Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
urregorritze. iz. (TE). Doradura; dorado. "Operación de dorar" (TE, 713). Nikelatzia bezela da urregorritzia.
urretu, urretze. du ad. (ETNO). Dorar. Ik. urregorrittu.
urretxindor. iz. (TE). Ruiseñor (Luscinia megarrhynchos). Ez jako entzutzen urretxindorrari Eibar aldian.  "No forma parte del léxico común de Eibar, por no pertenecer la especie a la fauna ornitológica de la localidad, al menos desde hace mucho tiempo" (TE, 714).
urrezko. izlag. (TE). De oro. Bihar ederrekin apaindutako urrezko eraztuna erosi dau bere maitiandako.
1 . urri. izond. (TE). Escaso,-a, poco,-a, exiguo,-a, parco,-a. Itturri hau urrixa da udako denboran. / Fraisko, langille ona baiña urrixa. / Una libriak urri dittuen bizimodu estu baten sarturik. (Zirik 6).
2 . urri. iz. (ETNO). Octubre. Agiñako eskolian gaiñian: (...) Ta orduantxe hasi giñan eskolan. Bai, estreiñau ein genduan, bai. Zertu zan urrixan hogeta bedratzixan, oin hirurogeta hamairu urte. Ik. april, marti, maietz, agor, abendu, zemendi.  Euskaldun peto-petuen artian ez bada, gitxi erabilitakua eta gitxi darabiguna; halanda be, esan leike berreskuratzen dihardugula alfabetatzian eragiñez. Dana dala, gehixen darabiguna, duda barik, oktubre; alperriko erderakadia TEk esango leukianez. Mugatuan: urrixa.
urrin [urrun].
1 . urrin [urrun]. adlag. (TE). Lejos, a distancia. Lekuzko eta denporazko esanguria hartu leike. Orduango kristauak denboren azkena urrin ez zalakuan bizi ziran. / Urrindik nator ukat ein biharrian. / Ikusirik ez zala haiñ urriñ lurra, salto eiñ eban. (Ibilt 461). / Andra gaiztua haiñ urriñ heldu zan eze [...] etsi-etsixan
eiñ eban gauzia erabagitzeko asmua. (Ibilt 475).
 Kasu markak hartu leikez: urrindik /urriñetik, urriñeko...
2 . urrin [urrun]. iz. (TE). Lejanía, distancia. Aizgorri aldietako urriña, ez da gaur ondo ikusten.
3 . urrin [urrun]. izond. (TE). Lejano,-a, remoto,-a, alejado,-a, apartado,-a. Normalian lekuzko esanguria dauka, baiña figuradua be bai: konparaziño baterako, "senide urriñak" esaterakuan. Elorreta, basarri urriña negurako. / Senide hurrak ba tiuak eta baitta bigarren lehengusuak ero hirugarren, baiña; beste batzuk ba, zeu be bai, Azpiri zaralako, senide urriñak. / Jarraittu zetsan leiho urriñ bateraiñok. (Ibilt 476).
urrin barik [urrun gaberik]. adlag. (OEH). No lejos. Handik urrin barik, alboko gela baten. (Ibilt 490).
urringo [urrungo]. izlag. (OEH). Lejano,-a, remoto,-a. Urringo beste gela illun batera. (Ibilt 487). Ik. urriñeko.
urriñeko [urruneko]. izlag. (OEH). Lejano,-a, remoto,-a. Etxeko kontuak konpondu eziñ eta urriñekuak konpondu nahi. Ik. urringo.
urriñera [urrunera]. adlag. (OEH). (Ir) lejos. Handik urriñera iges eitteko. (Ibilt 461).
urriñetik [urrunetik]. adlag. (TE). De lejos, desde lejos. Urriñetik baletor letz. (Ibilt 464).
urriñian [urrunean]. adlag. (OEH). A lo lejos, en la lejanía. Salto eiñ eban ausarki eta ezkutau zan urriñian. (Ibilt 461).
urrindu, urrintze ( urrindutze) [urrundu]. da/du ad. (TE). Alejar(se), distanciar(se). Oiñ asmau dittuen arma izugarrixak, urrindu ala hurreratu eiñ ete dabe gerria? / Ahal danik gehixenok urrindutzia gura eben. / Bidekurutzian eskumara hartzia urrintzia da. / Dukian lurretatik urrindurik. (Ibilt 482).
urrittu, urritze ( urrittutze) [urritu]. da/du ad. (TE). Disminuir, menguar, reducir. "Perder abundancia" (TE, 715). Arboladixak botatziakin, basuetako itturriak urrittu ein dira. / Urtiegaz danok dogu urrittutzia. / Zugatzak iñaustiakin etortzen da perretxikuak urritzia. / Aizkorriko basuetan otsuak, basurdak eta bestelango priztixok urritu ziranian. (Zirik 86). Anton. ugarittu, ugaldu. Ik. gitxittu.
© Ezezaguna
urritx. iz. (ETNO). Rúsula; carbonera (Russula heterophila, Russula cyanoxantha). Gu gaztiak eta aittak ekartzen zittuan, astegunian, juan ta mahaixa, zerekua, komedorekua goixeko zazpi t'erdietarako, garbittuta danak, urritxak edarrak. Ta ama jaikitzen ta: "ene urritxak!" ta esaten etsan "emon laguneri, honek olixo asko gastatzen dabe-ta". / Jentiak úrdiñak, úrritxak, kuletruak eta beste holako bost edo sei klase kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).  Úrritxen artian ezagunenetakuak eta gozuenak. Úrritx, úrrirxa, úrritxak... esaten da.
urritx baltz. iz. (TE). Rúsula ennegrecida (Russula nigricans). "Especie venenosa, fácil de confundir con las comestibles, en ejemplares poco desarrollados" (TE, 715). Urritx baltza, erne barri, errez huts eittekua.
urritx gorri. iz. (TE). Rúsulas (Russula turci, R. lepida, R. mellioleus, R. sanguinea, eta beste batzuk). "Especie comestible, fácil de confundir con variedades nocivas" (TE, 715). Kontu haundixa bihar da urritx-gorrixa batzerakuan.  Úrritxen artian asko dira gorrizkarak. Gehixenak jateko balixo gitxikuak edo kaltegarrixak. Asko mingotzak. Beste úrritxengandik bereizteko úrritx gorri esaten detsegu (ETNO).
urritx-gibelurdin. iz. (TE). Rúsula; carbonera (Russula cyanoxantha). Urritxen artian, gibelurdiña onena.
urritxak. iz. (TE). Rúsulas (Russula sp.). "Setas del género de las 'Russulas'" (TE, 715). Gure aldietan, urritxak ondduak baiño hobetzat dagoz. / Oin danetik hartzen juagu: pardillia, negrillia, senderuelia... Baiña lehen zuzak eta úrritxak besterik ez. Horretxek zittuan gure zerak. Baiña úrritxak be klasiak dagozak, kantidadia! Benetako úrritxak (R. cyanoxantha, R. heterophylla), urdin-berdiak diranak; gero, úrritx gorrixak be badagozak; eta gero "úrdiñak" esaten detsaguna (R. virescens), úrdiña be úrritx klasekua dok; eta teilla-perretxikua (Russula vesca), teilla-perretxikua be úrritxa dok.  Azentua U  gaiñian dauka [úrritxak] eta arboliak I gaiñian [hurrítxa]
urruma. iz. (ETNO). Tipo de mugido.
urrumada. iz. (ETNO). Bramido, mugido del ganado. "Urruma. Gizakiok egiten dugun kexazko hotsa. (...) Ganaduak eta baita usoek ateratzen dituzten hotsei ere esaten zaie" (EEE, 149). Txahal txikixa gosian gosez urrumadaka dago.
urrumizara. iz. (NA). Mugido de dolor o apuro; bramido.
Urrupin [Errupiñe]. iz. ber. (TE). Rufina.  "Estas formas euskerizadas de los nombres propios, se emplean en el caserío y no en la villa o en los estratos bilingües" (TE, 716).
urrusa. iz. (ETNO). Animal joven hembra; animal hembra. Animalixa emia, baiña gehixenbat biai jaixo barrixa. Ik. biai, zekor, bigantxa.  Gaur egunian ixa galduta dago hau berbiau; lehenago erabiltzen ei zan, baiña oin biai bakarrik erabiltzen dala dirudi. TEk be ez dauka jasota eta JMEk ohar honekin: Ia galdua. Begiratu biai sarrerako oharra.
urrutizkin. iz. (OEH). (Neologismo)Teléfono. Noizik pehiñian botatzen ei zittuen euren batzuek: "Vamos a tomar un akeita"; "espera que he de hablar por urrutizkin". (Zirik 40). Ik. telefono.
urte. iz. (TE). Año. Hiruregun eta hirurogeita bost egunek eitten dabe urtia. / Euskeriak zenbat urte jaukaz? (Zirik 111). / Izan be urtiak eztabe parkatzen. (Zirik 12). / Urte mordoxka bat da Eibarren pelotari on bat sortu zala. (Zirik 116). / Bere hogetamar urtietan gora zala. (Ibilt 463).
urte luze. esap.-iz. (OEH). Largos años. [Zaldunak] zazpi urte luzian Maittiari gorde zetsan promesia. (Ibilt 482).
urte oneko. adlag. (TE). De buen año. Aurten urte oneko gara, Jainkuari eskerrak. / Jauna, gure frailletzako relijiñua, haiñ ondo jarrittakua da eze, mundua mundu izan deiñ artian, iraungo dau osasun eta urte oneko. (Ibilt 469).
urtiak arren. esap. (EEE). A pesar de los años / de la edad. Pozik juango nintzake, dittudan urtiak arren, euskerak hartzera. Ik. adin, edade.
urtiak juan eta urtiak etorri. esap. (TE). Año tras año, año va año viene . Urtiak juan eta urtiak etorri, beti zaiñ... / Urtiak juan da urtiak etorri, aiskide bixen zoritxarrerako, legiak horrela jarraittu eben. (Zirik 12). Ik. egunak juan eta egunak etorri, orduak juan eta orduak etorri.
urtebarri [Urteberri]. iz. (TE). Año Nuevo. Atzo Gabon zahar; gaur Urtebarri. / Kant. Urte barri barri, txarri belarri, daukanak ez daukanari zaria bete madari / Kant. Urte-barri eguna, ez da egun txarra, kortara jausi jaku, gure sapai zaharra
urtebete. iz. (TE). Un año [completo]. "Enteramente un año" (TE, 716). Oiñ hurrengo zuen etxian izan nintzala urtebete da gaur. / Gure Pernando urtebeterako nasaittuko ahal zan. (Zirik 50).