste Arrajolako Anporra (dirala). (Ibilt 373). Ik. iratza, biharra egin, demandan, fiestako, hazka, leun, urratu, agintzaille, anpor, uste eze.  TEk ez detsa sarrerarik egin, baiña hainbat adibidetan darabil esapide egitura hau. Ikusi "Ik." sarreretako adibidiak.
uste barik. adlag. (TE). Sin esperarlo, inesperadamente; de improviso. Espero izan barik. Uste barik aberastu zan, osaba batek lagatakuakin. / Uste-uste barik estuasuntxo bat euki juagu. (Zirik 34).
uste eze (uste-ze, ustez e). lok. (IL). Parece que; como si. Konparaziño matiza emoten detsa esandakuari, baiña konpletiba itxuria be badaka. Harrotuta dabill, uste eze erregia dala. / Uste eze eurixa egin bihar dabela; horrek dira laiño baltzak!. Ik. ustez, uste / ustez ... -(e)la.
usterik bako. izlag. (TE). Inesperado,-a, imprevisto,-a. Usterik bakua zure etorreria. Ik. ustebako.
usterik gitxienian. esap. (TE). Inesperadamente, por sorpresa; sin avisar. "En el momento menos pensado" (TE, 719). Parabolako lapurra bezela, usterik gitxienian agertu da.
ustez. adlag. (TE). Al parecer, aparentemente, creyendo; en opinión de. Itxuria danez. Ustez dana zoian ederki, baiña itxulitara urten zeskun danak. / Bere ustez, ez ei zan bera lakorik. (Zirik 38). / Esan zetsan ustez izorra zala. (Ibilt 478). / Batela lotzen ziharduan artian, edo ustez lan horretan ziharduanaren papelarak eitten zittuan artian. (Ibilt 456). Ik. uste eze.
ustia erabili. esap. (TE). Tener el propósito, tener la intención. "Traer el propósito de" (TE, 719). Geure kontura ekitzeko ustia darabigu, uezaba beste bagarala pentsaurik. Ik. asmo, ustia euki.
ustia euki. esap. (TE). Tener el propósito, tener la intención. Aldi baten itsas onduan egoteko ustia daukat, sosiguz. Ik. asmo, ustia erabili.
ustian egon. esap. (TE). Estar con el propósito de; estar con la idea de / en la creencia de. Zeozen asmotan egon. / "Estar en propósito de" (TE, 719). Herri honetatik hanka eitteko ustian nago. Ik. asmo.
ustietan [usteetan]. adlag. (OEH). En opinión de. Euren ustietan ondo kantatzen ebelakuan. (Zirik 117).
uste izan. du ad. (TE). Creer, pensar, opinar, suponer; tener esperanza. Uste batian oiñarri hartuta pentsau; esperantzia izan. Uste dot etorri dala etxera. / Erreza uste zan, baiña ez da hala izan. / Bixarko amaittuko dodala uste dot. / Zer uste dok hik, honetarako etorri naizela Donostiara? (Zirik 80).
ustebako. izlag. (TE). Inesperado,-a, imprevisto,-a. Espero edo uste ez dana. Ustebako oker bat azaldu zan, eta gure asmu guztiak etorri ziran lurrera. Ik. usterik bako.
ustegabe [ustekabe]. iz. (OEH). Sorpresa, imprevisto. Eta, zer ezan (ez zan) izango neskiaren ustegabia, ikusi ebanian sestotik ataratzen papelian batutako gauza haundi bat. (Zirik 82).
ustel.
1 . ustel. izond. (TE). Podrido,-a, putrefacto,-a, descompuesto,-a. Kanpotik ikusgarrixa agertzen zan, baiña barrutik ustela zan.
2 . ustel. izond. (TE). Dejado,-a, perezoso,-a, vago,-a, holgazán,-ana. Halako mutill itxura ederrekua, eta lanian ustela.
usteldu, usteltze ( usteldutze). da/du ad. (TE). Pudrir(se), corromper(se), descomponer(se). Heldutzian hurrengo aldixa, usteltzia. / Gauzen heldutzia, usteldutzian hasieria. / Gertau jako erbestian usteltzia. Ik. antsittu, usaindu, zahittu.
ustelkerixa [ustelkeria]. iz. (TE). Dejadez; poltronería; flojedad; negligencia; abandono. Beran ustelkerixia izan zan ha baserri ederra jaustia.
usteltegi (usteltei). iz. (AN). Basura, lugar de podredumbre. [...] Eskatizu ez deiñ jausi ustelteira. (PM 74).
usteluna. iz. (TE). Parte o zona dañada/podrida. Eban usteluna txiki batetik galdu zan dana. / Apurtunia, ustelunia, lau-unia, illununia... Ik. una.
usterik. adlag. (OEH). Creyendo. Esker hobia merezi ebala usterik. (Ibilt 479).